Desoioko klima mediterraniar kontinentala da, urteko batez-besteko tenperatura 11 eta 12 graduren artekoa da, eta urteroko prezipitazioak 500mm eta 800mm ingurukoak. Urtean zehar 80 eta 100 egun euritsu izaten dira.
Jatorrizko landareditik ez da ezer geratzen. Zuhaitz bakarrak, laborantza lur moduan erabilitakoez gain, ibaiaren ertzean hazten diren pinu eta makalak dira. Dena den, zuhaitz hauek hamar hektarea baino gutxiago hartzen dute.
2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Desoion.
Politika
Udaletxea
HELBIDEA: Kale Nagusia, 3
Udal hauteskundeak
2003an bezala, Desoioko alkatea UPN alderdiko Luis Mendiano Mendiano aukeratu zuten 2007ko udal hauteskundeetan, botorik gehien atera zuena izan ez bazen ere. UPNk lau zinegotzi lortu zituen eta Agrupación Electoral San Pedro Melgar delakoak bakarra. Zurizko botoak 3 izan ziren botoen %3,16.
Desoioko Udala (2007)
Alderdia
Botoak
Aukeratua?
Fernando García Lantz (UPN)
62
Bai
Juana Dolores López García (UPN)
59
Bai
Luis Mendiano Mendiano (UPN)
59
Bai
Angel Ortigosa Nicolas (UPN)
58
Bai
Begoña Beramendi Egilatz (San Pedro Melgar)
33
Bai
Victorino Alvarez de Eulate Mendiluze (San Pedro Melgar)
30
Ez
2011n emaitza bertsua eman zen: UPNk 4 zinegotzi (eta Mendianok alkatetza), San Pedro Melgarrek bakarra; biek boto gutxiago jaso zuten errolda ere beheraka ari den herrixka honetan[5].
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Desoio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,97k zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak
Desoio, "Jurramendi Mankomunitateko" eta "Urantziako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Ondasun nabarmenak
Desoio muino txiki baten gainean eraikitako herrixka da, kale nagusi baten inguruan auzoko etxe eta kaleak eratuz. Herriko gunerik altuenean Andre Mariaren eliza dago, estilo gotiko berantiarrean eraikia XVI. mendean. Elizaren oinarria gurutze forma tipikoa dauka. Sarrera eta dorrea XVIII. mendean eraiki ziren.
Etxeen eraikuntzari dagokionez, forma sinpleko etxeak nagusi dira, nahiz eta eraikuntza batzuek euren fatxadak XVII. mende eta XVIII. mendeko blasoiez edertzen dituzten. Herriaren sarreran, Erdi Aroan gaizkileei zigorra emateko erabiltzen zuten lekua mantentzen da oraindik.