Hasierako urteetan, enpresak bi autobus zituen: batekin, Donibane Lohizune eta Sara arteko ibilbidea egiten zuten, Larrungo tren ttipia hartzera zetozen turistak garraiatzeko gehienbat; eta bestea bataio eta ezteietarako erabiltzen zuten. Pascal eta haren adiskide bat arduratzen ziren gidatzeaz, eta Georgette, kontabilitateaz.[1]
1970eko hamarkadaz geroztik enpresak hazkunde handia izan du, eta tokiko autobus-konpainia zenbait bereganatu ditu. Egun, ibilbide erregularrak, txangoak eta bidaia turistikoak kudeatzen ditu Ipar Euskal Herrian. Gaur egun, 75 autobus eta 102 enplegatu ditu, eta urtean ia 500.000 bidaiari garraiatzen ditu.[1]