Zizurkil Ezkeltzu eta Zarateko Haitza mendien hegoaldeko magalean kokatzen da. Gain haietatik Zizurkilek beherantz egiten du, Oria ibaia aurkitzeraino. Herriaren altuera ofiziala (Udaletxean) 116,42 m-koa da. Tren geltokian 61,4 m-ko altuera erakusten da. Herriko punturik garaiena Ezkeltzu mendian dago: 511,2 m. Aldiz, baxuena, Erribera parajea da, Adunibar erreka eta Oria ibaiak bat egiten duten lekuan: 48 m. Herriko beste tontor ezagunak Zarateko Haitza (492,7 m) eta Urkamendi (199,2 m) dira.
Udalerria bi erreka nagusiz bustia dago, biak Oria ibaiak jasotzen dituela. Bata, Asteasuko erreka, Hernio mendiaren magalean jaio eta Asteasu aldetik datorrena. Erreka honi garrantzi gutxiagoko beste adar bat elkartzera dator, tartearen arabera Zalduerreka / Altziturrierreka / Alkanizerreka deitua. Bestea, Ibiturrierreka / Lepasoroerreka / Salobietaerreka / Adunibarerreka / Adunaerreka izenez ezaguna, Zizurkilgo eta Adunako iparraldeko urak biltzen ditu Ibiturrin.
Bailarak
Zizurkilgo Udalaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen lankidetzaren fruitu, Zizurkilgo Udalbatzak, 2018ko martxoaren 7an egin zuen Ohiko Osoko Bilkuran, Zizurkilgo Toponimia deituriko txostena onartu zuen aho batez. Zizurkilek, ohituraz, bailaratan antolatu du udalerria. Udalbatzak onartutako txostenak antzinako banaketa administratiboa berreskuratu eta Zizurkil XXI. menderako egokitu du, herriko plaza nagusia ardatza izanik, espazioko lau norabideetan bailarak hedatuz:
Zizurkilgo bailaren banaketa 2018an zehaztu zen.
HERRIGUNEA: Udaletxearen eta parrokia-elizaren inguruko muinoan biltzen den herrixka dugu Herrigunea, administrazioak hiri-lur izendatu duen eremua osatzen duela. Bi eraikin hauez gain, aipatzekoak dira Donemiliagako markesaren jauregia, herri-eskolak eta pilotalekua. Hauen inguruan eraiki diren etxebizitzek osatzen dute Herrigunea.
MENDIBAILARA: Zizurkilgo bailararik zabalena, herri-eremuaren Iparraldea hartzen du, Udalerriaren erdia baino gehiago osatuz. Mendibailaran kokatzen dira herriko punturik altuenak: Ezkeltzu (511m) eta Zarateko Haitza (492m). Gehiena aldapatsua eta komunikazio zailekoa izanik, garai bateko nekazaritza jardueraren gainbeherak basogintza bultzatu du bailararen eremu gehienean, hegoaldeko hainbat baserritan izan ezik.
BUZTINBAILARA: Herriaren ekialdea hartzen duen bailara, Zarate alderako ardatzetik AsteasukoElizmendiko mugarainoko eremua betetzen duena. Buztinbailarak nekazaritzarako aproposak diren zelaiune eta belardi zabalak ditu. Horrela, Zizurkilen baserri eta nekazaritza munduari gehien lotuta dagoen bailara dela esan daiteke. Bertan kokatzen dira herriko baserri zabalenak eta ustiategi handiena dutenak.
AKEZKOBAILARA: Kanposantuko ardatzetik mendebaldera luzatzen den bailara, izena ematen dion Akezkoerrotaren inguruan zabaldutakoa. Nahiko desberdinak diren bi zatitan bereiz daiteke bailara: Asteasurekin muga egiten duen eremua, Epergain eta Basagain tontorren magala, oso baserri girokoa da eta belardi dotoreak erakusten ditu. Elbarrena aldeko partea berriz, han-hemenkako etxez eta hiri-lurrez eta hainbat lantegiz osatuta dago.
