Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
Ukar (1124)
Vcar (1188)
Ugar (1209)
Ugarr (1212)
Ucarr (1330)
Ucar (1366)
Ucar (1534)
Ucar (1802)
Ukar (1974)
Etimologia
Ukar, Mikel Belaskoren arabera, jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Bere aldetik, Arutro Kanpionek herriaren izena "ugarri" hitzarekin erlazionatu zuen, autore honen arabera "oztopo" edo "arrezife" esan nahi duena.
Hondo hori batez eta aurrean bi bihotz gorriak daude goialdean eta behealdean hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar dago. Bi aldeen artean zerrenda gorri bat dago. Armarri osoa, 8 gurutze hori dituen zerrenda gorri batez inguratuta dago.
»
Bandera
Ukarreko banderak Ukarreko armarria dauka hondo zuri baten gainean.
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Obanos eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-601 errepidetik abiatuta dagoen errepide lokal batetik kilometro bat egin ostean.
Klima eta landaredia
Udalerriko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.
Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.
Estazio meteorologikoa
Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Erdi Aroko jaurerria, XI. mendetik aurrera San Juan de la Peña monasterioa izan zen Ukarren jabe eta onuradun nagusia. 1370an, Errodrigo Uritz jaunaren exekuzioaren ondoren, jabetza Nafarroako koroak bereganatu zuen berriro ere. Karlos III.a Nafarroakoa erregeak bere anaiordearen omenezko Muruzabalgo bizkonderriari batu zion Ukar, 1407an. XVIII. mendearen amaieran, jaurerriaren jabea Granada Ega dukea zen, herritarren eta inguruko lurretan bizi zirenen petxen onuraduna. Dena den, herria ibarreko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreek zuzentzen zuten.
1835 eta 1845 urteetako udal eraberritzearen ondorioz, Ukar udalerri independente bihurtu zen eta 1846an behin betiko banatu zen Izarbeibarretik. XIX. mendearen amaieran herriak eskola bakarra zeukan, eta bertan lan egiten zuen irakasleak 500 erreal jasotzen zituen soldata moduan. Herritik kanpo bide bakarra zegoen, IruñeraBiurrun zeharkatuta zeramana.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 190 biztanle zituen Ukarrek.[9]
1842
1857
1860
1877
1887
1897
1900
1910
1920
1930
1940
1950
1960
1970
1981
1991
2001
2011
2021
403
373
425
459
402
393
383
332
297
273
261
245
208
137
121
115
126
178
185
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ekonomia
Herriko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, eta biztanle aktiboen %80 sektore horretan aritzen dira lanean, nahiz herritarren erdientzat nekazaritza jarduera osagarria baino ez den. Mahastiek eta fruitu arbolek hartutako bi hektarea kenduta, laborantza lur ia guztiak zerealen landaketarako erabiltzen dira. Gehienak idorreko laboreak dira. Mahats eta olibondoek garrantzia galdu dute XX. mendean, zerealen mesedetan. Mende hasieran olibondoek hamazortzi hektarea eta mahastiek 260 hektarea hartzen bazituzten ere, gaur egun ia erabat desagertu dira.
1920koabenduaren 2an, herriko nekazarien kooperatiba sortu zen, eta mende erdi geroago, 1975an, lur eremuaren berrantolakuntza burutu zen, 606 hektareari eta 139 lurjaberi eraginda. Lur komunak 77 hektarea baino ez dira (landu daitezkeen lurren %6,6a), eta gehienak larretzat erabiltzen dira.
Politika
Ukarreko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel hautagai gisa aurkeztu zena.
Udaletxea 1987an amaitu zuten, antzinako eraikinaren orube berean. Jatorrizko udal eraikinetik hormak eta harrizko arkuak baino ez dira mantendu. Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harategia eta beste lokal bat daude eta lehen solairuan, idazkari eta alkatearen bulegoak eta osoko bilkurak egiteko aretoa. Horrez gain, lehen solairuko gela batean, herriko anbulategia dago. Udaletxe berria eraikitzeko lanek 5,9 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso zuten.
HELBIDEA: Udaletxearen plaza, z/g
Egungo banaketa
Ukarreko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.