Sartagudako klimaren ezaugarri nagusia tenperatura aldaketa handiak dira, neguak hotzak dira (urtarrilean batez beste 4,2 gradu)eta udak sargoriak izaten dira (uztailean batez beste 21,9 gradu). Prezipitazioak nahiko urriak dira urte osoan zehar, eta batez ere udaberrian eta udazkenean egiten du euria (50-60 egunetan jausitako 497mm urtero).
Jatorrizko landaredi mediterraneoa ia erabat desagertu da gizakiak lurra nekazaritzarako eraldatzean. Gaur egun, Sartagudako zuhaitz bakarrak ibaiaren ertzean dauden makaldiak eta landaturiko pinuak dira.
1930ean 1.300 bat lagun bizi ziren Sartagudan. 1936ko Gerra Zibila hasterakoan, errepresio handia pairatu zuen herri honek, nazionalen aldean geratu baitzen, Nafarroa Garai osoa bezala. Errepresioaren ondorioz, gutxienez 86 sartagudar erail zituztela kalkulatzen da. Horien artean: Eustaquio Mangado Urbiola alkatea eta Antonio Martínez Sádaba, Eusebio Moreno Mena, Ricardo Moreno Sola, Valentín Narcue Moreno eta Benigno Oteiza Viguera zinegotziak. Irailaren 9an herriko hainbat gizon gerran, Sanjurjoren Tertzioan, "boluntario" parte hartzera deitu zituzten. "Boluntario" horietatik 45, urriaren 2a eta 4a bitartean afusilatu zituzten. Gainera, gerra frontean, hainbat bizilagunek bizia galdu zuten, gehienak ezkertiarrak baziren ere.
Sarraski hori dela eta, herria Alargunen herria deituraz famatu egin zen. Kontuan izan behar da, halaber, herriko emakume alargunek ere erasoak izan zituztela (isunak, ondasunak lapurtzea, etab.).
2007anMemoriaren Parkea eraikitzeari ekin zioten, Sartagudak Gerra Zibilean sufritutakoa gogoratzeko asmoz. Parke honetako horma batean 3.500 biktimaren izenak jaso ziren.
XX. mendearen lehen erdialdean populazioa irabazi zuen Sartagudak, eta 50 urtean bikoiztu egin zen biztanle kopurua, 1.500 lagun inguru izatera iritsi zelarik. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, gainbehera iritsi zen eta 1.300 biztanlera jaitsi zen populazioa mende amaieran.
Sartagudako biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 185 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 13,10 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren gainetik).
Politika
Udaletxea
Udaletxea 1600. urtearen inguruan eraiki zen eta ez du eraberritze-lan garrantzitsurik izan ordutik. 1954an kanpoaldeko fatxada berriztu zen, karabista motako adreilua jarriz. Beheko solairua eta horren gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, fatxada simetrikoa eta lehen solairuan dagoen balkoia nabarmentzen direla. Jatorrizko udaletxea Foruen Plazan egon zen (gaur egun ez da halakorik). Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 2-1. solairua
Udal hauteskundeak
2007an Sartagudako alkate kargurako PSNko zerrendaburua zen José Ramón Martínez Benito aukeratu zuten. Bozkatuena UPN izan zelarik (4 zinegotzi), PSNk Udaleko bederatzi zinegotzietatik beste lau lortu zituen eta EAEren botoari esker lortu zuen alkatetza; horren ondorioz alderditik kanporatu zuten[9]. Baliogabeko botoak 8 izan ziren (emandako guztien % 0,86) eta boto zuriak 27 (botoen % 2,93). Abstentzioa, berriz, % 17,54koa izan zen.
Sartagudako Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
UPN
387
4
PSN
353
4
EAE
156
1
2011ko udal hauteskundeetanUPNko zerrendaburu joandako Carlos Ena independenteak eskuratu zuen alkatetza[10]. UPN (4 zinegotzi) bozkatuena izan zen baina urte horretan ez zen beste hiru alderdien arteko akordiorik izan. PSNtik botatako José Ramón Martínez Benito ordura arteko alkatearen Agrupación Independiente de Sartaguda (AIS) taldeak bi zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste bi eta PSNk bakarra.
Sartagudako Udala (2011)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
UPN
313
4
AIS
192
2
Bildu
166
2
PSN
141
1
Azkenik, 2015eko udal hauteskundeetan UPN eta EH Bildu berdinduta gelditu ziren zinegotzien kopuruari dagokionez, eta beste alderdietatik sostengua jaso eta gero Paolo Albanese alkate abertzalea iritsi zen boterera.