ELBARRENA: Asteasuko errekaren eta Oria ibaiaren ibarretan zabaltzen den hiri-lur eremua da. XIX. mendearen amaieran eraiki zuten tren geltokiaren inguruan garatzen joan den industriak migrazio handia erakarri du, bai Euskal Herritik eta baita Estatutik eratorritakoa. Horrela, Fraisoro izan ezik erabat hiri-eremua den bailaran eta bere barneko auzuneetan (Ugare, Pagamuño, Ihartza...) Zizurkilgo biztanleriaren gehiengoa biltzen da.
ERGOIENA: Herrigunetik ekialdera zabaltzen ditu bere lurrak. Jatorriz Elbarrenan sartzen zen baina bailarak ez du, ordea, haren hiri-bilakaera garatu. Horregatik eremu hauek Elbarrenatik eten eta haiekin Ergoiena izeneko bailara osatu da. Bertako nekazaritza ustiaketak asko bakandu badira ere, baserri giroa Ergoienan oraindik nagusi dela esan daiteke.
Historia
Historiaurrea
Zarateko Benta trikuharria 1954an aurkitu eta Aranzadik industu du.
Brontze Aroko aztarnak dira Zizurkilen aurkitu diren zaharrenak. 1954an Peña Basurtok Zarateko Benta[4] izenez bataiatu zuten trikuharria aurkitu zuen Pagamendi gainean, Aralar eta kostaldea lotzeko artzainek erabiltzen zituzten hainbat bide gurutzatzen diren gunean. Trikuharri txikia da, Iparraldekoak izan ohi diren bezalakoa, K.a. 2500 eta 1200 artean eraikia, 12 m-ko diametroa eta 0,45 m-ko altuerako tumulu zirkularra duena. Erdialdean sakonune bat dauka eta hor bertako hareharriz prestatutako bost harlauzaz osatutako ganbara aurkitzen da, jatorrian laukizuzena izango zena. Aranzadi Zientzia Elkarteak 60. hamarkadan sakon industu zuenean bizpahiru pieza soilik azaldu ziren lur azpian: gezi baten punta… Ikerlarien arabera, aro megalitiko bat osatzen dute Usurbilgo eta Andoaingo beste aurkikuntza batzuekin batera.
1190: Lehen aipamena: Zichurchil
Ezagutzen dugun Zizurkilen lehen aipamen idatzi zehatza ikusteko XII. menderaino etorri beharra dugu. Garai hartan Gipuzkoako eliza Iruñeko Elizbarrutiaren menpe zegoen. Beraz, Iruñeko gotzaina, Pedro Artaxona urte haietan, Zizurkilgo ingurunearen eliza-buru ere zen. Hark, bere laguna Baionako gotzain Bernardo Lakarrari dokumentu bat idatzi zion 1190ean, Gipuzkoako eta Nafarroako leku batzuk administratzeko eskubidea eskatuz Leku horien artean Zizurkil zegoen.
Zichurchil, lehen aipamena (1190)
Horrela dio Iruñeko katedraleko artxibategian jasota dagoen idatziak[5], latinez:
«
In Dei nomine. Ego Petrus, Dei gratia Pampilonensis Ecclesie humilis servus, propter gratiam eta karitatem et devotionem quam erga nos et Ecclesiam nostgram exhibuisti, comendo tibi Bernardo confrati et amico nostro Laburdensi episcopo, illum honorem Sancti Sebastiani, Lavian, Goizumeta, hernani, Zichurchil, Seiaz, Yziar, Yraurgui, Errizil, Oyaz ad servitium Pampilonensis Ecclesie et nostri, in vita mea si prius te obiero. Sin autem divina dispositione prius te obire contigerit, regrediatur honor ad propiam sedem nostram. Cum tali convenientia firmiter, ut si quando mihi placuerit terram illam ingredi, honorifice pro posse suo me ut propium episcopum suscipiant...
»
1389: Zizurkil eta Orreagako Santa Maria
Ondardibiribil gainean dagoen 1389ko Orreagako mugarria.
