2015
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2015a ostegunez hasitako urte arrunta izan zen.
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 10a – Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa egin zen, Sarek deituta.
- Urtarrilaren 14a – Nafarroa Garaian Euskararen Foru Legea aldatu eta D eredua Nafarroa Garaiko sare publiko osora zabaltzeko proposamena onartu zen, Bildu, NaBai, PSN eta Nafarroako Ezker Batuaren aldeko bozekin, eta UPN eta Nafarroako Alderdi Popularraren aurkako bozekin.
- Urtarrilaren 17a – Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea goiburuarekin, Donostian dozenaka milaka lagun manifestatu ziren, aste hartan bertan Mate operazioan Guardia Zibila hainbat euskal herritar abokatu atxilotu izana salatzeko, hainbat gizarte eragilek deituta (tartean Sortu, Eusko Alkartasun, Aralar, Alternatiba, Lokarri, Etxerat, ELA eta LAB).
- Otsailaren 28a – Donostian milaka pertsona manifestatu ziren, Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara goiburuarekin, azken hilabeteetan Espainiako eta Frantziako gobernuen ordezkariek euskara sustatzearen aurka abiarazitako auzibideak salatzeko, Kontseiluak deituta.
- Martxoaren 16a – Gasteizko autobus geltokia inauguratu zen.
- Maiatzaren 24a – Udal eta foru hauteskundeak izan ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietan, Nafarroako Parlamentuan, Hego Euskal Herriko udalerrietan eta Nafarroa Garaiko kontzejuetan.
- Ekainaren 13a – 2015-2019ko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako alkateen izendapenak: Bilbo (Juan Mari Aburto, EAJ), Donostia (Eneko Goia, EAJ),
Gasteiz (Gorka Urtaran, EAJ) eta Iruñea (Joseba Asiron, EH Bildu).
- Uztailaren 1a – Hego Euskal Herrian Mozal Legea indarrean sartu zen.
- Uztailaren 6a – Iruñeko Sanferminak: 1978ko txupinazoaz geroztik lehenbizikoz, Iruñeko udaletxeko balkoian ofizialki eskegi zen Euskal Herriko ikurrina, EH Bilduren ordezkaritzat alkate izendatu berria zen Joseba Asironen ekimenez.
- Uztailaren 1a – Euskaltel burtsara atera zuten.
- Uztailaren 20a – Uxue Barkos Nafarroa Garaiko lehendakari hautatu zuten, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerraren babesarekin.
- Abuztuaren 5a – Nafarroa Beherean 3,5 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak zarata eragin zuen batez ere.
Mundua
- Urtarrilaren 3a eta 7a artean Boko Haram taldeak eragin zituen sarraskietan Baga herrian eta inguruneetan, Borno estatuan (Nigeria) 2.000 pertsona erailez.
- Urtarrilaren 7a – Charlie Hebdoren aurkako atentatua: Frantziako Paris hiriburuan Charlie Hebdoren aldizkariaren egoitzaren aurkako atentatua jazo eta 12 lagun hil eta beste 4 zauritu zituzten.
- Urtarrilaren 25a – Syriza alderdiak Greziako hauteskundeak irabazi eta Alexis Tsipras herrialde horretako presidente berria bilakatu zen.
- Urtarrilaren 28a – Hezbollahek Israelen aurka Xebaa etxaldean erasoa egin zuen, Israelgo bi soldadu hil eta beste zazpi zaurituz; soldadu espainiar bat ere hil zen.
- Otsaila – Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak SwissLeaks eskandalua argitara eman zuen.
- Martxoaren 24a – Germanwingsen 9525 hegaldiak 144 bidaiari, 2 pilotu eta 4 laguntzaile zeramatzala Alpeetan istripua izan eta eskifaia osoa hil zen. Gerora, ikerketen arabera, Andreas Lubitz alemaniar kopilotuak bere buruaz beste egiteko asmoz nahita eragindako istripua izan zela argitu zen.
- Apirilaren 2a – 148 pertsona erail zituzten, gehienak ikasleak, Garissa Unibertsitatean Kenian, Al-Shabaab talde armatuak eraginda.
- Apirilaren 25a – Nepal eta inguruko herrialdeek 7,9 gradutako lurrikara jasan eta 10.000 hildako, 11.000 zauritu, milaka desagertu eta kalte oso larriak egon ziren.
- Uztailaren 1a – Espainiar Estatuan Mozal Legea indarrean sartu zen.
- Abuztuaren 12a – Tianjin hiri txinatarrean gertatutako eztandek 139 hildako eta 34 desagertutako eragin zituzten.
- Irailaren 5a – Migrazio krisia Europan sakondu zen, Hungarian zeuden 10.000 errefuxiatu inguru Austria eta Alemaniara iritsi eta gero.
- Irailaren 27a – 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak: Junts pel Sí zerrenda bateratu independentistaren hautagaitza garailea izan zen.
