Zuñiga/Eztuñiga bikotea ematen du Koldo Mitxelenak[5]zt > z bilakaerari buru ari dela. (De Baztan viene Baçán). Mitxelenak, Zuñiga/Eztuñiga bikotearekin batera Uztuniga aipatzen du, Iratxen 1203. urtean dokumentatua.
Herri txikia izan arren, 2008ko erroldaren arabera, proportzioan etorkin gehien dituen Nafarroako Foru Erkidegoko herria da, guztira 44 zuñigatar baitira atzerrian jaioak (biztanleen % 28,03).
Politika
Udaletxea
Udaletxea pilotalekuaren plaza berean dago. XVIII. mendean eraiki zen, eta gaur egungo itxura 1983 birmoldaketa sakonetik dator. Urte hartan eraikinaren kanpoaldea zein barrualdea berriztu zuten. Behe solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauzka, hiru fatxadetako batek, pilotalekuaren horma lanak egiten ditu.
Fatxada nagusia harlangaitzezkoa da eta eraikinaren estiloa inguruko etxeen estiloarekin bat doa. Udala alkatea eta lau zinegotzik osatzen dute eta Zuñigako udaleko idazkaria Mendazako idazkari ere bada.
HELBIDEA: Pilotaleku plaza, 1
Udal hauteskundeak
2003an bezala, 2007an Zuñigako alkate kargurako Agrupación Electoral de Zúñiga (AEZ) taldeko José Manuel González Ruiz de Zuatzu; bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen boto zuririk izan eta baliogabeko bakarra (% 0,78). Abstentzioa % 12,84koa izan zen.
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Candidatura Unitaria de Zúñiga. Alkatetza aurreko agintaldian PSNko zinegotzi bakarra izan zen Pedro María Oteitza Díazen eskuetan geratu zen, eta ordu arteko alkatea zinegotzi bihurtu zen zerrenda beraren baitan.[6][7]
Gainera, La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Lineak ibilbide hau du:
Montxo Armendariz zuzendariak 1982anTasio filma egin zuen, bertan ikazkinen bizimodua kontatzeko, Zuñigako semea zen Anastasio Otxoaren bizitzan oinarriturik.
Ondasun nabarmenak
Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraikitako eliza gotiko berantiarra da. XVII. eta XVIII. mendeen artean berriztu zuten. Bi zatitan banaturiko nabe bakarrez osatuta dago, aurrealde poligonalarekin. Elizaren barrualdean Ama Birjinaren XVI. mendeko irudi bat dago.