XIII. mendean Orreagako Santa Maria monastegiakAndatza mendia jaso zuen dohaintzan.[6]Nafarroako Kolegiatarentat garrantzi handiko mendia zen Andatza, besteak beste, bertan kokatzen zirelako errotarri bikainak egiteko dozena erditik gora harrobi apropos. [7] Errotarriok Aginagara eta Oria ibaira jaisten ziren eta handik itsasora eta nonahira. Orreaga eta Zizurkilen artean gatazka sortu zen mendiaren jabegotzagatik eta mugengatik eta epaiketara jo zuten.
Azkenean, 1389an hartu zen Andatzako eremuari buruzko erabakia, Orreagako Santa Maria Ospitalaren eta Zizurkilgo komunitatearen artekoa.[8] Epai honetan eztabaidagai ziren mugarriak finkatu ziren eta, ondorioz, Zizurkilgo komunitateari ordura arte abeltzaintzarako erabiltzen ari zen eremua murriztu egin zitzaion eta lursail handia pribatizatu ziren Orreagako Ospitalaren mesedetarako. Zizurkilgo artxibategian gordetzen da epaiketaren ebazpen originala, pergamino dotore batean idatzitakoa. Dokumentuak dionez, epaiketa zizurkildarren protestengatik hasi omen zen, “…a instancia, requisición et mandamiento de los sobredichos beçinos e parrochianos de Çiçurquill”.
Aipatu, amaitzeko, lehendabiziko aldiz agertzen zaigula idatzita zizurkildar baten izena, gatazkan zehar herriko ordezkaritza izan zuena: “Larraondobuno, procurador de los sobredichos bezinos e habitadores en la dicha tierra de Çiçurquill”. Dokumentuaren azkenean ebazpenaren datazioa zehazten da: “…La qoal dicha sentençia fue dada … seis dias andados del mes de noviembre … mill trescientos ochenta e nueve”.
1391: Tolosan auzotu
1256anGaztelakoAlfontso X.a Jakitunakforua eman zion Tolosari. Haren bidez Tolosako biztanleria inguruko herriek ez zituzten hainbat eskubideren jabe izan zen. XIV. mendean ezegonkortasuna hedatua zegoen: nekazaritzak lur jota eta gosete arriskuarekin, Ahaide Nagusien gehiegikeriak (“muchas ofensas e premias e synrazones que les fazian los señores de los solares comarcanos” [9]) … Segurtasunik gabeko giroari aurre egin nahian, 1391ko urtarrilaren 21ean Zizurkil hitzarmen baten bidez auzotu zen Tolosan.
Sinatutakoaren arabera, zizurkildarrek tolosarren abantaila berberak izango zituzten aurrerantzean, zergak ordaintzerakoan bereziki. Bestalde, Tolosak halako babesa eskainiko zion Zizurkili jauntxoen aurrean. Tolosari ere ongi zetorkien auzotze horiek: Batzar Nagusietan 80 “su” izatetik 356 “suren” ordezkaritza eta indarra izatera pasatu baitzen, zuen berezko indarra laukoztuz.[10]
Auzotze-sinadura jasotzen duen dokumentuak bertan parte hartu zuten herritarren zerrenda erakusten digu. Alde batetik, tolosarren ordezkaritza zegoen eta, bestetik, zizurkildarrak:[11]
«
...Rumes de Necola, iurado de la collaçion de Sant Millián de Çiçurquill, que es en la tierra de Guipúzcoa, e Sancho de Legarralde e Sancho Martínez de Iraçibar e Pero de Bagabuno e Iohan Miguéllez de Çaldua e Miguell de Erretenbarrutia e Iohan Pérez de Larraondobuno, Pero d’Andia, Martín d’Irola, Iohan de Salurgarate, Iohan de Araneta, Iohan López de Galardy, Iohan de Yrarragorri, Iohan de Ugarte, Martín de Harezmendi, don Pedro de Araneta, Iohan Sánchez d’Irumi, Iohan de Luçuriaga, Iohan d’Azcarate, Machín d’Otaçu, Martín Yvannez d’Iarça, Iohan d’Aguirre, Iohan Yneguez de Çaldu, Pero d’Andiaçaval, Martín Pérez d‘Iraçu, Miguell Périz de Sagastiçar, Iohan de Garayese, Miguell d’Echeverria, Iohan Sánchez de Larraondobuno, don Miguell de Necola, Machite d’Iraçu, Beltran d’Andia…
»
1448: Ahaide Nagusiak eta Donemiliaga
Las bienandanzas é fortunas liburuaren moldaketa.
