Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Berriobeiti Iruñerriaren ipar-ekialdean kokatzen da, Iruñetik zazpi kilometrora, Nafarroa erdialdean.
Klimaren ezaugarriak mediterraneo eta atlantiar motako klimari dagozkio, eta herriaren inguruko landaredia ere, trantsizioko klimaren ezaugarriak ditu. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 800-900mm ingurukoak izaten dira. Iruñetik gertu egon arren, Nafarroako hiriburuan baino euri gehixeago egiten du Berriobeitin. Urteroko egun euritsuak 100 inguru izaten dira.
Herrigunearen inguruko mendietan, arte, pago eta haritzak daude. Horrez gain, XX. mendearen hasieran birlandaturiko hainbat pinu ere badaude.
Natura
Ez dago ibai edo erreka garrantzitsurik, baina bai iturri ugari, garrantzitsuena Txulapain, Ballariain eta Berriogoiti kontzejuak zeharkatzen dituena. Horrez gain, Lotza eta Putzu Berriko urmaela hainbat hegaztiren babeslekua da. Otsailetikekainera izaten dute ur gehien, udaberrian jausitako euria zenbat den.
Historiaurreko aztarnak aurkitu dira Berriobeitiko herrietan, Artika kontzejuan topatutako Brontze Aroko harri leundua, eta Burdin Aroko arrastoak Añezkar mendian. Erromatar inperioaren garaian ere, bizi izan zen jendea herrian, Oteitzan topatutako bi hilobi-inskripzioek argitu zutenaren arabera. Erdi Aroan bi herrixka ziren Berriobeitiko lurretan, Lakidain batetik, Larragetatik hurbil, eta Osabide bestetik, Eltxumendin. Jose Maria Jimeno Jurioren esanetan, bi herrien artean 100 biztanle inguru zituzten.
Erdi ArotikXX. mendera arte, nekazaritza izan zen Berriobeititarren jarduera nagusia. Nekazariek elizari ordaindu behar zizkieten tributuak eta lurretik ateratzen zutenaren zati bat. 1607. urtean, esaterako, hamabi etxe zeuden Aitzoainen eta horietatik zortzik lurretik ateratako gariaren zati bat ordaindu behar izan zioten Ganberako Kalonje Artxidiakonoari. Añezkar auzoko bizilagunak Iruñeko San Agustin monasterioaren menpekoak ziren, eta Berriobeiti kontzejukoak Orreagako kolegiatari eta Iruñeko katedralari.
Gerrate Karlisten ondoren, Ezkaba mendianAlfontso XII.aren gotorlekua eraiki zen, herritik gotorlekuraino zihoan errepidearekin batera. Gotorleku horren eraikitzea, Ezkaba menditik etor zitezkeen eraso militarrak ekiditzea zen. XX. mendean biztanleriak izugarri egin du gora, eta herrixka bat baino ez zena 3.000 biztanletik gorako herri bihurtu da. Iruñetik hurbil dagoen Artikako kontzejuan 3.000 etxebizitza eraiki dira eta biztanleria ia bikoiztu egin da 2000. urtetik.
Antsoaingo zendeatik bereiztea
Berriobeitiko udala 1991n eratu zen. Urte hartan, Antsoain eta Berriozar Antsoaingo zendeatik bereizi ziren.
Artika Berria Berriobeitiko enklabea da, udalerritik banatuta Berriozarrek eta Iruñeak inguraturik. Guztira, 1.800 etxebizitza eraiki dira eta Iruñerriko beste egitasmoetan ez bezala, Artika Berrian etxebizitza libreak nagusi dira, babes ofizialekoen ordez, IruñerrikoSarriguren, Ardoi edo Erripagaina bezalako babes-ofizialeko etxebizitzadun proiektuekin kontrajarriz.
Proiektuaren hegoaldera "Artiberri" izeneko auzo berria eraikitzea aurrikusten da, Artika Berria, IruñekoBuztintxuri auzoaren ondoan.
