Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Kabredo eta Ahuntzegi proposatu ziren herriaren euskal izentzat. Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Cabredo izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.
Geografia
Ingurune naturala eta klima
Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.
a 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
d 2011ko Maiatzean Angel Jesus Sancho Martinez Alkatea zendu zen.
Azpiegiturak
Garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:
Cabredo "Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.
Kultura
Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Cabredo eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,42k zekien euskaraz hitz egiten.
Cabredo herriko jaiak, iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira Simeon eta Ursula santuen omenez. Antolaturiko ekitaldien artean, meza nagusia eta herri afaria dira garrantzitsuenak. Irailaren 8an, beste herri bazkari bat antolatzen da, Carrascalgo Ama Birjinaren egunean. San Joanen aurreko igandean, cabredotarrak Azueloko San Simeon baselizarako erromeria antolatzen dute. Bide zaharretik muinoaren tontorrean dagoen baselizara igo ondoren, Azueloko biztanleekin bat egin eta elkarrekin askaltzen dute.
Urteko gainontzeko jaiegunen artean, uztailaren 25eko herriko patroia den Donejakueren omenezko jaia eta gabonetako Olentzero nabarmentzen dira.