Ana María Vidal-Abarca López (Gasteiz, 1938ko maiatzaren 10a - Madril, 2015eko ekainaren 15a) arabar politikaria izan zen.
1977ko hauteskunde orokorretan Alianza Popularraren zerrendetan izan zen eta 1979koetan Unión Foral del País Vascorenetan.
Jesús Velasco Zuazola militarra ezkondu zuen. 1980an ETAk senarra erail eta Terrorismoaren Biktimen Elkartearen sortzaileetako bat bilakatu zen.[1]