Ibarreko herriburua Olatz Txipia eta Egues herrien artean txandakatzen zen; geroago Eguesen kokatu zen baina 2011z geroztik udaletxea Sarrigurenen kokatzen da, gaur egun alde haundiz biztanle gehien dituen kontzejuan.
Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Inguru naturala eta kokapena
Eguesibar Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñerriko ipar-ekialdean, Iruñetik bederatzi kilometrora. Ibarraren hegoaldean, altuera ertaineko hainbat mendi ageri dira, besteak beste Malkaitz eta Tangorri, 811 eta 845 metrokoak.
Eguesibarko klima azpimediterraneoa da, urtero 1.000 eta 1.200mm bitarteko prezipitazioekin. Batez besteko tenperatura 12 °C - 13 °C inguru izaten da, urtean egun euritsuak 100 eta 120 bitarte, eta udan bi hilabete lehor izaten dira.
Udalerriko basorik zabalenetan, zuhaitz koniferoak dira nagusi, 570 hektareatan pinu basati edo jatorrizkoak daude, eta gainontzeko 365 hektareetan, birlandaturiko pinuak.Klima mediterraneoaren ezaugarriei loturiko landaredia (haritzak eta arteak) urriagoa da mendetako birlandaketen ondorioz.
Iruñea-Noain aireportuak, ibar bereko Noain Elortzibar udalerrian dagoena, Espainiako Gobernuaren AEMET meteorologia agentziaren behatokia du. 1975 eta 2000 artean, urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C izan zen, eta prezipitazioak 721 mm izan ziren. Urtero, batez beste, 58 egun oskarbi, 42 izozte eta 2201 eguzki-ordu izan zituen.[5]
Iruñea-Noain aireportuaren datu historikoak (1971-2000)[6]
Ibarrean aspaldiko giza arrastoak aurkitu dira, besteak beste, kristoren aurreko 1.500 urte inguruko aizkora bat. Horrek, argi uzten du ibarrean aspalditik bizi izan direla gizakiak. Gainera, Erromatar Inperio garaiko keramika eta altzairuzko arrastoak aurkitu dira Sarrigurengo kontzejuan.
1184. urtean AtarrabiakIruñatik forua jaso eta hiribildu independente bilakatu zen, Eguesibartik banatuta. Donejakue bidearen garrantziari lotuta, merkataritza areagotu egin zen. 1268. urtean udalerriaren gaur egungo izenaren lehen aipamena agertu zen Errediezmo liburuan. Mende bat geroago, eta Europa guztian gertatu bezala, Izurri Beltzak hondamendia ekarri zuen Eguesibarra, eta biztanleen herena hil ziren.
Eguesibartik ihes egin zuten Joan eta Katalina Albretekoek, Pirinioez hegoaldera ere erreinatu zuten Nafarroako Erresumako azken errege-erreginek, Gaztelako armada inbaditzaileak Nafarroa GaraiaGaztelako erresumara indarrez anexionatu zuenean. Cisneros kardenalaren aginduz, Nafarroa Garaiko jauregi eta eliza guztiak eraisteko agindua eman zen, eta halaxe gertatu zen Eguesibarren ere Elkano eta Ibirikuko elizekin.
1665. urtean Uhartek hiribildu titulua jaso zuen Iruñearen eskutik eta udalerri independente bihurtuta, Eguesibartik banatu zen. XIX. mende hasieran frantsesek gerratea galdu eta Frantziara bueltan zihoazela, herritik igaro eta Elkanoko kofradiako etxea birrindu zuten. Horrez gain, frantsesakUharten egon ziren bitartean, inguruko herrietako biztanleak ordaintzeraa behartu zituzten. XIX. mende erdialdeko administrazio-erreforma burutu arte, ibarreko kontzeju guztiek diputatu bat aukeratzen zuten, eta horrez gain, kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan. XIX. mendearen erdialdean, batzarrak Olatz eta Eguesen egiten ziren, bi kontzejuak tartekatuz.
Gerrate Karlistetan, karlisten alde agertu zen Eguesibar. XIX. mendearen bigarren erdian, ibarrak hiru eskola zeuzkan. 1911koapirilaren 23an Iratiko Burdinbideak bere lehen bidaia egin zuen ibarra zeharkatuz, Eguesek burdinbideko geltokia izan zuen. Burbinbide zerbitzuak 44 urte iraun zuen, 1951. urteko abenduaren 31ra arte. 1950eko hamarkadan lehen traktoreak agertu ziren eta nekazaritzan hainbat hobekuntza izan ziren. Horrez gain, Iruñerriko garapen industrialak eraginda,ehunka biztanle joan ziren ibarrera, Burlatako kontzejuan eraiki ziren milaka etxebizitzetara.
1970eko hamarkadanBurlata ibarretik banandu zen, udal propioa lortuz. 1975eanAltzuzako Errikotxiki auzunea eraiki zen, eta urtebete geroago Ubarmin Klinika Elkanon. Mendillorriko kontzejuko etxebizitza proiektua 1991n hasi zen garatzen. Kontzejua, historikoki, Eguesibarko beste herri bat izan zen, baina 1998koekainaren 8an Eguesibartik banatzea erabaki zuen Iruñearekin batzeko. Hortaz, egun Iruñeko auzoa da. UPN alderdiko alkate ohiak, Ignacio Galipentzuk, bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik,komisio bat jasota[8].Azaroan epaileak Galipentzu funtzionario-eroskeri eta prebarikaziogatik zigortu zuen beste bederatzi pertsonarekin batera. 2009koekainean, epai berri batean, urtebeteko kartzela zigorra, kargu publikorik ez izateko zortzi urteko debekua eta 31.500 euroko isuna ordaintzera zigortu zuten.2013. urtean, Nafarroa Baiko Alfonso Etxeberria izendatu zuten alkate.
