Eskualdeko Hiri Garraioaren 16. linea (16 seinaleztatua, L16 ofizialki) Berriogoiti, Berriozar, Noain eta Beriain, Iruñetan barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Iruñeko Autobus Geltokia, Takonera Parkea, Trinitarioak Parkea, Iruñeko tren geltokia, Bianako Printzearen Plaza, Merindadeen Plaza, Nafarroako Foruen plaza, Sadar estadioa, Galaria merkataritza-gunea, Zentzumenen parkea, Noaingo akueduktua bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Linea Berriozar eta Iruña arteko bidaiarien hiriarteko garraio-emakida gisa hasi zen, La Villavesa SA enpresari 1930ean emandakoa. 10. zenbakia zuen, eta Yanguas y Miranda kalean bukatzen zuen. Bestalde, 2. linea, Potasas eta Iruña lotzen zituena eta Autobus Geltokian amaitzen zena, La Villavesari ere emana zegoen.[1]
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, La Montañesaren eskuetara pasatzen da linea.[1]
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren bateratzearekin, 16 zenbakia jaso zuen, ordurarte 2 eta 12 lineak fusionatuz eta amaiera Beriainen murriztuz.[2]
2015ean, Zaragoza etorbideko obrak zirela eta, Beriainerako espedizioen ordutegiak aldatu ziren aldi baterako.[3][4]
2016ko irailean, 22 lineak izateari utzi zion, eta linea hori Berriogoitiraino luzatu zen, ordezteko.[5]
2018ko martxoan, Trinitarioko aparkaleku intermodala ireki zenean, geltoki bat gehitu zen Takonera eta Dona Grazia zubia artean, aparkaleku horri zerbitzua emateko.[6]
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[7]
Autobus guztiek Berriozar eta Noain arteko ibilbide osoa egiten dute. Orduko behin, autobus batek Berriogoitira ematen du zerbitzua, eta batek 35 minuturo Beriainera.
{
Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.