EF Education–EasyPost (UCI kidea: EFE) estatubatuar txirrindularitza talde profesionala da, UCI WorldTeam lizentzia duena.
Talde profesionala 2007an eratu zen, Team Slipstream izenarekin. Hurrengo urtean, Garmin-Chipotle izena hartu zuen. 2011n, Garmin Cervélo Test Teamekin batu zen. Cervélo taldea desagertu zen eta haren txirrindulari garrantzitsuenak Garminera aldatu ziren, Thor Hushovd munduko txapelduna barne.