Etxarri Aranatz[4] ([etʃari aɾanats̻]) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, hedaduraz Sakana eskualdeko bigarrena, Altsasuren ondoren.
2014. urtean 2.491 biztanle zituen. Populazioari dagokionez, Sakanako bigarren herririk handiena da, Altsasuren atzetik eta Irurtzunen aurretik.
Udalerria bi herrik osatzen dute: Etxarri Aranatzek eta Lizarragabengoak; azken hori 1842ko erroldan udalerri independente gisa ageri da.
Herrigunearen kanpoaldean, San Donato eskolako hesiaren ondoan eta itsasoaren mailatik 505 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
1312an sortu zen Etxarri Aranatz, Nafarroako ErresumaArabako gaizkileengandik babesteko, eta aurretik han zen Aranatz herriko biztanleek populatu zuten. 1351n herria eraikia zegoen, eta urte hartan herria gotortzeko lanak hasi ziren, baina 1396an beharrezkoa ez zela erabaki zuten.
1923an, Juventud Euskalduna elkartea sortu zen. Goldarazena, Lazkoz, Arbizu eta beste batzuk izan ziren sortzaileak.
1932. urtean, abuztuaren 19ko udal osoko bilkuran, Etxarri Euskal Autonomia Estatutuaren alde agertu zen. Bost hilabete geroago, Jose Maria Markotegik alkatetza utzi zuen, eta haren ordez batzorde batek hartu zituen bere gain udaletxeko lanak. 1933ko martxoan, Euzko Etxea eratu zen herrian. Ordurako, Zentro Errepublikanoa eta Karlista ere bazeuden eta, beraz, esan daiteke esparru ideologiko nagusiek bazutela non elkartua. Batzorde kudeatzailearen ondoren, udalbatza berria osatu eta alkate Benedikto Barandalla izendatu zen. Gehienak eskuindarrak ziren eta bakar batzuk nazionalistak. Sozialistei berehala sartu zitzaien okerreko begitik alkatea, hura «as de los carlistas, que ha puesto su vara de mando al servicio de la sotana» zela esan zuten. Alkatearen jarrera eskuindarrak eta jarduera ez demokratikoak istilu gogorrak sortu zituen, izan ere, behin Guardia Zibilak ekarri baitzituen dantza saio bateko partaideak sakabanatzeko. Gazte batzuk atxilotuak izan ziren eta gobernadoreak 75 pezetako multa ezarri zion bakoitzari.
1936ko lehen hilabeteetan, antolatu zen berriro UGTren Langile eta Nekazari Saila, beraiek ziotenez, Sakanako mugimendu sindikalaren eragile moduan lan egiteko. 1936ko Altxamendu faxista-karlistarekin eta horrek eragindako gerrarekin, Benedikto Barandallak, berriz, errekete talde baten kapitain lanak erabat bere gain hartu zituen, eta Sakana guztian zehar herriz herri aritu zen boluntarioak biltzen eta altxamendu eta bando faxistarekin bat ez zetozenak inolako errukirik gabe zapaltzen, asko fusilatzen, bortxatzen, xantaia egiten, lapurretak egiten... Etxarriarren artean esaterako, Anizeto Albarrazin eta Julian Mauleon fusilatu zituzten, hogeita lau urteko nekazariak ziren biak.
Aldi berean, udalak behin eta berriro aldarrikatu zuen altxamendu militarraren alde zegoela, eta aho batez erabaki zuen udal aretoan berriro Jesusen Bihotza paratzea, eta baita eskoletan gurutzeak ere, «Los cuales fueron retirados (anteriormente) por orden de Gobiernos sectarios de la Nación». Bilkura berean, Espainiako Guardia Zibilen postuko komandantea zen Francisco Ramos Etxarriren agiria onetsi zen. Bertan, Felipe Zeberio Arratibel eta Francisco Etxarri Jaka aguazilen kargugabetzea erabaki zen, «por no inspirar afecto a la restauración de la Patria», eta kargugabetze horiek aho batez onartu ziren udalbatzan. Izan ere, «desde hace bastante tiempo estos guardas se distinguieron haciendo ostentación de sus ideas marxistas así como también por su falta de respeto a la autoridad local y negligencia en el cumplimiento de sus obligaciones».
1936ko abuztua lau etxarriarren hilketarekin bukatu zen. Horien artean, UGTri loturik antolatu berria zen Langile eta Nekazarien Saileko Zuzendaritzako Batzordeko kideak zirenak: Antonio Maiza, lehendakaria, 29 urtekoa eta nekazaria; Andres Gonzalez, idazkaria eta lanbidez ferrobiarioa; eta aurreko bien laguna zen Clemente Araña, bokala. Hirurak Urbasan hil zituzten, Otsoportilloko leizearen ondoan. Ondoren, zulora bota zituzten. Paulo Gartziandia ere hala hil zuten.
