Armarria
Bigarren Zabalgunea (II. Zabalgunea batzuetan; Segundo Ensanche, gaztelaniaz eta Segundo Ensanche/Bigarren Zabalgunea, ofizialki) Iruñeko auzoa bat da, hiriaren erdialdean dago. 1920ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.
Iparraldean Alde Zaharra auzoko artean dago, ekialdean Beloso-Erripagaña artean, hegoaldean Lezkairu eta Arrosadia auzoen eta mendebaldean I. Zabalgunea auzoen artean.
Lehen zabalgunearekin nahikoa ez zelako eta harresiak hiriaren hazkunderako aukerak mugatzen zituelako, udalak bigarren zabalgune proiektua prestatu zuen. Nafarroatik etorritako biztanleriari harrera egiteko, beharrezkoa zen, hiria handitzea. Lehen ahaleginak 1901an hasi ziren, eta Serapio Espartzak Ildefons Cerdak Bartzelonako zabalgunerako aurrera eramandako proiektuan oinarriturik, Iruñeko Lehen Zabalgunea baino eremu handiago baterako proiektua aurkeztu zuen.
Zabalgune berria Karlos III.a etorbidea eta Nafarroa Beherea etorbidearen inguruan antolatu zen eta 1920 eta 1960 urteen artean gauzatu zen.
Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 30 linea daude:
Txantiloi:EHG/Taula/Gaueko
Txantiloi:Atari
Txantiloi:Autoritate kontrola
Txantiloi:Iruñeko auzo aurkibidea