Eskualdeko Hiri Garraioaren 19. linea (19 seinaleztatua, L19 ofizialki) Erripagaña eta Barañain, hego Iruñeko auzoetan barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Yamaguchi Parkea, Nafarroako Biblioteka eta Filmoteka, Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionala, Nafarroako Ospitalea, Ermitagañako merkatua eta Iruñeko Zitadela bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Linea 1999an ireki zen Eskualdeko Hiri Garraioa bateratu eta hedatzearen ondorioz. Orduan Barañain Monjardin kalearekin lotzen zuen, Iturrama eta Arrosadiaren bidez.[1]
2015eko otsailean, Monjardinetik Erripagañaraino zabaldu zen linearen ibilbidea.[2]
2017ko irailean, linea beste bi geldialdi gehiagotan zabaldu zen Erripagaña auzoan sartzeko.[3]
Orduz geroztik, lineak bidaiari-kopuru handia ezagutzen du, eta horrek kritika ugari eragiten dizkio, maiztasun hoberik ez duelako.[4]
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[5]
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute.[5]
Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.