Nicholas Joseph Orville Liverpool (Berekua, Dominika, 1934ko irailaren 9a - Miami, 2015eko ekainaren 1a) dominikar epaile, diplomazialari eta politikaria izan zen. Dominikako 6. presidentea izan zen 2003tik 2012ra.
Zuzenbidean lizentziatua Ingalaterran, zuzenbide irakaslea izan zen Barbadosen egoitza zuen Mendebaldeko Indietako Unibertsitatean. 1992an zuzenbide eskolako dekano izendatu zuten. Ondoren, apelazio-epaile izan zen Karibeko hainbat herrialdetan. 1997tik 2001era Dominikako enbaxadorea izan zen Estatu Batuetan.
Herrialdeko presidentea izan zen 2003tik 2012ra.