- Urriaren 26a – Hindu Kushen izandako 7,5 graduko lurrikara batek 399 hildako eragin zituen, gehienak Pakistanen.
- Urriaren 31 – Metrojet 9268 hegaldiak Xarm el-Xeikheko Nazioarteko Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen. 224 hildako izan ziren: 219 errusiar, lau ukrainar eta bielorrusiar bat.
- Azaroaren 9a – Kataluniako Parlamentuak Kataluniako independentzia prozesua abiarazteko aldarrikapena onartu zuen.
- Azaroaren 13a – Azaroko Parisko atentatuak izan ziren 137 hildako eta 368 zauritu izan zirelarik, gehienak Bataclan antzokian, Eagles of Death Metal taldearen kontzertuan.
- Azaroaren 19a – Atentatua Libanon, 43 hildako eta 230 zauritu.
- Azaroaren 20a – Bamakoko Radisson Blu hoteleko atentatuan 170 lagun bahituak egon ondoren 27 bahitu eta 2 bahitzaile hil ziren.
- Abenduaren 2a – Kalifornia estatuko San Bernardino udalerriko tiroketan 14 hildako eta 21 zauritu egon ziren.
- Abenduaren 6a -
- Abenduaren 12a – Parisko Hitzarmena: 2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzian Berotze Globala eta berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko adostasun bat gauzatu zen.
- Abenduaren 20a – 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Ulrich Beck, alemaniar soziologoa (j. 1944).
- Urtarrilaren 1a – Omar Karami, Libanoko lehen ministroa (j. 1934).
- Urtarrilaren 2a – Arpád Račko, eslovakiar eskultorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 4a – Ives Roqueta, okzitanierazko idazlea (j. 1936).
- Urtarrilaren 4a – René Vautier, frantziar zinemagilea (j. 1928).
- Urtarrilaren 4a – Lydia Zapata, bizkaitar arkeobotanikaria, etnobotanikan aditua (j. 1965).
- Urtarrilaren 6a – Didier Rouget, Parisen jaio eta Uztaritzen bizi izandako ezkertiar abokatua (j. 1952).
- Urtarrilaren 7a – Claudio Colomer, kataluniar kazetari eta politikari karlista. Arabako gobernadore zibila (j. 1921).
- Urtarrilaren 7a – Tadeusz Konwicki, poloniar idazle eta zinema zuzendaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 7a – Rod Taylor, australiar aktorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 7a, Charlie Hebdoren aurkako atentatuan:
- Urtarrilaren 8a – Juan Garmendia Larrañaga, gipuzkoar etnografoa eta historialaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 8a – Manuel Garrido Jiménez, espainiar filosofoa (j. 1925).
- Urtarrilaren 10a – Francesco Rosi, italiar zinemagilea (j. 1922).
- Urtarrilaren 10a – Robert Stone, estatubatuar idazlea (j. 1914).
- Urtarrilaren 11 – Anita Ekberg, suediar aktore eta modeloa (j. 1931).
- Urtarrilaren 13a – José Luis Moro, espainiar marrazkilaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 16a – Carlos Aseginolaza, gipuzkoar botanikoa, Euskal Herriko floran aditua (j. 1955).
- Urtarrilaren 16a – Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (j. 1940).
- Urtarrilaren 16a – Josu Uribetxebarria, gipuzkoar ETAkidea (j. 1955).
- Urtarrilaren 17a – María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (j. 1962).
- Urtarrilaren 17a - Faten Hamama, egiptoar aktore, gidoilari eta ekoizlea (j. 1931).
- Urtarrilaren 18a – Alberto Nisman, Argentinako fiskala, Cristina Fernández de Kirchner presidentea salatu ondoren hilda agertu zen (h. 1963).
- Urtarrilaren 20a – Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (j. 1988).
- Urtarrilaren 21a - Concha Caballero, espainiar politikaria (j. 1956).
- Urtarrilaren 23a – Abdullah Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1924).
- Urtarrilaren 23a – Pierre Tucoo-Chala, frantziar historialaria, Pirinioetako Erdi Aroko historian aditua (j. 1924).
- Urtarrilaren 23a – Max Verboeket, herbereetar artista grafiko, diseinatzaile industrial eta irakaslea (j. 1922).
- Urtarrilaren 25a – Demis Roussos, egiptoar-greziar abeslaria eta artista (j. 1946).
- Urtarrilaren 27a – Yves Chauvin, frantziar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2005eko Kimikako Nobel Saria (j. 1930).
- Urtarrilaren 27a - Lola González Ruiz, espainiar abokatua, 1977an Atochako sarraskitik bizirik atera zena (j. 1946).
- Urtarrilaren 27a – Pierre Hernandez, lapurtar boxeolari amateurra (j. 1928).
- Urtarrilaren 27a – Suzana de Moraes, brasildar aktore, zinemagile eta zuzendaria (j. 1940).
- Urtarrilaren 27a – Pilar Prieto Rubio, 111 urte eta 59 egun bizi izandako Euskal Herritarra (j. 1903).
