Europako Futbol Txapelketa edo Eurokopa kontinente horretako selekzioen arteko norgehiagokarik garrantzitsuena da. Lau urtean behin jokatzen da. UEFAk antolatzen du.
Historia
Frantziar Federazioko idazkari orokor Henri Delaunay-k 1927an Europako txapelketa egiteko ideia plazaratu bazuen ere, bera hil eta handik hiru urtera, 1957-an, abiatu zen egitasmoa eta 1960an izan zuen lehen ekitaldia.
Ordutik hiruna garaipen lortu dituzte Alemaniak eta Espainiak. Hasiera batean, Eurokopa izena izan zuen baina gaur egun UEFA Europako Txapelketa (ingelesezUEFA European Championship) izena du.
Partehartzaileen kopurua aldatu izan da ekitaldi batetik bestera, orokorrean gehitzen joan da. Hasiera batean, lau talde izan ziren; 1980an, zortzi; 1996an, 16ra zabaldu zen. 2016an 24 selekziok jokatuko dute. Dena dela, parte hartuko duten selekzioek aurretik bi urtetan zehar sailkapen ligaxkak jokatzen dituzte eta horretan Europako selekzio ofizial guztiak aritzen dira, gaur egun, 54.
Trofeoa
Henri Delaunay Trofeoa da txapeldunak jasotzen duen garaikurra.