Uxueko mendilerroaren azpian dagoen herri txiki bat da Pitillas, Zidakos ibaiak zeharkatzen duena. Ziurrenik XI. mendearen amaieran garatu zen Uxueko jendearekin. Herri txiki honek Tafallaldeko arkitektura tradizionala du, osorik harriz egindako etxeak ditu, baina beste eremu batzuetatik inportatutako estilo batzuk ere badaude, Erriberatik bereziki. Pitillasen Pitillasko aintzira nabarmentzen da, 1987anNatura Erreserba izendatu zuten 250 hektarea baino gehiagoko hezegunea.
Bertako biztanleak pitillastarrak dira.
Izena
Pitillas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
Pitieyllas (1268)
Pitielas (1277)
Pitiellas (1280)
Pitiellas (1349)
Pithieillas (1366)
Pitillas (1587)
Pitillas (1800)
Pitillas (1979)
Etimologia
Pitillas izen enigmatikoa da, jatorriari buruzko hainbat hipotesi sortu dituena. Julio Caro BarojakPetilla eta Pitillas izenak Petelia bezalako "izen klasiko ezagunekin" lotzen ditu. Koldo Mitxelenak, uste handirik gabe, populazio horien izenak Betelu izenarekin lotzen ditu: «Kontuan hartu behar da, amaiera desberdinarekin (Betelu), XI. mendeanPetilla, Petiella ez ote dituen boteretuko, hemen Pitella1139n, eta Pitillas». PitillasNafarroan ez ezik, Pitellas ere badago, Aragoiko herri hustua, Erdi AroanPitellas, Pitiellas eta Pitellis dokumentatuta.
Armarri erdibitua: lehen hondo horri batez eta aurrean urrezko Done Petriko irudi eseria batez osatuta dago, bere ezkerreko eskuan bi giltza dituela, eta bigarren hondo urdin batez eta aurrean Ebanjelioen liburua irekia, haren gainean bere kolorezko bi esku, zin egiteko prest.
»
Bandera
Pitillasko banderak Pitillasko armarri dauka hondo gorri baten gainean.
Pitillas eta Santakara udalerrien artean dagoen Pitillasko aintzirak, den 250 eta 300 hektarea arteko azalera dauka. 1987. urtetik erretserba naturala da bertan babes hartzen duten ehunka hegazti espezie desberdinengatik. Neguan, Europatik barrena hegoalderantz datozen hegazti askoren negua igarotzeko tokia da aintzira.
Aintzirako ura euri uretik eta Uxueko mendilerrotik barrena datozen erreketatik dator.
Klima eta landaredia
Pitillasek, klima emiterranear-kontinentala dauka, aldaketa termiko handia (urtaro batzuetan hogei gradurainokoa), eta uda nahiko sargori eta lehorrekin. Urteko batez besteko tenperatura 13-14 gradukoa eta prezipitazioak 450 eta 550mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udazken eta udaberrian izaten dira, 70 bat egun urtero, eta ekaitzak maiz izaten dira maiatzean eta ekainean.
Landarediari dagokionez, birlandatutako pinuak (Pinus halepensis), eta Zidakos ibaiaren ondoko sastraka eta zuhaixkak baino ez dira mantentzen. Landatutako pinuak N-121 errepidearen ertzean ikus daitezke batez ere.
Estazio meteorologikoa
Pitillasen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Erriberri pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 389 metrora, Nafarroako Gobernuak1931n jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Joangartzia izeneko muinoan erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira. Gaur egungo herria XI. mendetik aurrera garatu zen, Uxueko biztanleriak berpopulaturiko herri gixa. Pitillas mende askotan zehar Uxueren menpe izan zen, nahiz eta XIV. menderako izaera propioko udalerria izan zen. Herria, Piarres Santxitz Mendizorrotzekoa jaunaren jaurerri izan zen, eta 1281. urtean honen seme-alaba Juan eta Milia Santxitzek fidantza moduan jarri zuten udalerria Joana I.a Nafarroakoa erreginaren aurrean.
1349an, herritarrek, Sabasango aintziraren uren gaineko eskubidea lortu zuten Joan Conflans gobernadorearen eskutik. Horrez gain, animaliek aintzira uhaska moduan erabiltzeko pribilegioa ere lortu zuten. XVIII. mendean Ospitalea sortu zen, San Pedroko kofradiak zuzenduta. Hala ere, XX. mendearen hasieran, diru falta zela eta, ospitalea saldu eta lortutako dirua, herriko behartsuen beharretarako erabili zen. 1802an herria erregeordeak berretsi eta herritarrek proposaturiko alkate batek gobernatzen zuen, horrez gain, udaleko erregidoreak herritarrek izendatzen zituzten. 1835 eta 1845 urteetako erreformen ondorioz, Pitillas udalerri independiente bihurtu zen, urteetako jaurerriari amaiera emanez.
1847an herrian bi eskola zeuden bata mutilena eta bestea neskena. Mutilen eskolan esaterako, 36 haur zeuden, eta 36 errobo gariz dohaiturik zegoen. Herriko eliza, abadea eta bi onuradun zeuden, bata erregearen ordezkaria eta bestea Iruñeko katedraleko ordezkaria. XX. mendearen hasieran, goardia zibilaren koartela, txokolatea ekoizten zuten bi lantegi eta olio errota bat zeuden Pitillasen.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 530 biztanle zituen Pitillask.[9]
1842
1857
1860
1877
1887
1897
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1981
1991
2001
2011
2021
533
617
714
751
932
1046
1048
1320
1401
1308
1237
1242
1080
796
707
658
541
544
532
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ekonomia
Herritar gehienek nekazaritzarekin zerikusia duten iharduerak egiten dituzten arren, biztanler aktiboaren %40a baino ez da aritzen lehen sektorean. Biztanle gehienentzako, nekazaritza, bigarren mailako iharduera da, lanbide nagusiaren osagarri.
Sekain landaketa nagusi den arren, lurren %10, lur ureztagarriak dira, batez ere, zerealak, ardoa eta olibondoak landatzeko erabiliak. XIX. mendearen amaieratik aurrera, herrian landutako lurren azalera asko handitu zen, ubideen hobetzeari esker. 1907koirailaren 15ean, Nafarroako nekazal aurrezki kutxak sustaturiko koperatiba sortu zen, 1946komartxoaren 30ean San Isidro Koperatiba, eta 1939komaiatzaren 1ean Uxueko Andra Mariren Upategi Koperatiba. Lur amankomunek udalerrian landu daitezkeen lurren %95,5 ziren XX. mendearen amaieran.
Politika
Pitillasko udaletxea herrigunean dago, eta idazkaria, era berean, Beireko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.
XVII. mendeko harlanduzko eraikuntza da. XX. mendearen amaieran berriztu zuten, arkudun portiko txikia dauka, eta erdi puntuko arkua duen balkoia.
HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 1
Egungo banaketa
Pitillasko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Pedro Jose Labari Elduaien da, Pitillasko Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:[10]
Manuel Aierdi Oneka (Pitillasko Talde Independentea)
Pedro Jose Sagardoi Alli (Pitillasko Talde Independentea)
Maria Dolores Lorente Aritzaleta (Pitillasko Talde Independentea)
Iosu Erdoziain Medina (Pitillasko Talde Independentea)
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.