Jon Castañares Larreategi (Bilbo, Bizkaia, 1925 – 2015eko maiatzaren 5a)[1] Bilboko alkatea (1979-1983) eta politikari jelkidea izan zen.
Haren agintaldiak bat egin zuen Bilboren krisialdiarekin: Udalak ez zeukan diru nahikorik bere langileen soldatak ordaintzeko. Txorierriko udalerrien desanexioa ere Jon Castañares alkate zela gertatu zen.[2]
Bilbon hil zen, 2015eko maiatzaren 5ean.