Aguilar Kodes Nafarroa Garaia , Euskal Herria Aguilar Kodesen ikuspegi orokorra.
Bandera
Armarria
Herrialdea Euskal Herria Lurraldea Nafarroa Garaia Merindadea Lizarra Eskualdea Vianaldea Estatua Espainia Erkidegoa Nafarroa Izen ofiziala Aguilar de CodésAlkatea Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto (Agrupacion Independiente Aguilar de Codes ) Posta kodea 31xxx
INE kodea 31008
Herritarra aguilartar[ 1] Koordenatuak 42°36′46″N 2°23′21″W / 42.6128°N 2.3892°W / 42.6128; -2.3892 Azalera 18,16 km² Garaiera 731 metro Distantzia 84,5 km (Iruñetik ) Biztanleria 76 (2023: 0)
28 (%36,8) (2019) (%51,3) 39
Dentsitatea 0,04 bizt/km² Zahartzea[ 2] % 44 Ugalkortasuna[ 2] ‰ 153,85 Jarduera[ 2] % 0 (2011) Desberdintasuna[ 2] % 0 (2011) Langabezia[ 2] % 7,55 (2013) Euskaldunak[ 3] [ 4] % 6,50 (2018: %4,67) Webgunea http://www.aguilardecodes.es/
Aguilar Kodes [ 1] ([aɣuilaɾ koðes̺] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera; Arranotegi [aranoteɣi] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa . 94 biztanle zituen
2014. urteko erroldan.
Izena
Euskaltzaindiaren 1979ko Euskal Herriko udalen izendegia bi forma eman zituen herriarentzat, Agilar eta Arranotegi : bata, grafia euskaratua; eta bestea, asmakuntza.[ 5] Hala ere, Nafarroa Garaiko herrien izenak arautu dituen Euskaltzaindiaren 155. arauak Aguilar Kodes finkatu zuen euskara baturako araututako izentzat, 2008an.[ 6]
Geografia
Aguilar Kodes Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago, Arabarekiko mugan.
Aguilar Kodesen ikuspegia
Herrigunearen kanpoaldean, Viana eta Kanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako meteorologia estazioa dago.[ 7]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak .
Udalerri mugakideak
Aguilar Kodesek mugakide ditu Cabredo eta Genevilla eta Arabako Santikurutze Kanpezu , iparraldean; Azuelo , ekialdean; Aras , Viana eta Arabako Oion , hegoaldean; eta Lapoblación eta Marañón , mendebaldean.
Auzoak
Herriak auzo hauek ditu: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe Merkeak eta Gurutzeko kalea
Historia
1219an Antso Azkarrak hiribildua eratu zuen. Lehen Karlistaldian hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan, eta Tomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.
Ekonomia
Parke eolikoa
Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude, Codés Aguilar eta Codés Azuelo izenekoak. Lehenak 50,00 megawatteko potentzia dauka; eta bigarrenak, 43,20 megawattekoa . Parkeen jabea Acciona Energia da gaur egun.
Demografia
Aguilar Kodesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
HELBIDEA: Herriko Plaza, z. g.
2023-2027 legegintzaldia
Alkateak
Hauek izan dira Aguilar Kodesko azken alkateak:
Azpiegiturak
Garraioak
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honako hau da:
Zerbitzuak
Aguilar Kodes Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da. Erakundearen egoitza nagusia Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Aguilar Kodes eremu ez-euskaldunean dago. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,04k zekiten euskaraz hitz egiten.
Jaiak
Gurutzearen Kofradiaren prozesioa, 1937 . urtean. Indalecio Ojangurenen argazkia.
Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbararen eta San Kristobalen omenez ospatzen dira. Erromeriak antolatzen dituzte izen bereko baselizetara.
Ondasun nabarmenak
Gurutze Santuaren parrokia
San Bartolome baseliza
San Kristobal baseliza
San Jose baseliza
Aguilartar ezagunak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Kodesaldea Viana Mendebaldeko Kodesaldea Elizagorria