CONCACAF Urrezko Kopa (ingelesezCONCACAF Urrezko Kopa) CONCACAFek antolatzen duen selekzio nazionalen arteko txapelketa da. Bi urtetik behin jokatzen da eta Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe aldeko herrialdeetako selekzioek hartzen dute parte.
Historia
Urrezko Kopa 1991an abiarazi zen baina aurretik ere izan ziren txapelketak, CONCACAF Txapelketa hain zuzen ere, zeina NAFC Txapelketa (Ipar Amerikako Futbol Kluben Txapelketa) eta CCCF Kopa (Erdialdeko Amerikako eta Karibeko Konfederazioaren Futbol Kopa), batzean sortu zen 1961ean eta 1989 arte iraun zuen.
Aurreko txapelketak
NAFC Txapelketa
Lau ekitaldi izan zituen. 1947 eta 1949 urteetan Kuba, Mexiko eta Estatu Batuen arteko txapelketa izan zen eta 1990 eta 1991ean talde gehiagok hartu zuten parte. Talde irabazleak honako hauek izan ziren:
1963 eta 1989 artean 10 ekitaldi jokatu ziren. Hasieran txapelketa bi urtez behin jokatu zen, 1973tik aurrera ordea lau urtean behin jokatzen hasi zen, izan ere helburua Munduko Futbol Txapelketara sailkatzea baitzen, hori irabazleak bakarrik lortzen zuen.
Estatu Batuetan (batzutan Mexikon ere) jokatzen den txapelketa da. Bertan CONCACAFeko talde indartsuenek eta beste konfederaziotatik gonbidaturik datorren selekzio batek jokatzen duten txapelketa da. Gonbidatuen artean aipatzekoak dira Brasil eta Kolonbia (3 parte hartze) eta Hego Korea (2 parte hartze).