Moira Orfei

Moira Orfei

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiranda Orfei
JaiotzaCodroipo1931ko abenduaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1931ko abenduaren 21a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2015eko azaroaren 15a)
HeriotzaBrescia2015eko azaroaren 15a (83 urte)
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Walter Nones (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakzirkuko artista eta zinema aktorea

moiraorfei.it
IMDB: nm0649755 Allocine: 8059 Allmovie: p54201
Discogs: 1604222 Find a Grave: 155026781 Edit the value on Wikidata

Moira Orfei (Codroipo, 1931ko abenduan 21Brescia, 2015eko azaroak 15) italiar artista bat izan zen, zinemako antzezlea, telebistako aurkezlea eta zirkuko artista. Italiako «zirkuko erregina» esaten zioten; izen artistikoaz izan zen ezaguna, benetan Miranda Orfei zeritzan.[1]

Biografia

Codroipo herrian jaio zen (Udineko probintzia, Friuli-Venezia-Julia eskualdea, urruneko jatorriko ijitoen Sinti herrian zeukan familia batean, belaunaldiz belaunaldi zirkuaren munduan bizi izan zena. Moira Orfei, netarik izan zen zirkuan: zaldizkoa, elefanteen hezitzaile, akrobata, trapezista eta uso trebatzailea. Familiaren zirkuak «Moira Orfei Zirkua» izena hartu zuen 1960an. Dino, Laurentis zinema ekoizleak iradoki zion izen artistikoa eta jendaurrean erakutsi beharreko irudi kitsch samarra.[2]

Zirkuarekin batera, berrogei bat filmetan jokatu zuen paperen bat, genero guztietan (peplum, komedia edo polizia zinema). Gehienetan, rol apalak eskaini izan zizkioten, maiz gizonen dominatzaile gisa. 1965ean, Mario Monicelliren Casanova 70 filmean Liana Orfei lehengusuarekin batera aritu zen. Azken filma 2003an jokatu zuen, bere rol propioa eginez, Neri Parenti zinegilearen Natale in India lanean.[3]

Italiako telebistan ezaguna izan zen, bere irekitasun eta joritasunagatik. 2002an gonbidatu iraunkor izendatu zuten Domenica in saioan, Renato Balestra diseinatzailearekin eta Silvana Pampanini aktoresarekin batera.[4]

Gizon andana bat Moira Orfeiri begira, Milanen (1954).

2006ko abuztuaren 4an, istripu zerebrobaskular bat pairatu zuen Marina di Gioiosa Ionica herrian ikuskizun batean parte hartzen ari zela. Gaixoalditik suspertzeko aldi luze baten ostean, antzokietara itzuli ahal izan zuen 2007an, baina doi-doi ikusleak agurtzeko, ikuskizunaren amaieran. 2015ean hil zen, 84 urte zituela, bere karabanan.[5]

Filmografia

  • 1960: Gli amori di Ercole, Carlo Ludovico Bragaglia.
  • 1960: Sotto dieci bandiere, Duilio Coletti.
  • 1960: Ti aspetterò all'inferno, Piero Regnoli.
  • 1960: La Venere, i pirati, Mario Costa.
  • 1960: I giganti, lla Tessaglia, Riccardo Freda.
  • 1961: Ursus, Carlo Campogalliani.
  • 1961: Maciste l'uomo più forte, l mondo, Antonio Leonviola.
  • 1961: Maciste nella terra, i ciclopi, Antonio Leonviola.
  • 1961: Ursus nella valle, i leoni, Carlo Ludovico Bragaglia.
  • 1961: Rocco e le sorelle, Giorgio Simonelli.
  • 1961: Armi contro la legge, Ricardo Blasco.
  • 1961: Che femmina!! e... che dollari!, Giorgio Simonelli.
  • 1962: Il monaco di Monza, Sergio Corbucci.
  • 1962: Il figlio, llo sceicco, Mario Costa.
  • 1962: I tromboni di Fra' Diavolo, Giorgio Simonelli.
  • 1962: Gli italiani e le donne, Marino Girolami.
  • 1962: Re Manfredi, Piero Regnoli.
  • 1963: I due mafiosi, Giorgio Simonelli.
  • 1963: Totò contro i quattro, Steno.
  • 1963: Totò e Cleopatra, Fernando Cerchio.
  • 1963: Zorro contre Maciste, Umberto Lenzi.
  • 1963: Divorzio alla siciliana, Enzo Di Gianni.
  • 1963: I due gladiatori, Mario Caiano.
  • 1963: L'eroe di Babilonia, Siro Marcellini.
  • 1963: Drakut il vendicatore, Luigi Capuano.
  • 1964: I predoni, lla steppa, Amerigo Anton.
  • 1964: La rivolta, i pretoriani, Alfonso Brescia.
  • 1964: Ercole, Sansone, Maciste e Ursus gli invincibili, Giorgio Capitani.
  • 1964: Il trionfo di Ercole, Alberto, Martino.
  • 1965: Casanova 70, Mario Monicelli.
  • 1965: Come inguaiammo l'esercito, Lucio Fulci.
  • 1965: I due sergenti, l generale Custer, Giorgio Simonelli.
  • 1965: L'incendio di Roma, Guido Malatesta.
  • 1966: Due mafiosi contro Al Capone, Giorgio Simonelli.
  • 1966: Signore & signori, Pietro Germi.
  • 1968: Straziami, ma di baci saziami, Dino Risi.
  • 1974: Paolo il freddo, Ciccio Ingrassia.
  • 1974: Profumo di donna, Dino Risi.
  • 1975: Il cav. Costante Nicosia, moniaco ovvero: Dracula in Brianza, Lucio Fulci.
  • 1980: Arrivano i bersaglieri, Luigi Magni.
  • 1990: Viaggio di nozze in giallo, Michelangelo Jurlaro.
  • 1990: Vacanze di Natale '90, Enrico Oldoini.
  • 2003: Natale in India, Neri Parenti.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. «Moira Orfei morta: la "regina" del Circo italiano scomparsa a 83 anni (FOTO) - Il Fatto Quotidiano» web.archive.org 2015-11-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  2. «MYmovies.it - Il cinema dalla parte del pubblico» web.archive.org 2021-11-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-21).
  3. «Natale in India (2003) - IMDb» web.archive.org 2017-10-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  4. «Moira Orfei: "Ve lo do io il Reality Circus"! - TvBlog» web.archive.org 2022-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).
  5. «È morta Moira Orfei, regina del circo: “Sotto il trucco sono solo una brava signora” - La Stampa» web.archive.org 2021-11-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!