Sesmako klima mediterraneo-kontinental idorra da, Ebro ibaiaren depresioaren berezko klima. Klima honen ezaugarri nagusiak tenperatura aldaketa handiak eta prezipitazioen urritasuna eta irregulartasuna dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 °C eta prezipitazioak 400-500mm ingurukoak dira.
Urtero 50-80 egun euritsu izaten dira, eta haizerik ohikoena iparreko edo zierzo haizea da. Dena den, uda garaian, hegoaldeko haizea izaten da nagusi, tenperaturak 35 gradura arte igoaraziz.
Estazio meteorologikoa
Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 205 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
1849an, Sesmak bi eskola zituen, bata mutilentzat, 65 ikaslerekin, eta bestea neskentzat, 60 ikaslerekin. Mutilen eskolako maisuak 3.200 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta nesken eskolako maistrak 1.400 errealeko soldata. Horrez gain, XIV. mendean eraikitako ospitalea zegoen, elizak jasotako diru-laguntzari esker mantentzen zena.
Sesmak hazkunde nabarmena izan zuen XX. mendearen lehen zatian, 1920an espartzuaren industriak garrantzi handia zeukan herrian, eta bertan, soka, alportxa, eta espartzutik eratorritako hainbat produktu ekoizten ziren.
Demografia
Sesma gainbeheran datorren udalerri bat da populazioari dagokionez. XX. mendearen lehen hiru hamarkadetan populazio hazkunde esanguratsua izan zuen eta 600 biztanle irabazi zituen. Ondoren, 40 urtez egonkor mantendu zen populazioa. 1960eko hamarkadatik aurrera, ordea, galera nabarmena izan zuen eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako 1900an baino biztanle gutxiago zituen udalerriak.
Sesmako biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 92 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 7,10 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
HELBIDEA: Aldundiaren Plaza, 6
Udal hauteskundeak
Azken agintaldietan Sesmako alkate kargurako Nafarroako Alderdi Sozialistako Pedro María Mangado Pinillos aukeratu dute. 2007an Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen bere talde politikoak, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien % 0,44) eta boto zuriak hamazortzi (% 1,97). Abstentzioa %15,61ekoa izan zen.
2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red EléctricakCastejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[9]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010ekourtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[10].
Ondasun nabarmenak
Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XIII. mendean eraikitzen hasi zen, baina egitura ondorengo mendeetan burutu zen.
Kalbarioko baseliza: XVII. mendeko eraikina, baselizaren barruan jesus gurutzatuaren XVII. mendeko irudi bat dago.
Zerbitzuak
Sesma, "Elizagorria, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesmako zerbitzu sozialen Mankomunitateko" kidea da.