Lope Gartzia Salazarrekoinaztarren eta ganboatarren gatazka kontatu zuen “Las bienandanzas é fortunas” liburuan. Bi leinu hauek Zizurkilen 1448an izandako liskarraren xehetasunak ere ematen dizkigu: “De la pelea que ovieron en Sant Millan los gamboynos e Juan Lopes de Lezcano e el señor de Urtubia”.[12] Bitxikeria moduan aipatu idazleak, Portugaleten preso egonik, gure ingurunea ezagutzen ez zuenez, Sant Millan etxea “Verastegui” herrian kokatu zuela.
Lope Martinez de Isastigipuzkoarrak, ordea, egokiago lekutu zuen gertatutakoa: “Sabado 2 de setiembre año susodicho, dia de San Antolin martir, ovieron una facienda el señor de Urtubia e Juan Lopez de Lazcano, su suegro, contra Martin de Olaso, e los suyos en Doni Miliaga de Guipuzcoa...”[13] Azpimarratu nahi genuke Isastik jatorrizko euskal deitura erabiltzen duela Donemiliagatarrak izendatzerakoan, beranduagoko San Millan erdaldunaren ordez.
Oinaztarren eta Ganboatarren arteko gatazka hauetan (tarteko, esan bezala, Donemiliagatarrak), herri soilak bi taldeen indarkeria jasan behar izan zuen. Baina herrietako komunitateak indartzen joan ziren. Denborarekin, aurrez aurre jarri ziren hiribilduak eta herriak batetik, Ahaide Nagusiak bestetik.
Hiribilduak elkar hartu eta Ermandade izeneko kofradiatan bildu ziren jaunxoei aurre egiteko. Gero eta indar handiagoa metatzen joan ziren eta azkenean Gaztelako Enrike IV.a erregeak beraien alde egitea lortu zuten: bandokide nagusienak Granadako gerrako mugetara deserriratu zituen eta haien dorreei gailurra mozteko agindu, Lope Garzia Salazarrek jaso bezala: [14]
«
En el año del señor de mil CCCCLVII años se levantaron las Ermandades de la provinçia de Guipuzcoa contra todos los parientes mayores, no acatando a Onas ni a Ganboa porque fazian e consentían muchos robos e malifiçios en la tierra e en los caminos e todos logares; e fezieronles pagar todos los maleficios e derribaronles todas las casas fuertes, que una sola no dexaron en toda la provincia, que fueron estas: la de Lezcano, e de Yarça, e de Amezqueta, e de Ugarte, e de Alçaga, e de Murgia, e de Leçama, e de San Milian, e de Asteaso, e de Çumarraga, e la de Loyola, e de Valda, e de Emparan, e de Çaraus, e de Achaga, e de Iraeta, e d’Elgeta, e de Vergara, e otras muchas, que no dexaron ninguna sin derribar e quemar, sino solamente la casa de Olaso e la de Unçueta. E quitaronles todos los parientes de las treguas de los solares, que no les quedó uno solo, e fezieronse todos comunidades: e echaron desterrados a los dichos parientes mayores por cierto tiempo de la provincia toda e han vivido fasta aquí en justicia.
»
Beraz, argi dago Donemilagatarren Zizurkilgo etxea izan zela 1456an erregearen aginduz eraitsitako etxe sendo horietako bat.