- Urtarrilaren 27a – Charles Hard Townes, estatubatuar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria (j. 1915).
- Urtarrilaren 29a – Pilare Alba, Elizondoko eskoletako maistra (j. 1913).
- Urtarrilaren 29a – Amparo Baró, espainiar aktorea (j. 1937).
- Urtarrilaren 29a – Colleen McCullough, australiar eleberrigilea (j. 1937).
- Urtarrilaren 30a – Zhelyu Zhelev, Bulgariako presidentea (j. 1935).
- Urtarrilaren 31 – Joxe Arriaran, Arriaran II.a, euskal herritar pilotaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 31 – Richard von Weizsäcker, Alemaniako presidentea (j. 1920).
Otsaila
- Otsailaren 4a - Mari Carmen Yepes, kataluniar aktoreak (j. 1942).
- Otsailaren 5a – Val Logsdon Fitch, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- Otsailaren 6a – André Brink, hegoafrikar idazlea, afrikaans hizkuntzaz eta ingelesez idazten zuena (j. 1935).
- Otsailaren 6a – Assia Djebar, frantsesezko idazle, zinemagile, antzerki-zuzendari eta historialari aljeriarra (j. 1936).
- Otsailaren 6a – Roman Maiz Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria (j. 1928).
- Otsailaren 7a – Marshall Rosenberg, estatubatuar psikologoa, bitartekaria, baketzailea, autorea eta irakaslea (j. 1934).
- Otsailaren 8a – María Josefa Uharte, nafar arte bildumagile eta filantropoa (j. 1927).
- Otsailaren 10a – Bernard Marie, okzitaniar politikaria, errugbi arbitroa eta Biarritzeko auzapeza (j. 1918).
- Otsailaren 13a – Melitta Marxer, liechtensteindar ekintzaile sufragista (j. 1923).
- Otsailaren 14a – Louis Jourdan, frantziar aktorea (j. 1921).
- Otsailaren 14a – Rosa Valverde, gipuzkoar margolaria (j. 1953).
- Otsailaren 15a – Sergio Blanco Rivas, bizkaitar abeslaria (j. 1948).
- Otsailaren 16a – Lesley Gore, estatubatuar abeslari, aktore, musikagile eta ekintzailea (j. 1946).
- Otsailaren 26a – Daniela Albizu, lapurtar irakaslea eta euskal idazlea (j. 1936).
- Otsailaren 26a - Montserrat del Amo, haur eta gazte literaturako espainiar idazlea (j. 1927).
- Otsailaren 27a – Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (j. 1959).
- Otsailaren 27a – Rosa Novell, kataluniar aktore, antzerki-zuzendari eta eszenografoa (j. 1952).
- Otsailaren 27a – Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna (j. 1931).
- Otsailaren 28a – Yaşar Kemal, turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa (j. 1923).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Amadeu Ferreira, portugaldar idazlea, itzultzailea, irakaslea, abokatua eta mirandesaren sustatzailea (j. 1950).
- Martxoaren 1a – Joshua Fishman, estatubatuar hizkuntzalaria (j. 1926).
- Martxoaren 2a – Bettina Graziani, frantziar modeloa (j. 1925).
- Martxoaren 5a – Jim McCann, irlandar plazagizon eta folk abeslaria (j. 1944).
- Martxoaren 6a – Sabino Andonegi, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1931).
- Martxoaren 6a – César Bernal, uruguaiar palaria, gomazko eta larruzko paletan aritua (j. 1935/1936).
- Martxoaren 8a – Maria Girona i Benet, kataluniar margolaria eta grabatzailea (j. 1923).
- Martxoaren 9a – Florence Arthaud, frantziar nabigatzailea, ozeano-zeharkaldi bat irabazi duen lehenbiziko emakumea (j. 1957).
- Martxoaren 9a – Camille Muffat, frantziar igerilaria (j. 1989).
- Martxoaren 9a – Frei Otto, alemaniar arkitektoa (j. 1925).
- Martxoaren 12a – Michael Graves, estatubatuar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1934).
- Martxoaren 12a – Luzmaría Jiménez Faro, espainiar idazlea, saiakeragilea, antologoa, poeta eta editorea (j. 1937).
- Martxoaren 12a – Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (j. 1948).
- Martxoaren 16a – Andy Fraser, ingeles baxu jotzailea, Free taldeko kidea (j. 1952).
- Martxoaren 20a – Malcolm Fraser, Australiako lehen ministroa (j. 1930).
- Martxoaren 23a – Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (j. 1923).
- Martxoaren 25a – Pedro Reyes, espainiar umorista, idazlea eta telebista eta zinemako aktorea (j. 1961).
- Martxoaren 26a – Tomas Tranströmer, suediar idazle, olerkari eta itzultzailea, 2011ko Literaturako Nobel Saria (j. 1931).
- Martxoaren 27a – Olga Syahputra, indonesiar aktore, umorista eta abeslaria (j. 1983).
- Martxoaren 29a – Margarita Rivière, kataluniar kazetari eta idazlea (j. 1944).
- Martxoaren 30a – Ingrid van Houten-Groeneveld, herbeheretar astronomoa (j. 1921).
Apirila
- Apirilaren 1a – Misao Okawa, 117 urte eta 27 egun bizi izandako japoniarra (j. 1898).
- Apirilaren 2a – Manoel de Oliveira, portugaldar zinema zuzendaria (j. 1908).
- Apirilaren 3a – Bob Burns, estatubatuar bateria-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1950).
- Apirilaren 3a – Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan (j. 1933).
- Apirilaren 4a – María Pineda, espainiar modelo eta enpresaburua (j. 1960).
- Apirilaren 7a – Miren Begoña Ereñaga, bizkaitar erraketista (j. 1927).
- Apirilaren 7a – Geoffrey Lewis, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- Apirilaren 9a – Xavier Vinader, kataluniar kazetaria eta Mugarik Gabeko Kazetarien elkarteko lehendakaria (j. 1947).
- Apirilaren 10a – Judith Malina, estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1926).
- Apirilaren 10a – Rose Francine Rogombé, Gabongo presidentea (j. 1942).
- Apirilaren 11 – Adelina Gutiérrez, irakasle, zientifiko eta akademikoa , Txileko astrofisikari aitzindaria (j. 1925).
- Apirilaren 13a – Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Apirilaren 13a – Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel saria (j. 1927).
- Apirilaren 14a – Percy Sledge, estatubatuar soul eta blues abeslaria (j. 1940).
- Apirilaren 15a – Tadahiko Ueda, japoniar futbolaria (j. 1947).
- Apirilaren 16a – Amaia Bao, bizkaitar politikaria (j. 1960).
- Apirilaren 16a – Stanislav Gross, Txekiako lehen ministroa (j. 1969).
- Apirilaren 17a – Rosario Aranburu, gipuzkoar erraketista (j. 1921).
- Apirilaren 19a – Raymond Carr, ingeles historialaria, Espainiako, Latinoamerikako eta Suediako historian aditua (j. 1919).
- Apirilaren 20a – José Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistularia (j. 1925).
- Apirilaren 20a – Albert Kalonji, kongotar politikaria Hego Kasaiko enperadorea (j. 1929).
- Apirilaren 20a – Teresa Murga, Ermuko Lobiano jauregiaren azken jabea (j. 1910).
- Apirilaren 20a – Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais, nafar poeta (j. 1940).
- Apirilaren 21a – Javier Gorosabel Urkia, eibartar astrofisikaria (j. 1969).
- Apirilaren 23a – Consuelo Osa, gipuzkoar erraketista (j. 1922).
- Apirilaren 24a – Władysław Bartoszewski, poloniar politikari, gizarte-ekintzaile, kazetari, idazle eta historialaria (j. 1922).
- Apirilaren 28a – Marcia Brown, estatubatuar idazle eta ilustratzailea, 30 haur liburu baino gehiagoduna (j. 1918).
- Apirilaren 29a – Marjory Gordon, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (j. 1919).
- Apirilaren 29a – Valmir Louruz, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Apirilaren 30a – Ben E. King, estatubatuar soul eta abeslaria (j. 1938).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Juncal Ballestín, arabar margolari eta irarlea (j. 1953).
- Maiatzaren 2a – Karlota Galeskoa, Erresuma Batuko errege-familia britainiarreko kide eta printzesa.
- Maiatzaren 2a – Maia Plisetskaya, errusiar dantzaria (j. 1925).
- Maiatzaren 2a – Ruth Rendell, britainiar idazlea (j. 1930).
- Maiatzaren 4a – Soledad Cazorla, Emakumeen aurkako Indarkeriaren salako lehen emakume fiskala (j. 1955).
- Maiatzaren 4a – Jesús Hermida, espainiar kazetaria (j. 1937).
- Maiatzaren 5a - Queca Campillo, Espainian kazetaritza grafikoan aritu zen lehen emakumeetako bat (j. 1950).
- Maiatzaren 5a – Jon Castañares Larreategi, bizkaitar politikari jeltzalea, Bilboko alkatea (j. 1925).
- Maiatzaren 7a – Aitor Mazo, bilbotar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1961).
- Maiatzaren 7a – Fernando Medina, Momo Medina, esku huskako mexikar pilotaria, Euskal Herrian profesional izandakoa (j. 1979).
- Maiatzaren 9a – Kenan Evren, Turkiako presidentea (j. 1917).
- Maiatzaren 9a – Alazne López, bizkaitar dantzaria (j. 1993).
- Maiatzaren 10a – Juan Emery, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Maiatzaren 13a – Adolfo Sarasketa, gipuzkoar futbolaria (j. 1931).
- Maiatzaren 14a – B. B. King, estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea (j. 1925).
- Maiatzaren 15a – Juan Carlos Lama Basas, Zapatones, espainiar erromes, ibiltari eta plazagizona (j. 1954).
- Maiatzaren 17a – Lita de Lázzari, argentinar telebista-aurkezlea eta etxekoandre mediatikoa (j. 1925).
- Maiatzaren 23a – Anne Meara, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1929).
- Maiatzaren 23a – John Forbes Nash, Jr., estatubatuar matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1928).
- Maiatzaren 26a – Vicente Aranda, kataluniar zinema zuzendaria (j. 1926).
- Maiatzaren 30a – Pierre Abeberri, lapurtar apaiz katoliko domingotarra (j. 1925).
- Maiatzaren 30a – Émile Larre, Sokorri, baxenafar idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza (j. 1926).
- Maiatzaren 31 – Juan Ignacio Uria, gipuzkoar politikaria, Azkoitiako alkatea (j. 1929).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Mikel Garmendia Olaziregi, Belarra, eusko gudaria, Itxarkundia batailoian aritua (j. 1915).
- Ekainaren 1a – Nicholas Liverpool, Dominikako presidentea (j. 1934).
- Ekainaren 1a – Jacques Parizeau, Quebeceko lehen ministroa (j. 1930).
- Ekainaren 2a – Irwin Rose, estatubatuar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria (j. 1926).
- Ekainaren 4a – Hermann Zapf, alemaniar diseinatzailea (j. 1918).
- Ekainaren 5a – Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (j. 1936).
- Ekainaren 7a – Christopher Lee, ingeles aktorea eta abeslaria (j. 1922).
- Ekainaren 9a – Margarita Pisano, txiletar arkitekto, idazle, lesbiana teorikoa eta feminista (j. 1932).
- Ekainaren 12a – Pierre Dolbeault, frantziar matematikaria (j. 1924).
- Ekainaren 13a – Sergio Renán, argentinar aktore eta zinemagilea (j. 1933).
- Ekainaren 15a – Ana María Vidal-Abarca, arabar politikaria (j. 1938).
- Ekainaren 16a – Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (j. 1945).
- Ekainaren 16a – Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea (j. 1933).
- Ekainaren 17a – Süleyman Demirel, Turkiako presidentea (j. 1924).
- Ekainaren 17a – Roberto Marcelo Levingston, Argentinako presidentea (j. 1920).
- Ekainaren 19a - Francisco Esteban Aedo, bizkaitar futbolaria (j. 1938).
- Ekainaren 22a – Laura Antonelli, italiar zinema aktorea (j. 1941).
- Ekainaren 23a – Nirmala Joshi, Ahizpa Nirmala, indiar moja katolikoa, Kalkutako Ama Teresaren lekua hartu zuena (j. 1934).
- Ekainaren 24a – Periko Solabarria, bizkaitar apaiza eta ezker abertzaleko politikaria (j. 1930).
- Ekainaren 26a – Jevgeni Primakov, Errusiako lehen ministroa (j. 1929).
- Ekainaren 27a – Carmen Olmedo Checa, espainiar politikari sozialista eta feminista (j. 1949).
- Ekainaren 29a – Jan Braun, poloniar hizkuntzalaria (j. 1926).
- Ekainaren 29a - Iñaki Iruskieta, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Ekainaren 29a – Josef Masopust, txekiar futbolaria (j. 1931).
- Ekainaren 30a – Felisa Arribaltzaga, bizkaitar panderojolea (j. 1922).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Sergio Sollima, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- Uztailaren 2a – Job Lec'hvien, bretainierazko idazlea (j. 1919).
- Uztailaren 2a – Simeona Punsalan-Tapang, Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagia (j. 1923).
- Uztailaren 2a – Pello Sarasola, telebistaren arloko euskal profesionala, ikus-entzunezko komunikazioan aditua (j. 1964).
- Uztailaren 4a - Pilar Belzunce de Carlos, gipuzkoar mezenasa, Chillida Leku Museoaren sortzaileetako bat (j. 1925).
- Uztailaren 4a – Joseph Camino, baxenabar idazlea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina (j. 1927).
- Uztailaren 5a – Yoichiro Nambu, japoniar-estatubatuar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- Uztailaren 10a – Omar Sharif, egiptoar aktorea (j. 1932).
- Uztailaren 10a – Jon Vickers, kanadar tenorra (j. 1926).
- Uztailaren 11 – Satoru Iwata, japoniar bideo-joko programatzaile eta enpresaria (j. 1959).
- Uztailaren 12a – Javier Krahe, espainiar kantautore satirikoa (j. 1944).
- Uztailaren 17a – Jules Bianchi, 1 Formulako frantziar pilotua (j. 1989).
- Uztailaren 31a – E. L. Doctorow, estatubatuar eleberrigilea (j. 1931).
- Uztailaren 21a – Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (j. 1949).
- Uztailaren 21a – Patrick Perrier, lapurtar errugbilaria (j. 1957).
- Uztailaren 22a – Jose Angel Lujanbio, traineru estropadetako patroi onenetakoa (j. 1932).
- Uztailaren 23a – José Sazatornil, Saza, kataluniar zinema eta antzerki aktorea (j. 1925).
- Uztailaren 23a – Marcelo Usabiaga, Francoren diktaduraren aurka borrokatu zen gipuzkoar militante komunista (j. 1916).
- Uztailaren 25a – Dieter Kühn, alemaniar idazlea (j. 1935).
- Uztailaren 26a – Benita Gil, espainiar maistra eta koordinatzaile sindikala (j. 1913).
- Uztailaren 26a – Eloína Miyares, kubatar hizkuntzalaria (j. 1928).
- Uztailaren 26a – Sebastiano Vassalli, italiar idazlea (j. 1941).
- Uztailaren 27a – A. P. J. Abdul Kalam, Indiako 11. presidentea (j. 1931).
- Uztailaren 28a – Edward Natapei, Vanuatuko presidente eta lehen ministroa (j. 1954).
- Uztailaren 29a – Patrick Ezkurra, Ezkurra I.a, lapurtar pilotaria, trinketean aritutakoa.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Cilla Black, ingeles abeslari, aurkezle, telebistako aktore, artista eta hedabideetako pertsonaia (j. 1943).
- Abuztuaren 3a – Robert Conquest, britainiar historialari eta idazlea (j. 1917).
- Abuztuaren 3a – Margot Loyola, txiletar folklorearen musikaria, folk-abeslaria eta ikertzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 3a – Suzuko Tamura, Ainhoa, japoniar hizkuntzalari eta euskalaria eta ohorezko euskaltzaina (j. 1934).
- Abuztuaren 6a – Louise Suggs, estatubatuar golf jokalaria, gaur egungo emakumezkoen golfaren sortzaileetako bat (j. 1923).
- Abuztuaren 13a – Juan Manuel Zamora, gipuzkoar futbolaria (j. 1942).
- Abuztuaren 14a – Eugenio Arraiza, iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea (j. 1936).
- Abuztuaren 15a – Rafael Chirbes, gaztelaniazko valentziar idazle eta literatur kritikaria (j. 1949).
- Abuztuaren 16a – Jacob David Bekenstein, mexikar, estatubatuar eta israeldar fisikari teorikoa (j. 1947).
- Abuztuaren 17a – Yvonne Craig, estatubatuar aktore eta dantzaria (j. 1937).
- Abuztuaren 19a – Lina Morgan, espainiar vedette komiko eta aktorea (j. 1937).
- Abuztuaren 21a – Maria Arrillaga, Arane I.a, gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Abuztuaren 21a – Daniel Rabinovich, argentinar aktore eta umorista, Les Luthiers taldeko kidea (j. 1943).
- Abuztuaren 22a – Maria Golubnitxaia, sobietar atleta, 80 m-ko hesiko proban aditua (j. 1924).
- Abuztuaren 25a – Txiki Benegas, euskal herritar politikari sozialista eta abokatua, PSE-EEren buruzagi nagusienetariko bat (j. 1948).
- Abuztuaren 29a – Carlos María Aritz, nafar apaiz klaretarra, Panamán misiolari aritutakoa (j. 1928).
- Abuztuaren 30a – Wes Craven, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (j. 1939).
- Abuztuaren 30a – Oliver Sacks, ingeles neurologoa eta idazlea (j. 1933).
- Abuztuaren 31 – Pepita Patiño Páez, espainiar militante antifrankista (j. 1925).
Iraila
- Irailaren 1a – Guillermo Aldalur, Pikua, gipuzkoar soinu jotzailea eta organista (j. 1933).
- Irailaren 1a – Takuma Nakahira, japoniar argazkilari eta kritikaria (j. 1938).
- Irailaren 2a – Alan Kurdi, kurdu jatorriko hiru urtedun mutil Siriarra, itota hil eta Europako Errefuxiatuen Krisiaren barnean fenomeno mediatiko bihurtu zena (j. 2012).
- Irailaren 4a – Sylvie Joly, frantziar aktore eta umorista (j. 1934).
- Irailaren 5a – Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (j. 1920).
- Irailaren 7a – José María Ruiz-Mateos, espainiar enpresaburua, Rumasa enpresaren jabea (j. 1931).
- Irailaren 10a – Alberto Schommer, gasteiztar argazkilaria (j. 1928).
- Irailaren 12a – Ron Springett, ingeles futbolaria (j. 1935).
- Irailaren 13a – Moses Malone, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1955).
- Irailaren 15a – Jose Maria Ortiz de Mendibil, euskal herritar futbol arbitroa (j. 1926).
- Irailaren 15a – Tomas Zubizarreta, Zendoia, gipuzkoar soinu jotzailea (j. 1930).
- Irailaren 16a – Guy Béart, frantziar abeslaria eta kantautorea (j. 1930).
- Irailaren 18a – Ramon Eraña, aretxabaletar kultur eta kirol eragilea (j. 1950).
- Irailaren 20a – Carmen Balcells, kataluniar agente literarioa (j. 1930).
- Irailaren 20a – Yogi Berra, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1925).
- Irailaren 22a – Gloria van Aerssen, hispano-nederlandar abeslaria (j. 1932).
- Irailaren 25a – Carol Rama, italiar margolaria (j. 1918).
- Irailaren 27a – John Guillermin, britainiar zinemagilea (j. 1925).
- Irailaren 28a – Amale Arzelus, gipuzkoar euskaltzalea eta irrati esataria (j. 1924).
- Irailaren 28a – Abdel Tawab Jusef, arabierazko eta ingelesezko egiptoar idazlea (j. 1928).
- Irailaren 28a – Ignacio Zoco, nafar futbolaria (j. 1939).
Urria
- Urriaren 1a – Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (j. 1945).
- Urriaren 2a – Eric Arturo Delvalle, Panamako presidentea (j. 1937).
- Urriaren 3a – Bassel Khartabil, siriar palestinar software irekiko garatzailea eta kultura librearen defendatzailea, Siriako erregimenak exekutatua (j. 1981).
- Urriaren 4a – Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (j. 1933).
- Urriaren 5a – Chantal Akerman, belgikar zinema zuzendaria (h. 1950).
- Urriaren 5a – Ana Diosdado, argentinar-espainiar dramaturgoa, gidoilaria, idazlea eta aktorea (j. 1938).
- Urriaren 5a – Henning Mankell, suediar idazle eta dramaturgoa (j. 1948).
- Urriaren 6a – Christine Arnothy, hungarian jaiotako frantziar idazlea (j. 1930).
- Urriaren 6a – Arpad Göncz, Hungariako presidentea eta hungarierazko idazlea eta itzultzailea (j. 1922).
- Urriaren 9a – Leny Escudero, nafar abeslari, kantautore eta aktorea (j. 1932).
- Urriaren 10a – Richard Heck, estatubatuar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria (j. 1931).
- Urriaren 11 – Diana Sacayán, transgeneroen aldeko argentinar ekintzailea, eraila (j. 1975).
- Urriaren 12a – Colleen Farrington, estatubatuar modeloa eta kabaret abeslaria (j. 1936).
- Urriaren 14a – Mathieu Kérékou, Beningo presidentea (j. 1933).
- Urriaren 17a – Danièle Delorme, frantziar aktorea (j. 1926).
- Urriaren 17a – Howard Kendall, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1946).
- Urriaren 18a – Adrian Zelaia Ibarra, euskal herritar legelaria eta irakaslea (j. 1917).
- Urriaren 24a – Maureen O'Hara, irlandar aktorea eta abeslaria (j. 1920).
- Urriaren 27a – Juanita Arenaza, gipuzkoar erraketista (j. 1923).
- Urriaren 29a – María Luisa Aguilar, Peruko lehen astronomo profesionala (j. 1938).
- Urriaren 29a – Jose Maria Elosegi, donostiar dokumentalgile, ekoizpen zuzendari, gidoilari, hizlari eta bidaiazalea (j. 1958).
- Urriaren 29a – Antonina Kymytval, errusiar-sobietar idazle txuktxia (j. 1938).
- Urriaren 29a – Zita Rezakhanova, kirgizistandar biki siamdaretako bat (j. 1991).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Günter Schabowski, alemaniar SEDaren kidea (j. 1929).
- Azaroaren 4a – René Girard, frantziar historialari, literatur kritikari eta gizarte-zientziaren filosofoa (j. 1923).
- Azaroaren 5a – Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria (j. 1923).
- Azaroaren 5a – Czesław Kiszczak, Poloniako lehen ministroa (j. 1925).
- Azaroaren 6a – Yitzhak Navon, Israelgo 5. presidentea (j. 1921).
- Azaroaren 7a – Antonio Igoa, euskal herritar futbolaria (j. 1933).
- Azaroaren 9a – André Glucksmann, frantziar filosofo, ekintzaile eta idazlea (j. 1937).
- Azaroaren 10a – Gene Amdahl, informatikako proiektuen estatubatuar diseinatzailea, informatikako aitzindarietako bat (j. 1922).
- Azaroaren 10a – Felix Arriaran, Arriaran I.a, euskal herritar pilotaria (j. 1924).
- Azaroaren 10a – Klaus Friedrich Roth, alemaniar-britainiar matematikaria (j. 1925).
- Azaroaren 10a – Helmut Schmidt, Alemaniako kantzilerra (j. 1918).
- Azaroaren 10a – Allen Toussaint, estatubatuar kantaria, pianojolea, abeslaria, ekoizle eta konpositorea (j. 1938).
- Azaroaren 12a – Ion del Río, gipuzkoar txirrindularia (j. 1978).
- Azaroaren 14a – May Peleg, israeldar LGBT eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1984).
- Azaroaren 15a – Moira Orfei, italiar artista, aktorea, telebistako aurkezlea eta zirkuko artista (j. 1931).
- Azaroaren 16a – Alberto Albistegi Arizmendiarrieta, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Azaroaren 18a – Jonah Lomu, zeelandaberriar errugbilaria, kirol horretan izan den lehenbiziko izar handia (j. 1975).
- Azaroaren 20a – Kitanoumi Toshimitsu, japoniar sumolaria, yokozuna gisa txapelketa gehien jokatu dituena (j. 1953).
- Azaroaren 22a – Kim Young-sam, Hego Koreako presidentea (j. 1927).
- Azaroaren 23a – Douglass North, estatubatuar ekonomialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1920).
- Azaroaren 23a – Otto Schaden, estatubatuar egiptologoa (j. 1937).
- Azaroaren 25a – Martin Iturbe, euskal idazlea eta apaiza (j. 1932).
- Azaroaren 25a – Maria del Puy, euskal herritar aktore eta bikoiztailea (j. 1941).
- Azaroaren 27a – Xosé Neira Vilas, galiziar idazlea (j. 1928).
- Azaroaren 28a – Luc Bondy, suitzar antzerki eta opera zuzendaria (j. 1948).
- Azaroaren 28a – Gerry Byrne, ingeles futbolaria (j. 1938).
- Azaroaren 28a – José María Mendiluce, espainiar ekonomista eta politikaria (j. 1951).
- Azaroaren 30a – Pio Caro Baroja, espainiar idazlea, zinema zuzendaria eta dokumentalgilea, Euskal Herrian eta bereziki Nafarroan lan handia egina (j. 1928).
- Azaroaren 30a – Fatema Mernissi, marokoar idazle eta soziologoa (j. 1940).
- Azaroaren 30a – Eldar Riazanov, sobietar zinemagilea (j. 1927).
Abendua
- Abenduaren 1a – Josu Zubiaur, bizkaitar ingeniaria, arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea, EiTBko lehenbiziko zuzendaria (j. 1935).
- Abenduaren 3a – Francisco Garmendia Agirrezabalaga, gipuzkoar soziologoa (j. 1946).
- Abenduaren 3a – Scott Weiland, Stone Temple Pilots eta Velvet Revolver rock musika taldeetako estatubatuar abeslaria (j. 1967).
- Abenduaren 4a – Jaime Camino, kataluniar idazlea, gidoilaria, eta zinema zuzendaria (j. 1936).
- Abenduaren 4a – Robert Loggia, estatubatuar aktorea (j. 1930).
- Abenduaren 4a – Eric De Vlaeminck, flandriar txirrindularia, Munduko Ziklo-Krosseko txapelketa gehien irabazi dituena (j. 1945).
- Abenduaren 6a – Holly Woodlawn, puertorricar emakumezko aktore transgeneroa (j. 1946).
- Abenduaren 7a – Vicente Zaragueta, gipuzkoar enpresaburua eta ozeanografoa (j. 1926).
- Abenduaren 8a – Anthony Francis Sharma, nepaldar elizgizon eta irakaslea (j. 1937).
- Abenduaren 11 – Josep Subirà, kataluniar eskultorea (j. 1925).
- Abenduaren 14a – Elena Asins, espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa (j. 1940).
- Abenduaren 16a – Xosé Fernández Ferreiro, galiziar idazlea (j. 1931).
- Abenduaren 18a – Léon Mébiane, Gabongo lehen ministroa (j. 1934).
- Abenduaren 19a – Kurt Masur, alemaniar orkestra-zuzendaria (j. 1927).
- Abenduaren 20a – Antonio Martín Cárdenas, bizkaitar miliziano anarkista (j. 1916).
- Abenduaren 21a – Kenzo Ohashi, japoniar futbolaria (j. 1934).
- Abenduaren 23a – Alfred G. Gilman, estatubatuar sendagile eta biokimikaria, 1994ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1941).
- Abenduaren 24a – Aitor Basabe, bizkaitar sukaldariaren gorpua aurkitu zen (j. 1968).
- Abenduaren 25a – Montserrat Gudiol, kataluniar margolaria (j. 1933).
- Abenduaren 27a – Lacy Duarte, uruguaitar artista bisuala (j. 1937).
- Abenduaren 27a – Ellsworth Kelly, estatubatuar pintore eta eskultorea (j. 1923).
- Abenduaren 28a – Lemmy Kilmister, ingeles rock musikaria, Motörhead taldeko abeslaria eta burua (j. 1945).
- Abenduaren 29a – Lilian Camberabero, frantziar errugbilaria (j. 1937).
- Abenduaren 31 – Natalie Cole, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1950).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ceferina Fontellas, euskararen aldeko nafar ekintzailea, Iruñean euskaldunen erreferentzia izandako Abarzuza liburu-dendaren gidaria (j. 1939).
Kanpo estekak
|
|