2015eko Euskal Herriko Itzulia Euskal Herriko Itzuliaren 55. edizioa izan zen. 2015eko apirilak 6 eta 11 artean egin zuten, 6 etapatan banatutako 845,2 kilometroko ibilbidea eginez.
19 taldek parte hartu zuten: UCI ProTeam mailako 17 taldeek (euren parte-hartzea derrigorrezkoa izanik) eta Profesional Kontinental mailako talde bik antolakuntzak gonbidatuta (Cofidis, Solutions Crédits eta Caja Rural-Seguros RGA).