Zizurkil eta Tolosaren arteko sesioak eta liskarrak amaigabeak ziren. Dirudienez, Tolosak hasiera batean hitzartutakoa baino gehiago ordainarazten zien eta harremanak gaiztotzen joan ziren. Azkenean, “los conçejos e collaçiones e universidades e feligresias de Sant Milian de Çiçurqill e de Santa Maria de Aduna e de Sant Martin de Alquiça”[15] Tolosarekin harremanak eten eta Donostiaren magalean sartzea erabaki zuen. Baina urte zailak iritsi zitzaizkion Donostiari eta krisian sartu zen, Bilbo indartzen zen bitartean. Gainera, 1489an herri osoa kiskali zuen sutea jasan zuen.
1475: Berriro Tolosarekin
Donostiarekin egindako loturak itxaropenak piztu zituen uste onak ustel, bete gabe geratu ziren. Horregatik, Zizurkilek, Donostiarekin izandako 25 urteko elkarteari amaiera emanez, berriro Tolosarekin auzotzea erabaki zuen 1475ean.
Oraingo honetan ere sinatzaile zizurkildarren zerrenda irakur daiteke dokumentuan. Bertan ziren: [16]
«
Joango Araneta, jurado de la tierra de Çiçurquill, por sy e por los otros vezinos que eran ausentes, e Lope de Andrizqueta, e Pedro de Araneta, e Iohan de Areyzmendi, e Iohan de Yraçu de Suso, e Iohan de Yraçu de Baxo, e Pedro de Andreberan, e Iohan de Çaldu e Pedro de Çaldu, e Pedro de Larritayn, e Iohan de Mutio, e Iohan d’Echeverria, e Miguel de Aguirre, e Iohan de Araneta, escolar, e Iohan de Fraydesoro, e Michel de Legarralde, e Martin de Fagabo, e Iohan de Ugarte, e Iohan de Azcarate, e Chartico de Yturralde e Iohan Sanchez Yrarragori e Martin de Andia de Baxo e Martin de Andiz de Suso.
»
Tolosaren babespean geratzeko arrazoiak adierazten dira:
E entraron por sus vezinos e sobre que entre ellos acaesçieron los dichos pleitos e debates e allende dellos muertes e ruydos e escandalos, e que agora avian visto e beyan e conosçian que avian estado çiegos e errados e … les suplicaban e pedian por merçed que … les quisiesen perdonar todos los dichos sus yerros pasados, ca ellos se repentian de todo ello e los quisiesen reçevir nuebamente commo antigoamente por sus vezino e servidores.
»
Alkate nagusia Tolosakoa izango da baina Zizurkilek bere ordezkaritza lokala izenda lezake:
«
…que la dicha tierra pueda poner e crear sus jurados, segun que lo han vsado e acostunbrado
»
Herriko batzarrean hautatuko zen Zizurkilgo alkatea, baina gero Tolosako alkateari zegokion izendapena berrestea. Zizurkilek zergak ordaindu beharko dizkio Tolosari:
«
…convenieron que la dicha tierra de Çiçurquill aya de pagar e pague en cada anno al dicho conçejo de pecho conçejal mill marauedis buenos, que son veynte florines corrientes.
»
XV-XVII: Donemiliaga eta Zizurkil, nor baino nor
Donemiliaga jauregia izan zena, gaur.
Donemiliagatarrek, komunitatearen baliabide askoren kontrola izanik, ordura arte kolektiboak ziren lur-eremu zabalak bereganatzea eta beren onerako erabiltzea lortu zuten XIV. menderako, jauretxearen eta zizurkildarren artean etengabeko eztabaidak eta liskarrak eraginez. Zizurkilek XV. mendearen bukaeratik eta bereziki XVI. mendean, herri-lur hauek babesteko ahalegin handia egin zuen, lur horien kontrola ez galtzen edo berreskuratzen saiatuz eta Ahaide Nagusiei etengabe aurre eginez.
