- Artikulu hau ikastolen aldeko jaialdiari buruzkoa da; luzera unitatea gaitzat duena beste hau da: «Kilometro»
Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.
Edizio guztiak
Eskualdeka
- Donostialdea: 8 edizio (Donostian 3, Andoainen 2, Hernanin 1, Usurbilen 1 eta Zubietan 1).
- Debagoiena: 7 edizio (Bergaran 3, Oñatin 2, Arrasaten 1 eta Leintzen 1).
- Oarsoaldea: 6 edizio (Errenterian 2, Oiartzunen 2, Lezon 1 eta Pasaia-Lezon 1).
- Goierri: 5 edizio (Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Beasain-Lazkaon eta Ordizia-Beasain-Lazkaon, bana)
- Tolosaldea: 4 edizio (Tolosan 2, Iruran 1 eta Tolosaldean 1).
- Urola Garaia: 3 edizio (Zumarraga-Urretxu-Legazpin, Zumarraga-Urretxun eta Legazpin, bana).
- Urola Erdia: 3 edizio (Azpeitian).
- Urola Kosta: 3 edizio (Zarautzen, Orion eta Orio-Zarautzen, bana).
- Debabarrena: 2 edizio (Elgoibarren eta Deban, bana).
- Bidasoaldea: 1 edizio (Irunen).
(2017 arte 41 edizio kontuan hartuta).
Kanpo estekak