Orduan, komandantea zen Francisco Ramosen txostenean agertzen denez, Maria Maiza eta Maria Soledad Olejua irakasle nazionalistei nazionalista antipatriotikoak izatea leporatu zieten. Beste irakasle batzuek ere sufritu zuten errepresio faxista.
Irailean beste bi etxarriar fusilatu zituzten, batetik, Narciso Artola, 32 urtekoa eta lau seme alabaren aita. Urbasan fusilatu zuten irailaren 6an. Bestetik, geroxeago atxilotu zuten Felix Lopez, praktikantea eta Udaleko Batzorde Kudeatzailearen lehendakaria izana. Altsasuko kartzelara eraman zuten lehenik, eta handik Lizarrustira, irailaren 22an. Bertan fusilatu zuten.
Jendea kargugabetzen jarraitu zuten, baita udaletxean bertan ere. Zehazki, 1936ko urriaren 10eko bilkuran, «se lee el oficio del Sr. comandante de puesto, destituyendo de sus cargos a los concejales Esteban Imaz, Pedro Goñi y Bautista Belza por ser nacionalistas y antipatriotas, designándose como sustitutos a D. Primitivo Quintana y D. Timoteo Jaca». Argi zegoen herrian nork zuen agintea.
Bizkaiko frontean 1937an hil ziren Luis Imbert, Bernardo Lopez eta Rufino Bikuña gehituz gero, hamaika izan ziren Etxarrin altxamendu faxistaren lehen hilabeteetan Errepublikaren alde bizia galdu zuten etxarriarrak. Gainera, Nafarroako beste herrietan bezala, izan ziren konfiskatutako etxeak, emakumeei egindako ile-mozketak eta tortura ankerrak ere. Azken eginkizun honetan, Martzelino Jauregi nabarmendu zen bereziki.
Benedikto Barandallaren taldeak oroitzapen mingotsa eta ankerra utzi zuen bai Sakanan bai Gipuzkoan, aurretik esan bezala, gerrako jauntxo baten gisa aritu zen ia hiru hilabetez errepresioa, konfiskatzeak, fusilatzeak, bortxaketak, torturak... gauzatu zituzten berak eta beretarrek. Haren taldea urriaren bukaeran desegin zen, kideak armada frankistan integratu zirela.[6]
Frankismoaren bukaeran, 1970eko abenduaren 10ean Jose Antonio Igoa hil zen. Burgosko prozesua salatzeko manifestazio baten ondotik atxilotua eta torturatua izan zen, handik egun gutxira bere buruaz beste egin zuen. 1979an, bestalde, ETAk Jesus Ulaiar alkatea izandakoa (1969-1975) hil zuen. Udalaren ikerketa baten arabera,[7] atentatua eta gero hainbat herritarrek herritik alde egin zuten beste leku batzuetara bizitzera joateko. Halaber, ETArekin lotutako 3 herritar hil dira.
XX. mendearen lehen erdialdean nahiko egonkor mantendu ondoren, bigarren erdialdean zertxobait hazteari ekin zion populazioak. XXI. mendearen lehen hamarkadarako 2.500 biztanleen inguruan zegoen Etxarri Aranazko biztanleria.
Etxarri Aranazko biztanleria
2008ko erroldan jaso zenez, herrian bizi ziren Espainiaz kanpoko etorkinak 130 ziren, biztanleen % 5,31 (Nafarroako batez besteko kopuruaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
2007anNafarroa Bai alderdi politikoko Maider Goñi Errazkin aukeratu zuten alkate. Udaletxeko zinegotzi guztiak lortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak Eusko Abertzale Ekintzaren kandidatura bertan-behera uztean. Baliogabeko botoak 556 izan ziren (emandako guztien %40,58) eta boto zuriak 107 (botoen % 13,14). Abstentzioa %30,35ekoa izan zen.
Etxarri Aranazko Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
Nafarroa Bai
707
11
2011n, aldiz, Bildu izan zen nagusi (7 zinegotzi, Jose Ignazio Bakaikoa alkatea barne); NaBai 2011k 3 eta PPk bakarra erdietsi zituzten.
La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honako hau da:
Pello Mariñelarena (1963-1993), ETA erakunde armatuko kidea izan zen. Espetxean zeukatela, 1993ko maiatzaren 15ean hil zen Parisko Antoine Beclere ospitalean Fresnes espetxeko ospitaletik bertara eraman ondoren.