Elgorriaga Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Askin mendiaren oinetan eta Ezkurra ibaitik gertu. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da eta ondoren, NA-170 errepidea Leitza-Doneztebeko norabidean.
Herriak Donezteberekin egiten du muga ekialdean, Iturenekin mendebaldean, eta Oitzekin hegoaldean. Herriko punturik altuena Mendaur mendia da, 1136 metrokoa.
Klima eta natura
Elgorriagako klima, atlantiko hezea da, neguak heze eta epelak dira, eta udak leunak eta ez oso beroak. Urteroko prezipitazioak 1800-2000mm ingurukoak izaten dira. Landarediari dagokionez, herriko basoetan haritzak eta pagoak ugari dira, eta horrez gain, gaztainondoak, lizarrak, akaziak eta landaturiko pinuak.
Historia
Herriaren sortze data zehatzik ezagutzen ez den arren, erreferentzia arkitektoniko ugari dago, Erdi Aroko zubia esaterako. Historialarien arabera, herria XV. mendean sortu zen. 1610. urtean Logroñon egindako sorginen aurkako epaiketek herritar askori eragin zieten.
Ondasun nabarmenak
San Pedro Apostoluaren eliza: Nabe bakarreko harlanduzko parrokia da. Elizaren barruan XII. mendearen hasierako erretaula gordetzen da eta XII. mendearen bigarren erdialdeko San Ferminen eta San Frantziskoren irudiak dituzten bi koadro.
Elgorriagako bainuetxea: Elgorriagako herrigunetik 500 metrora, Iturenera doan errepidearen eta Ezkurra ibaiaren alboan dago. Bertako urek Europako gazitasun indizerik handiena dute. Litroko 333 gramo gatzakin, Itsaso hilekoak baino gatz gehiago dute.[5]
Nekazaritza Elgorriagako jarduera ekonomiko nagusia izan da betidanik, baina, azken urteetan, aldaketa sakona bizi izan da, eta horrela, nekazaritza ustiapen txikiak bertan behera utziz joan dira. Zurgindegiak, artisautzako galda eta azken urteetako landa-turismoa zabaldu dira herrian. Orain dela gutxi ireki duten bainuetxeak ere bultzada eman dio bertako ekonomiari.
Demografia
Elgorriagako biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,48a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik). 2019an 219.[7]
Politika
Udal hauteskundeak
Elgorriagako alkatea B talde independienteko Santos Irurueta da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Taldeak herriko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen eta hortaz, gehiengo osoa. Boto zuri bakarra izan zen (botoen %0,64), eta baliogabekoak 3 (botoen %1,89).
Elgorriagako Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Aukeratua?
Santos Irurueta Santesteban (B)
81
Bai
Jose Ignacio Olazar Apeztegia (B)
80
Bai
Juan Miguel Sukilbide Olazar (NB)
75
Bai
Rosa Maria Ibarra Ibarra (NB)
75
Bai
Juan Jose Perez Arriluzea Sagasti (B)
65
Bai
2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta, beraz, Iruruetak jarduneko alkate segitzen du[8].
Udaletxea
HELBIDEA: San Pedro kalea, 1
Alkateak
2007-2011
Santos Irurueta Santesteban
B, indep.
2011-2015
Jose Ignacio Olazar Apeztegia
Jardunean
2015-2019
Jose Ignacio Olazar Apeztegia
Azpiegitura eta garraioak
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du: