La Burundesa (euskarazBurundarra) euskal garraio enpresa bat da. Besteak beste, Iruñea, Bilbo eta Gasteizko udalerriak autobusez batzen dituen garraiobideak ditu eta udaran, Zarautz eta Iruñea arteko garraiobidea ere badu.
Historia
La Burundesa autobus konpainia 1925ean sortu zen, Urdiainen. Konpainiaren izena, sorterriaren kokagunearekin dauka zerikusia, Burundarekin alegia. Burundesak kudeaturiko lehen linea Altsasu eta Iruñea bitartekoa izan zen. Ondoren, Gasteiz eta Nafarroako hiriburuaren arteko linea, eta Bilborakoa zabaldu ziren.
1955eanBilbo eta Iruñea bitarteko zerbitzua La Unión Alavesa enpresarekin batera eskaintzen zuten. Autobusak hiru ordu behar zituen bi hiriburuak elkartzeko, eta Dimako mendatetik igarotzen ziren autobusak.