Historikoki nekazaritza izan da Berriobeitiko ekonomiaren ardatza, baina 1960ko hamarkadatik aurrera, Iruñerriko hazkundea dela eta, metropoliaren erdigunetik kanpora ateratako industriak herrian ezarri dira, eta horrela, gaur egun Berriobeitik bost industrialde dauzka:
1991. urtera arte Berriobeiti Antsoaingo zendean integraturik egon zen. Urte horretan udalerri berri gisa eratu zen.
Berriobeitik hazkunde ikaragarria izan zuen XXI. mendearen lehen hamarkadan. Iruñeko ipar-mendebaldean egonik, hiriburuaren hedapenak eragin nabarmena izan du udalerrian.
Berriobeitiko biztanleria
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 291 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %10,01 (Nafarroako batez bestekoaren antzera).
Politika
Udaletxea
Udaletxea XX. mendearen amaieran altxatutako eraikin modernoa da eta Berriobeiti kontzejuko plaza nagusian dago. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute. Bestalde, udalerria osatzen duten kontzeju guztiek, ordezkari bat dute.
2007ko maiatzeko hauteskundeetan Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano (AAB) izan zen talderik bozkatuena, guztira hiru zinegotzi eskuratu baitzituen. UPNek, Nafarroa Baik eta Candidatura Independiente de Berrioplano (CIB, eskuindarra) taldeak bina zinegotzi lortu zituzten, eta Herri Kandidaturak (HK, ezkerreko abertzaleak) eta AVAP herri plataformak zinegotzi bana. Emaitza horiekin, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano (AAB) zerrendako José María Irisarri hautatu zuten alkate.
Alderdia
Botoak
Zinegotziak
AAB
409
3
UPN
323
2
Nafarroa Bai
243
2
CIB
236
2
HK
115
1
AVAB
115
1
2011n zerrenda hauek aurkeztu ziren: AAB (4 zinegotzi eta Irisarri alkatetzan), UPN (2, CIBekin batera aurkeztu zen[6]), NaBai 2011 (2), Bildu (1), PP (1), PSN (1) eta I-E (0). José María Irisarri berriro hautatu zuten alkate.
2015eko udal hauteskundeen ondoren Juan María Albizu (Plazaola herri plataformakoa) hautatu zuten alkate. Plazaola Podemos, GeroaBai I-E eta independienteei loturiko jendeak osaturiko taldea zen, eta botorik gehien eskuratu zituen hauteskundeetan (757 boto); ondotik, oso hurbil, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano taldea gelditu zen, 726 botorekin. Hirugarren indarra Bildu izan zen, 547 botorekin. UPNk 465 boto izan zituen, eta PSN-PSOEk, 196 boto. Berriobeitiko udalerriko biztanleriak gora egin zuenez, Udala 13 zinegotzi izatera igaro zen (aurreko legealdian 11 zituen). Plazaolak bere lau zinegotzien eta EH BIlduko hiruen sostengua jaso zuen. UPNk eta AABko hiru zinegotzietatik bik (bat ez zen agertu) beren zerrendaburuari eman zioten botoa, eta PSN-PSOEk zuri bozkatu zuen.
a 1991. urtean Antsoain eta BerriozarAntsoain Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zirenean, beste hamar kontzejuek elkarrekin jarraitu zuten Berriobeiti udalerria eratuz.
Horrez gain, La Muguiroarra autobus konpainiak Eritze kontzejua eta Berriobeitiko erdigunea Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Gainera, Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Berriobeitiko herri bakoitzak bere jai propioak ospatzen ditu. AitzoainekSanta Ageda eguna ospatzen du otsailean. Larragetako auzoak urriaren 2an ospatzen ditu Errosarioko Ama Birjinaren omenez.
Jaiez jain, urtean behin, zendearen eguna ospatzen da, iraileko azken larunbatean normalean. Hamar herrietan bizi diren bizilagunen topaketa eguna izaten da eta urtero herri desberdin batek antolatzen du jaieguna.