Bestalde, 1990eko hamarkadaren erdialdean, 2007 arte herriko biztanle gehien zituen kontzeju izandako Gorraitzen urbanizazioaren eraikuntza hasi zen. 2005eanSarrigurengo kontzejuan eko-hiri bat eraikitzeko asmoarekin, 4.000 etxebizitzaren proiektuari eman zitzaion hasiera. Eguesibarko Udalak 30.000 etxebizitza eraiki nahi ditu hurrengo urteetan ibarrean. Horietako gehienak Sarriguren eta Badoztain kontzejuen artean. Gaur egun Sarriguren da biztanle gehien dituen kontzejua 2007anGorraitz gainditu ostean.
Segurtasunaren Hiria eta kartzela
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
Nafarroa 2012 plangintzaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren Herrizaingo Sailak 1,5 milioi metro koadroko eremua beharko du Iruñeko metropoligunean, kartzela berria eta Foruzaingoaren egoitza berria eraikitzeko. Horrez gain, Nafarroako Foru Erkidegoko larrialdien agentziaren egoitza, segurtasun eskola eta bestelako erakundeak egongo dira hor.
Kokapen zehatzik oraindik ez dagoen arren, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak Eguesibarren, Arangurenen edo Iruñan bertan eraiki nahi du Segurtasunaren Hiria.[9]
Azkenik 2008koazaro bukaeran, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak proiektua aurkeztu egin zuen. Kokalekua Badoztain eta Iruñerriko ekialdeko ingurabide autobidearen arteko gunea da, Eguesibar, Aranguren eta Iruñeko lurretan.
Ekonomia
Eguesibar biztanleko BPGrik altuena duen Iruñerriko udalerria da.[10]1990eko hamarkadatik aurrera Nafarroako hiriburuko familia dirudun askok, Gorraitzen egokitu zuten euren bizitokia, bertan ehunka etxebizitza berri eraikita.
Egues kontzejuan, Agoitz eta Iruñea lotzen dituen errepidearen ondoan, "Egues industrialdea" dago.
Demografia
Eguesibarko biztanleria nahiko egonkor ibili zen 1950eko hamarkadara arte. Hortik aurrera, Iruñerri osoak izandako hazkunde demografikoak biztanleria bikoiztu egin zuen urte gutxian. Ibarraren mendebaldeko gune asko azkar batean garatu ziren, (Burlata esaterako). XX. mendearen bigarren erdian, hazkunde demografiko gehieneko kontzeju biak, ibarretik banatu ziren, eta udalerri independente bihurtu zen bata Burlata eta Iruñeko auzo Mendillorri.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 490 etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 6,92 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik). Horrez gain, Eguesibar etorkin gutxien dituen Iruñerriko herria da.
Nahiz eta historikoki ibarreko udaletxea Egues kontzejuan egon den, gaur egun, Eguesibarko udaletxea gaur egun Sarriguren kontzejuan dago, Eguesibarren biztanle gehien dituen kontzejua baita. Hori dela eta, 2007an alkateak udaletxe berria Sarrigurenen eraikiko zela esan zuen. Eraikinak hiru solairu izango ditu, 4.642 metro koadroko orube batean altxatuko da eta proiektua Juan Miguel Otxotorena arkitektoak egin du.
Eraikuntza lanetan 5 milioi euro gastatu ziren eta aurrikuspenen arabera, eraikitzen 15 hilabete eman zituzten.[11]
UPN alderdiko alkate ohiak Ignacio Galipentzuk bere kargua utzi behar izan zuen 2003. urtean, Gorraizko eskola bat eraikitzekoa zen orube batean Construcciones Flores enpresari hotel bat eraikitzeko baimena emateagatik, dirutan jasotako komisio baten ondoren. Azaroan epaileak epaiketa utzi eta Galipentzu funtzionario-eroskeriagatik eta prebarikazioagatik zigortu egin zuen, beste bederatzi pertsonarekin batera.
Geroa Baiko (2011ko hauteskundeetan Nafarroa Bai) Alfonso Etxeberriak alkatetza eskuratu zuen 2015eko udal hauteskundeen ondoren. 2011ko emaitzekin alderatuz, Geroa Baik emaitzak hobetu zituen eta ia indar bozkatuena izatera iritsi zen, 6 botorengatik UPN gailendu bazen ere. Alfonso Etxeberriak Euskal Herria Bilduren, Eguesibar Gara herri plataformaren eta Izquierda-Ezkerraren babesa jaso zuen.
Herria Iruñerriaren ekialdean kokatzen da, gune metropolitarreko errepide garrantzitsuenetatik gertu. Horrela, Iruñeko ekialdeko ingurabide autobideak, PA-30a alegia, udalerria zeharkatzen du Sarriguren eta Badoztain parean. Horrez gain, N-135 errepidea Zubiri parean.
Gainera, Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka ibarreko hainbat kontzejutan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu eguneko, eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarrekin, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatuta.
Kultura
Jaiak eta ospakizunak
Eguesibarko hiriburuaren jatorrizko jaiak ekaineko azken asteburuan ospatzen dira. Dena den, eraikitako auzo berrietan, bestelako jaiak ere ospatzen dira. Sarrigurenen esaterako irailean eta ekainean ospatzen dira.
Eguesibarrek hamazazpi eliza erromaniko ditu, ibarrak XII. mendean eginiko ahalegin ekonomiko handiaren adierazle. Elizek jatorrizko hainbat elementu dituzte, baina gaur egungo itxura XVI. mendetik aurreko zaharberritzearen ondorio da.
Ibarrean egindako azken eraikina Jorge Oteizaren museoa da, bertan,eskultorearen lan garrantzitsuenak biltzen dira.