Barañain udalerria Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñetik hiru kilometrora. Iruñerriko gune metropolitarreko udalerririk jendetsuena da, hiriburuaren atzetik. Barañain Elortz eta Arga ibaien artean eratutako lautada batean kokatzen da. Udalerriaren iparraldean eta hegoaldean, aipaturiko bi ibaietara hurbildu ahala maldak nagusitu egiten dira. Barañainek Oltza zendearekin egiten du muga mendebaldean, Iruñearekin iparraldean eta mendebaldean, eta Zizur Nagusiarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia trantsizioko klima bati dagozkionak dira, klima mediterraneoaren eta atlantikoaren tartekoa. Urteroko batez besteko prezipitazioa 800mm ingurukoa izaten da. Tenperaturei dagokienez, batez bestekoa 12,5 °C-koa da, 19,5 °C udan eta 4,4 °C neguan. Erliebe laua dela eta, ipar-ekialdeko haizeek erraz astintzen dute udalerria.
Kokapena
Iruñeko erdigunetik Barañainera iristeko Armadaren etorbidea hartu eta Pio XII.aren etorbidearen bidegurutzeraino joan beharra dago. Ondoren etorbide hori Logroñorako norantzan hartu eta Klinika Unibertsitarioraino helduta eskuineko kalea hartuta, Barañaingo etorbideko biribilgunearen bidegurutzera heltzen da. Etorbide horretan eskuinera joan eta 150 metrora Barañain dago.
Hiritartze masiboaren ondorioz, jatorrizko haritzak eta arteak erabat galdu dira. Udalerriaren ekialdean, pinu, zumar, intxaurrondo eta akazia bakanen batzuk gordetzen dira.
Gizakiak eraikitako parkeei dagokienez, udalerriaren ekialdean Konstituzio Plaza delakoan, Barañaingo lakua dago, parkearen erdigunean eraikitako laku artifiziala.
Historia
Gaur egungo izenaren aurretik, udalerriak bestelako izenak izan ditu, Baraynin, Baranien eta Baranyain, besteak beste. Izen guztiek dena den, esanahi bera dute, "Gune Lauan". Historiaurreko hainbat aztarna aurkitu dira herrian, besteak beste, silex harriak. Beraz, orain dela milaka urte ere baziren Barañainen gizakiak. IV. mendearen bukaeran, hiri erromatar bat eraiki zen Barañaingo lautadan. Nekazaritzan oinarriturik, hiri hura buruaskia izan omen zen.
Erdi Aroko hirien gainbehera gertatzean, lautadako bizilagun bakarrak behe-mailako kolonoak ziren. Horiek ez zuten ez etxerik ez ondare propiorik, eta ez zeukaten auzotasun-eskubiderik ere. 1244. urtean Agustindarren komentua zen Barañaingo eraikin nagusia eta ia bakarra. Doneztebe eliza, antzinako herri zaharraren erdigunean kokatua, XVI. mendean eraiki zen. 1723. urterako hamabost etxe ziren Barañainen, etxe horietako batzuk Jesusen Konpainiaren eta Iruñeko San Lorentzo parrokia-elizaren jabetzakoak ziren.
Arga ibaiaren uren indarra aprobetxatu nahian, 1802. urtean uharka eta errota bat eraiki ziren. Garai hartan, (eta XX. mendearen erdialdera arte) Barañaingo ekonomia nekazaritzan oinarriturik zegoen, garia, garagarra, artoa, dilistak eta abarren landaketan, alegia. Horrez gain, nekazaritzarekin loturiko artisauak eta ehundegiak ere baziren.
Barañain udalerria Zizurreko Zendeako hamazortzi kontzejuetako bat izan zen 1984. urtera arte. Kontzeju hauek txikiegiak ziren udalak osatzeko, eta elkartu egiten ziren gai komunak elkarren artean defendatzeko. 1960ko hamarkadan hasita, Iruñerako emigrazioa masiboa hasi zenean, udalerriaren itxura erabat aldatu zen. 100 biztanle baino ez zituen herrixka zena, 22.000 biztanletik gorako herri bilakatu zen.