Auzibidea izango da Donemiliagatarrei arazoak sortzeko herritarrek gehien erabili zuen estrategia. Luzeegia litzateke Zizurkilek jaun boteretsu haien aurka jarritako demanda guztiak azaltzea: herrikoak ez ziren parrokoak karguetan ipintzen zituelako,[17] Ezkeltzuko sarobean beste baserri bat eraikitzeari ekin ziolako, falta zitzaion eremua kontzejuko lurrak okupatzearekin osatuz, jada beraienak zirela argudiatuz...[18]
Donemiliaga eta Zizurkilen arteko eztabaida bitxiak ere ez ziren falta izan. Adibidez, 1601eko urtarrilaren 25ean gertatutakoa: jai eguna zen nonbait eta zizurkildarrak dantzan ari ziren herriko plazan, Donemiliaga jauregiaren aurrean, betidanik eta inongo arazorik gabe egin ohi zuten bezala. Bada Maria Lopez Ugarriasen izeneko Donemiliagako jaunaren alargunari zer bururatuko eta zerbitzariak plazara bidaltzea, musikarien instrumentuak haustea eta dantza hankaz gora jartzea.
Epaiketa iritsi zen eta Maria Lopezek adierazi zuen bere etxearen aurrean zegoen plaza berea zela, eta auzoek han dantza egin nahi bazuten berari baimena eskatu behar ziotela eta berak eman edo ukatuko zuela. Kasu horretan ere epaia kontzejuaren aldekoa izan zen,[19] eta zizurkildarrek herriko plazan dantzan egiteko baimena berretsi zuten.
1615: Zizurkil hiribildu bihurtu
1615ean Zizurkilgo herriak hiribildu izateko eskubidea erosi zion Espainiako Felipe III.a erregeari.
Espainiakomonarkiaren ekonomia-egoera penagarria zen. Felipe III.arenogasuna lur jota zegoen eta ustelkeria nagusi zen gortean. Espainia, gainera, dirutza xahutzen zuten hamaika gerratan nahastuta zebilen Europan. Errege gaztearen diru premia geroz eta nabarmenagoa zen eta Felipe III.ak eta bere kontseilariek begi onez aztertu zuten auzotutako herrixkak diruaren truke askatzeko gaia “para socorro de mis necesidades presentes”.
Garaiko Gipuzkoan hiru herri ziren indartsuenak eta Batzar Nagusietan boteretsuenak: Tolosa, Segura eta Ordizia. Bakoitzak herri mordoxka zuen auzotua eta, noski, boterea galtzen joango dira auzoan dituzten herriek, behin askatu eta gero, beraien bide propioari ekiten diotenean. Azkenean, Felipe III.ak erret agindua sinatu zuen 1615eko urtarrilaren 26an:[20]
«
Su Magestad, como Rey y señor natural destos Reynos y de la dicha Provincia de Guipúzcoa, haze merced al dicho lugar de Çiçurquil de eximirle del juzgado y jurisdición de la dicha villa de Tolosa, haziéndole villa de por sí y sobre sí.
»
Hemendik aurrera ebazpenak ere Zizurkilgo alkatearen gainean geratuko ziren:
«
Y que para la administración de la justicia aya de aver y aya en la dicha villa de Çiçurquil un alcalde.
»
Baina ez zitzaien merke atera askatasuna zizurkildarrei, zeren eta erregeak agindu zuenez,
«
que la dicha villa de Çiçurquil aya de servir a Su Magestad por la merced que le haze de la dicha exención y jurisdición con veynte y cinco ducados, que valen nueve mill y trescientos y setenta y cinco maravedís, por cada vezino de los que oviere en ella.
