Torres del Río

Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torres (argipena)».
Torres del Río
Dorreaga
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Herria eta inguruko lurren ikuspegia.

Bandera

Torres del Rioko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Torres del Río
AlkateaAlfredo Agos Gines
(Partido Independiente Linares)
Posta kodea31229
INE kodea31231
Herritarratorrestar
Geografia
Koordenatuak42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W / 42.552777777778; -2.2694444444444
Azalera12,81 km²
Garaiera477 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria117 (2023:  −4)
alt_left 64 (%54,7)(2019) (%53) 62 alt_right
Dentsitatea0,09 bizt/km²
Zahartzea[1]% 26,78
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 1,50 (2018: %0,33)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.torresdelrio.es/

Torres del Río[4] ([tores del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Dorreaga [doreaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Izena

1840ko hamarkadara arte herriaren izena Torres izan zen. 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena Torres y La Monjía izan zen. 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegian bi izen proposatu ziren, Torres eta Dorreaga (bigarrena asmatua), baina akademiak zuzendu egin zuen gero erabakia eta Torres del Río utzi zuen forma araututzat[5].

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.

Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean. Los Arcosko Bostiriak eskualdeko bost herrietako bat da.

Klima eta landaredia

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.

Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera landaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.

Historia

Badaude zantzuak okupaziorik izan zela bertan erromatarren aroan. XII. mendean bertan monasterio kristau bat egon zela jasoa dago, eta Aymeric Picaudek ere aipatu zuen herria bere kronikan mende berean.

Los Arcosko Bostirien parte zelarik, Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta herria ez zen Nafarroara itzuli 1753. urtera arte[6].

Demografia

Torres del Ríoko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.

Torres del Ríoko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Juan Luis Perez Leuza (UPN) 69 Bai
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) 67 Bai
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) 53 Bai
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) 46 Bai
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) 41 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[7].

Udaletxea

1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Oriente kalea, 1

Alkateak

Hauek izan dira Torres del Rioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Miguel Ancin Alba[8][9] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente Torres del Rio
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano[8][9] 1983 1987 Coalicion Independiente Torres del Rio
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano[8] 1987 1991 Nafar Herriaren Batasuna
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano[8][9] 1992 a 1995 Kudeaketa batzordea
Jose Manuel Ruiz de Galarreta Lopez[8][9] 1995 1999 Agrupacion Electoral El Meson
Jose Manuel Ruiz de Galarreta Lopez[8] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Juan Luis Perez Leuza[8] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Juan Luis Perez Leuza[8][10] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Juan Luis Perez Leuza[8][11] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Juan Luis Perez Leuza[8][12][13] 2015 2019 Nafar Herriaren Batasuna
Juan Luis Perez Leuza[8][14][15][16] 2019 2023 Navarra Suma
Alfredo Agos Gines[17][18][19] 2023 Jardunean Partido Independiente Linares

a 1992an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

  • Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
  • San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.

Torrestar ospetsuak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Torres del Río - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  6. «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  7. Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
  8. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  9. a b c d (Gaztelaniaz) «Torres del Rio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  10. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  11. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  12. (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  13. (Gaztelaniaz) «Un curso analizará este mes el papel de la zona de Los Arcos durante tres siglos» Diario de Noticias de Navarra 2016-09-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
  14. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  15. (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  16. (Gaztelaniaz) «Torres del Río recoge en tres volúmenes su patrimonio natural» Diario de Navarra 2021-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  17. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  18. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  19. (Gaztelaniaz) «Pueblo pequeño, concejal joven» Diario de Navarra 2023-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!