Doneztebe eliza, Barañaingo gune zaharrean dagoen XVI. mendeko eliza. Jatorrizko herritik kontserbatzen den eraikin bakarra da. Eliza barruan Miguel Altunak XVI. mendean eginiko margoak gordetzen dira. Miguel Altunak eginikoak dira. Horrez gain, nabarmentzekoak dira baketoien gaineko erdi-puntuko aurrealdeko hiru arkiboltak, eta estaldura.
Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.
Demografia
XX. mendearen erdialdera arte Barañain herrixka bat izan zen. Inoiz ez zuen 100 biztanle baino gehiago izan. Euskal Herriko hiriburuetan gertaturiko metropolizazio prozesuaren barnean, Iruñeko hazkunde demografiko handiak eraginda, Barañainek bere herrixka izaera galdu zuen. Ehunka etxebizitza berri eraiki ziren 1960ko hamarkadatik hasita. Eraikuntza horrek gaur egun arte iraun du. Dena den, azken urteetan eraikuntzak behera egin du, eraikitzeko orubeak gero eta urriagoak direlako.
Toki falta da Barañainek hazteko gaur egun duen arazo nagusietako bat. Etxebizitza berriak eraikiko dira Lagunak futbol taldearen zelaien ondoan, eta Elortz ibaiaren eta Barañaingo lautadaren artean dauden lur malkartsuagoetan. Azken horiek IruñekoEtxabakoitzko auzoaren garapenarekin batera egingo dira.
Gaur egun (2020), Barañain Nafarroako laugarren udalerria da biztanleriari dagokionez, Iruñea, Tutera eta Eguesibarren ondotik. Dena den, udalerriak oraindik ere, hiriburuaren lo-auzo izaera izaten jarraitzen du, gune metropolitarreko industriaguneetan lan egiten duten biztanleen bizitokia delako.
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 2.721 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %12,46 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).
a 1984. urtean Barañain Zizur Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zen.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Hirigintza
Barañain udalerria txikia izan arren (130 hektareako azalera baino ez dauka), XX. mendean zehar garatutako hirigintza eredu desberdinek adibide adierazgarrien lekuko izan da. Hiru alde bereiz daitezke, lehena, udalerriaren lehen garapenarekin bat datorrena. Udalerriaren ekialdean, 1960ko hamarkadaren amaieran garatzen hasi zena, dentsitate handia eta dorreak dira nagusi. Alde hau IruñekoMendebaldea auzoaren eta Barañain artean dagoen biribilgunean hasi eta Ipar plazan bukatzen da. Gaur egun, herria Iruñeari erabat lotuta dago, eta nahiz eta barañaindarrek udal propioa izan, Iruñeko etorbidean egoera nahiko kuriosoa da: iparraldeko etxebizitza blokeak Barañaingo udalerrian daude, baina hegoaldekoak, IruñekoEtxabakoitz barrutiaren zati dira.
Bigarren aldea Gaztainondo eta Lur Gorri plazen artean kokatzen da. Garapen berantiarrago bati dagokio, duela hogei bat urte hasitakoa. Lehen aldearekin alderatuz, Barañaingo gune honetan dentsitate ertaina, eraikin baxuak eta txaletak nagusi dira. Garai honetan, garapen basatikoan gertatu ez bezala, bizilagunen ongizatea kontuan hartuz, aurreko garaian egin ez ziren hainbat hobekuntza gauzatu ziren herriaren hirigintza ereduan, horrela Barañaingo lakua eta parkea egin ziren. Hirugarren aldea oraindik eraikitze prozesuan dago, "Plangintza Partziala" deritzon proiektuaren bitartez. Udalerriaren mendebaldeko gune berriko ardatza Eultza etorbidea da.
Aipatu beharra dago Barañain hirigintza plangintza orokor bat izan zuen Espainiar estatuko lehen udalerrietako bat izan zela. Horrela, kaleen eta etorbideen aurretiazko plangintzari esker, Iruñerriko udalerri batzuetan gertaturiko hirigintza kaosa saihestu zen.