»
“Vezino” bakoitzeko 25 dukateko dirutza hura eskuratzeko, Felipe III.a erregeak era honetako banaketa agindu zuen: zizurkildarrek guztira ordaindu behar zuten kopuruaren bi herenak udalerriko bizilagunek beraiek osatuko lituzkete, baina zeharka ordainduz, herrian gauzatzen ziren salerosketen eta kontsumoari buruzko “sisa” deituriko zergaren bidez:[21] erregeak
«
pueda hechar sisa en los mantenimientos que en la dicha villa de Çiçurquil y sus término y jurisdiçion se bendieren, ecepto en el pan coçido, hasta haver sacado dello las dos terçias partes de lo que montare la dicha exençion y costas della y redictos de los çensos que para ello tomaren
»
Agiri berak agintzen zuenez, falta den zorraren hirugarren herena herritarrek zuzenean hartu behar izan zuten bere gain:
«
la otra tercia parte la puedan repartir entre los vezinos de la dicha villa de Çiçurquil, repartiendo a cada uno conforme a la hazienda y bienes que tuviere
»
Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzan jasota dago zehatz-mehatz herriko etxe bakoitzak ordaindu behar izan zuena.[22] Dirudienez sisen kontu horrek ez zuen arrakasta handirik izan eta Zizurkil beste diru-iturriak bilatu beharrean aurkitu zen: 42 herri-lur eta baso saldu omen ziren hartutako zorra ordaintzeko eta erregearen ogasuna gizentzeko. Herria geroz eta pobreago bilakatzen zen bitartean, herri-lurrak erosteko gaitasuna zuten gutxi haien boterea are eta gehiago handitzen ari zen. Zizurkilek maileguak ere eskatu behar izan zituen eta, ondorioz, herriko ekonomia luzaroan ahulduta geratu zen.
XVII. mendeko elkartzeak
1616an Zizurkil, Aia, Errezil, Bidania, Goiatz, Asteasu, Larraul eta Usurbil elkartu ziren etxe eta abereen lapurrei aurre egiteko.
Zizurkilek 1615ean eskuratu zuen Tolosarekiko independentzia. Horrela, zuzenean har zezakeen parte Batzar Nagusietan, hau da, erabakiak hartzeko erakunde politiko nagusian, non probintziako gobernuaren gairik garrantzitsuenak aztertzen eta erabakitzen ziren. Baina beste arazo bat sortu zitzaion Zizurkili: hiribildu txikia izanik, Batzar Nagusian parte-hartzetik sortutako gastu handiei aurre egiteko modua. Hiribildu titulua erdiesteko eta desanexio-espedientea bideratzeko prozesu luzearen kostua ordaintzeko, Zizurkilek eta gainerako hiribilduek herri-ondasuna saltzera eta maileguetara jo beharrean aurkitu ziren eta, horren ondorioz, gastuek haien herrietako ekonomia luzaroan ahulduta utzi zuten. Horregatik, bilera probintzialetan parte-hartzeak zekarren dirutzari erantzuteko, hiribildu berri batzuk beraien artean elkartzea erabaki zuten. Hala, haien ordezkariak Batzarretara bidaltzearen ondoriozko gastuak elkartutako komunitateen artean ordaintzen zituzten.
Baina baziren elkar hartzeko beste arrazoiak ere. Zizurkilek, adibidez, 1616. urteko apirilaren 14an Aia, Errezil, Bidania, Goiatz, Asteasu, Larraul eta Usurbilen“senidetasuna eta adiskidetasuna” akordioa sinatu zuen.[24] Bat egite honen helburu nagusia beren lurretan zebiltzan etxe eta abereen lapurrei elkarrekin aurre egitearena zen.
Zizurkil, bitartean, gorpuzten ari zen eta Lope de Isastik dioenez, [25] hauek ziren 1625ean herrian zeuden oinetxeak:
Geroago Zizurkilek 1631nZubiberria izeneko Elkartea eratu zuen Amasa eta Anoetarekin batera, Batzar Nagusietan parte hartzeko.[26] Horrela, hiruren artean ordezkari bakarra izendatu zuten eta gastuak partekatzeaz gain, beren interesen araberako jarraibide komunak ematen zituzten.
