Miokardio infartu akutua (MIA) bihotzarenmiokardioaren kalte larria da, iskemia baten ondorioz gertatzen dena. Ohiko hizkeran bihotzeko deritzo[1]. Zirkulazio koronarioak daraman eta bihotzak behar duen odol fluxuaren artean desoreka dagoenez, zelula kardiakoak hil egingo dira. Arteriaren itxiera guztizkoa bada, arazoak larriagoak izango dira.[2]
Gaixotasun koronarioen ondorioz infartuak gertatzen dira. Izan ere, arteria koronarioak buxatuta daudenean, bihotzeko odol fluxua desegokia izango da eta ondorioz, ehunean kalteak eratuko dira. Zenbait kasutan, iskemia edota hipoxia egoeretan ehuna kaltetu arren, zelula kardiakoak ez dira hilko. Egoera honi bularreko angina deritzo. Aldiz, hipoxia eta anoxia egoerak denbora batez luzatzen direnean, miokardioko zelulak nekrosiz hil egingo dira. Hain zuzen ere, egoera honi miokardio infartu akutu deritzo.
Bihotz infartuek berehalako arreta medikoa behar dute; egoera hauetan atzerapenak egonez gero, hiltzeko arriskua izugarri areagotzen da. Hala ere, beste zenbait faktorek ere eragina izango dute; esaterako, odol fluxu desegokia jaso duen miokardioaren kantitateak.
Klinika
Sintomarik ohikoena toraxean, hain zuzen ere, bular inguruan etengabeko mina edukitzea da. Askotan, min hori beso, sorbalda, bizkar, lepo eta zenbait kasutan hortz eta barailera hedatzen da. Bularrelo mina iskemia edota odol fluxu desegokiaren ondorioz gertatzen denean, bularreko angina deritzo.
Hala ere, beste sintoma hauek miokardioko infartuaren seinale izan daitezke ere:
Abdomeneko mina. Sintoma hau infartuek bihotzaren aurpegi diafragmatikoan eragina izaten dutenean ageri ohi da. Kasu hauetan, abdomeneko min hori dispepsiarekin nahas daiteke. [3][4]
Disnea edo arnasa hartzeko arazoak. Sintoma hau aldiz, infartuen ondorioz bihotz gastua jaisten denean agertzen da. Horregatik, pazienteak arnasa hartzeko arazoak izango ditu, edema pulmonarra sortuz.
Infartu asko (erdia gutxi gorabehera) isilak dira, hau da, lehen aipatutako sintomak agertu gabe eman ohi dira. [5]Infartu isil hauek ohikoagoak izaten dira diabetesa duten pazienteengan, adinekoengan edota bihotz transplantea jaso duten pertsonengan.
Gainera, emakumeek zenbait kasutan, gizonezkoei agertzen ez zaizkien sintomak izaten dituzte; esaterako, ezohiko nekea, bizkarreko mina...
Etiologia
Miokardioko infartu akutua kardiopatia iskemikoa (edo kardiopatia koronario) pairatzen duten pazienteetan agertzen da, bai patologia hau jadanik diagnostikatuta duten pazienteetan, bai patologiaren lehen sintoma gisa. Orokorrean, infartua pairatu baino lehen pazienteek bularreko angina pairatzen dute, hau da, mina edota presioa nabaritzen dute toraxean denbora luzean zehar edo esfortzu handirik egin gabe. Hau gertatzen da arteria koronarioetara ez delako behar beste odol heltzen eta miozitoen oxigeno eskasiaren ondorioz, angina sortzen da.
Arteria koronarioak bihotza irrigatzen duten arteria nagusiak dira eta oxigenoa daramate miokardiora. Beraz, miokardioak (bihotzeko muskuluak) infartua sufritzen du kardiopatia koronario garatua duenean eta arteria konorarioan dagoen ateroma plaka apurtzen denean. Horren ondorioz arteria ultzeratzen edo apurtzen da. Hala ere, ateroma plakak apurtu baino lehen odol hodia buxatzen dutenez, oxigeno gutxiago helduko da bihotzera eta horregatik gertatzen da bularreko angina infartua pairatu baino lehen.
Tronboak eta enboloak
Tronboak eta enboloak miokardio infartuaren eragileak izan daitezke:
Arteriosklerosiaren ondorioz odol hodian estuguneak sortzen dira eta tronboak errazago eratzen dira. Izan ere, tronboak plaketen, gatzapen faktoreen eta zelulen multzoa dira odol hodia buxatzen dutena.[6]
Enboloak, odolean zehar garraiatu den tronboa da, odol hodi estu bateraino heldu dena eta han ezarri dena odol hodian zeharreko odol fluxua oztopatuz.
Arrisku faktoreak
Miokardioko infartuak agertzeko arrisku faktoreak oso erlazionatuta daude arteriosklerosiaren arrisku faktoreekin. Nagusienak hauek dira:
Aipagarria da ohikoagoa dela gizonetan emakumeetan baino.
Diagnostikoa
Miokardioko infartuaren diagnostikoa gizabanakoaren egungo gaixotasunaren alderdi klinikoak eta azterketa fisikoa barne hartuta formulatu behar da, elektrokardiograma eta gihar-zuntzen kalte zelularraren presentzia adierazten duten laborategiko probak egitearekin batera[9]. Hori dela eta, klinikoak min prekordial baten aurrean aplikatu behar duen semiologiak denbora nahikorekin behartu beharko luke miokardio infartu akutuaren diagnostikoa propasatzera, planteamenduaren atzerapenak denbora baliotsua galtzea dakarrelako.
Paziente batek infartuaren diagnostiko probablea jasotzen du honako irizpide hauetako bi baldin baditu, eta diagnostikoa behin betikoa izango da hirurak baldin baditu:
- 30 minutu baino gehiago irauten duen bularreko min iskemikoaren historia klinikoa.
Kalteak gertatzen direnean, bihotz-markatzaileen mailak denborarekin igotzen dira, beraz, 24 orduko aldian ohikoa da odol laginak hartzea eta markatzaile entzimatiko horiek aztertzea[12].
Basodilatatzaileak: odol hodien erlaxazioa eragiten dute, baita bihotzera iristen den oxigeno eta odol kantitatearen igoera ere, organo honen lana murriztuz.
Sare forma duen material bat (stent deiturikoa) arteria koronarioaren hormetan jartzean datza, odol fluxua egokia izan dadin.
Gorputz adarretako arteriak (arteria femorala izterrean edota arteria erradiala besaurrean) erabiltzen dira kateterra (malgua eta luzea den hodia) sartzeko eta horrela, lehen aipaturiko stent-a arteria koronarioan ezartzen da. Stent-a bi motatakoa izan daiteke:
Konbentzionala: metalez egina dagoena.
Farmakoaktiboa: hauek farmakoak jariatzen dituzte, hurrengo hilabete edo urteetan stent-aren oztopaketa ekiditearren. Tronbosia ekiditeko, tratamendu mota hau jasaten duten pazienteek, medikuak agindutako farmakoak hartzen dituzte.
Bypass koronarioa
Ebakuntza honetan, odolak oztopoa sahiesteko “zubi” antzeko bat inplantatzen da. Horrela, zain safenoa (hankan topatzen dena) edo arteria erradiala (besaurrean kokatuta dagoena) arteria koronarioarekin elkartzen dira eta odolak gorputz osoan hedatzeko bide berri bat izango du.