Higiezinen burbuila lehertu aurretik, Barañaingo udalak beste 1.000 etxebizitza eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zuen, udalerriaren hego-mendebaldean Etxabakoizko geltoki berriarekin batera, eta Lagunak kirolgunearen ondoan. Udalak etxe berri gehiago eraikitzearekin, eraikuntzaren diru iturriarekin, jarraitu nahi zuen, Barañain industria berriak ezartzeko tokirik ez duen udalerria delako.
Barañain (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Kanpoko Kontsultak) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Pio XII 41 • Pio XII 15-17
IRUÑA (Donibane)
Pio XII 7
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Navas de Tolosa 5
IRUÑA (2. Zabalgunea)
Oliveto Kontea 7 • Merindadeen 3 • Bexe Nafarroa 34 • Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia)
BURLATA
Nagusi 6 • Nagusi 36 • Nagusi 70
ATARRABIA
Serapio Huici 11 • Serapio Huici /8 • Eras 7 • Eras/Karrobide / San Andres 4
Bexe Nafarroa (Apaizgaitegia) • Bexe Nafarroa /28 • Merindadeen 1-2 • Oliveto Kontea 2
IRUÑA (1. Zabalgunea)
Sarasate (Parlamentua) • Navas de Tolosa (Hiru Erregeen)
IRUÑA (Donibane)
Pio XII/Urdazubi
IRUÑA (Ermitagaña)
Pio XII 18 • Pio XII 28 • Pio XII (Unibertsitateko Klinika) • Irunlarrea (Nafarroako Ospitalea) • Irunlarrea (Bideko Amaren Ospitalea) • Barañain (Kanpoko Kontsultak)
BARAÑAIN
Iruña/Ezkiak • Iruña/Sahats • Iruña /39 • Erdia 14 • Erdia 38 • Lur Gorri /25 • Eultza 26 • Eultza /61 • Eultza/Errioxa • Ibarra/Eliza
Aretoa 2003an inauguratu zen, eta Barañaingo Eultza etorbidean dago. Aretoan, antzerki, musika eta hainbat kultur ekitaldi antolatzen dira urtero. 2005eanEspainiar Estatuko Programazio Berritzaileenaren Saria jaso zuen, eta 2006anNafarroako gobernuaren Ingurumeneko Praktika onen saria[9]..
Elkarteak
Luis Morondo musika banda, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu zen, auditorio eraikitzearekin batera. Auditorioan 50 pertsonak osatzen duten musika bandaren egoitza dago.
Kilikien konpartsa
Barañaingo Auroroen elkartea
Igandea Txaranga
Gaitero Beriniaindarrak
Barañaingo Dantza Taldea
Margo tailerra
Hezkuntza
Biztanleria hazi den heinean ikastetxe berriak eraiki behar izan dira, euskara hutsean edo D ereduan ikasteko aukera ematen dutenak Alaitz eta Eultza ikastetxeak dira. Gaur egun Barañainen dauden eskolak honakoak dira:
Los Sauces Ikastetxe Publikoa
Haur eta Lehen Hezkuntzako Alaitz Ikastetxe Publikoa
Haur eta Lehen Hezkuntzako Eultza Ikastetxe Publikoa
Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutua
Barañain Bigarren Hezkuntzako Institutua
Santa Luisa de Marillac
Jaiak eta ospakizunak
Barañainek ekaineko azken astean ospatzen ditu bere jaiak, herriko patroi den San Pabloren egunaren inguruan.
Kirolak
Barañaingo Lagunak futbol taldeak emakumezkoen Superligako lehen mailako taldea da. Horrez gain, gizonezkoen taldea ere badago, Espainiako ligako hirugarren mailan dabilena.
Herriko kiroldegia Iparreko Plazaren etorbidean kokatzen da. Horrez gain, Barañaingo udalak kiroldegi berria eraikitzeko asmoa dauka Lagunak futbol taldearen kirol instalazioen ondoan. Udal kiroldegiak 12.000 bazkide inguru zituen 2007. urtean.
↑Ciudadanos Independientes por Barañáin, eskuineko independenteak; UPNk bere zerrenda epez kanpo aurkeztu zuenez, hautagai zerrenda honen aldeko botoa eskatu zuen.