Eskualdeko Hiri Garraioaren 22. linea (22 seinaleztatua, L22 ofizialki) Mutiloa eta Iruñea lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Merindadeen Plaza eta Nafarroako Medikuen Elkargo Ofiziala bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
2009an Nafarroako Gobernuak sustatutako Iruñerriko Hiri Garraioaren II. Planaren ondorioz ireki zuen linea. Yanguas y Miranda kalea Berriogoiti eta Berriobeitirekin lotzen zuen orduan.[1]
2016ko irailean, kendu egin zen linearen zerbitzua, eta 16 linearen esku utzi zen zerbitzua, luzapen gisa.[2]
2017ko irailean, Lezkairu auzo berriari zerbitzua emateko, autobus linea berria sortu zuten, Berriogoiti aurreko zenbaki berarekin, 22 an.[3]
2020ko urtarrilean, linearen ibilbidea zabaldu zuten Lekairutik Mutiloara, Mugartea urbanizazio berria dela eta, Santxiki Pasealekuan 25 linea ordezkatuz. Halaber, maiztasunak hobetu ziren.[4]
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[5]
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute.[5]
Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Eskualdeko Hiri Garraioaren 22. line zaharra Berriobeiti eta Iruñea lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, autobus geltokia, Takonera parkea, tren gelokia, REFENA, Berriainz industrialdea, Iruregaña industrialdea, Soto industrialdea eta Plazaola industrialdea bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Gaur egun, 16 lineak ordezkatzen du haren ibilbidea.
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute.