Maximilian Leo Hubert Maria (Max) Verboeket (Hoensbroek, 1922 - Maastricht, 2015) artista grafiko, diseinatzaile industrial eta irakasle herbereetarra izan zen. Maastrichteko Kristalunie enpresako disenatzaile nagusia izan zen 1954-1972 tartean, zeinean kristalezko baxera eta ontziteria multzoak diseinatzen nabarmendu zen.
1956an egindako Carnaval izeneko sorta izan zen bere lanik ezagunena[1]. 1969tik aurrera arte aplikatuetako irakaslea izan zen Maastrichteko ikastetxe profesional batean.
Lanen iruditegia
Erreferentziak