Herbehereetako futbol selekzio nazionalaherrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hasierako urte haietan, zilarrezko domina lortu zuten 1908, 1912 eta 1920ko Olinpiadetan.
Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea, 1974, 1978 eta 2010ean.
Halaber, behin Europako txapelduna gelditu da, 1988an.
Eurokopan, hurrengo urteak ere arrakastatsuak izan ziren: 1992an final-erdietara heldu ziren, eta 1996an final-laurdenetara. 1994ko Mundialean, bestela, final-laurdenetara iritsi ziren, 7. postuan amaitzen.
2022ko Mundialean final-laurdenetara heldu ziren, eta berriro berreskuratu zuten aurreko hamarkadetako grina. Azkenik, UEFA Euro 2024an, finalerdietara iritsi zen taldea, Ingalaterraren aurka galduz (1-2). Cody Gakpo nabarmendu zen bi txapelketetan, golegile moduan.
Jokalari ospetsuak izandako batzuk gerora entrenatzaileak izan dira talde nazionalean, Rijkaard, Van Basten, De Boer edo Koeman bezala. Hala ere, deigarria da Johan Cruyff ospetsua eta FC Barcelonaren entrenatzaileak inoiz ez zuela selekzioa zuzendu.
Hurrengo entrenatzaileak nabarmendu dira, estatistikengatik edo selekzioak Munduko eta Europako txapelketetan lortutako postuengatik.
Kronologikoki:
Bob Glendenning (1923 eta 1925-1940, 87 partida eta 36 garaipen).
1971 urtean debuta egin arren hamarkadetan maila apala izan du. 2009an sailkatu zen lehen aldiz Europako Futbol Txapelketa jokatzeko eta final laurdenetara iritsi zen. Ordutik aurrera Europako eta Munduko txapelketetan aritu da.
2017an Europako Txapelketa antolatu eta irabazi zuen. 2019an, bestela, Munduko txapeldunordea izan zen.