Euskal Herrian gaur egun alhan den kremailera-tren bakarra da. 1924. urtean inauguratu zuten, eta, harrezkero, itxura berari heldu dio. Hasieratik izan da Larrungo trenaren eginbeharra turistak eramatea, tontorretik sekulako bistak baitaude: egun argi batean, Euskal Herriko zazpi probintziak ikus daitezke.[1]
Historia
Larrungo tren ttipia egitea lehendabizikoz 1908an proposatu zuten eta 1912ko dekretu batek departamenduari eraikitzearen ardura eman zion. Trenbidea eraikitzeko lanak 1912an hasi baziren ere, Lehenengo Mundu Gerrak eten egin zituen. 1924koekainaren 30ean trenbidea ireki zuten. 1978an gertuko Sarako herritarrak erreferendum batera izan ziren deituak. Bertan, Sarako herriak Larrunera igoko zuen errepide bat egiteari ezetz esan zion. Horrek ziurrenik, Larrungo tren ttipiaren biziraupena ziurtatu zuen.[2][3]
Trenbidearen emakidaduna 1982 arte Société Anonyme des Chemins de Fer Basques (euskaraz: "Euskal Herriko Trenbideen Sozietate Anonimoa"), 1914Voies Ferrées Départementales du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Departamenduko Trenbideak") izena hartu zuena. Jatorrizko ustiapena 1994 arte iraun zuen 1989anSociété Hydroélectrique du Midi (euskaraz: "Ekialdeko Sozietate Hidroelektrikoa") elkartearekin egindako fusioa zela eta.[2][3]
Trenbide bakoitzak lau gurpileko makina du, bi bagoi eramaten dituena. Bagoiek lau gurpil aurrean eta beste lau atzean dituzte, bakoitzak 60 bidaiarirentzako tokia izanik.[4]