Kataluniako futbol selekzioa 1903an sortu zen, txapelketa ofizialetan Katalunia ordezkatzeko talde bat izateko asmoz.
FIFAren estatutuek selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Kataluniako selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua, hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez jokatu ditzake.