Senidetasun hau 1644. urtera arte luzatu zen. Urte honetan, Zizurkilek Elkartea utzi zuen Batzar Nagusietara bakarrik jotzeko asmoz. Baina bilera probintzialetara joatearen gastuak handiak izaten jarraitzen zuten gurea bezalako hiribildu txiki batentzat eta 1649an, Zizurkil, Aduna eta Alkizarekin batera, Aiztondoko Alkatetza Nagusian elkartu zen,[27]Asteasu buru zutelarik:
«
por los grandes gastos y costas en las continuas obligaciones … y por alibiarse de las dichas obligaciones havían acordado y ordenado agregarse y unirse la dicha villa de Zizurquil al dicho valle de Asteasu
»
Bitartean, jarraitzen zuten ganadu-lapur gaizkileen arazoarekin. Egoerak okerrera egin zuen nonbait eta 1684an Amasa, Andoain, Berastegi, Elduain, Asteasu, Hernani, Amasa-Villabona, Urnieta eta Zizurkil herriak elkartu eta ermandadea osatu zuten hamar urtez, beraien barruti menditsuetan bizi zuten delitu boladarekin amaitzeko asmoz.[28] Itxura denez,
«
son tan frecuentes y graves los robos y salteamientos que se comenten en los caminos y montes de esta provincia que ya no ay cosa ni persona segura ni ganado en parage que sea despoblado
»
Emakumea Zizurkilgo Aro Modernoan
Emakumea, oro har, erabat gizonaren menpe bizi zen. Garaiko historialariek, gizonezkoak, gehienetan ez zituzten aipatu ere egiten. Baziren, bai, idazten eta irakurtzen zekiten emakumezko gutxi batzuek. Hauek goi mailako neskak izaten ziren: kristaudotrina landu ohi zuten eta, zenbaitetan, baita idazketa eta irakurketa. Josten eta musika ere ikasi ohi zuten, etxean bertan gehienetan eta amaren begiradapean beti. Emakumeek, etxe onekoak izan arren, debekatuta izaten zuten gerran parte hartzea eta politikan aritzea. Orduko gizarteak ez zituen oso gogoko gizonei aurre egiteko gai ziren emakume jakintsuak eta elizak berak ere ez zituen gustuko.
Emakumeak etxeko lanei lotuta zeuden. (Giacomo Cerutiren margolana.)
Hiru ziren Zizurkilgo emakumeek, orokorrean, bete beharreko oinarrizko funtzioak: etxeko lanak egitea, haurrak izatea eta senarraren beharrak asetzea. Lanbide eta egiteko nagusia amatasunari lotuta zegoen beti: ahalik eta seme-alaba gehien ekarri behar zituzten mundura. Baina goi mailako emakumeek, ordea, ez zieten bularrik ematen haurrei, eta lan hori inudeen eskutan uzten zuten. Herriko familia pobreetan, gehienetan, emakumeak denetatik egin beharrean izaten ziren: garbitzea, otorduak prestatzea, haurrak zaintzea, animaliak gobernatzea, janzteko telak irutea... Eta horretaz guztiaz gain, nekazaritzan eta abeltzaintzan lagundu behar izaten zuten.
Ezkontza emakumeen helburu garrantzitsua izaten zen. Gizarte maila guztietan andregaia gizonaren mendeko objektutzat hartzen zuten, eta gurasoak ziren emakumearen ezkontza erabakitzen zutenak: guztia aurretik ondo prestatu eta lotu behar izaten zuten. Prozesu horretan, familiako hainbat kidek lotura aukerak aztertzen zituzten, ezkonsariaren, ondasunen egoeraren, gizarte-harreman sarearen, gizarte-etorkizunaren aukeren eta antzekoen arabera. Negoziaketa luzeen ondoren gehienetan, prozesu horren azken emaitza hitzarmen bat zen; bertan, alderdi bakoitzak ezkontzari ematen ziona zehazten zen, ondasunen bidez etxea luzaroan irautea bermatu nahian. Ezkondu ondoren, emakumeak aitaren aginduetara egoteari uzten zion, eta senarren esanetara jarri behar izaten zuen.[29]
Zenbaitetan senargaiak ere bere ezkonsari edo dotea jartzen zuen ezkontzeko garaian. Hala gertatu zen, adibidez, Zizurkilgo Zaldu baserrian 1729an.[27] Emazteak, Maria Teresa Arbe izenekoak, honako dotea eskaini zuen: «elizan zituen eskubideak, hilobiratzekoa barne, baserri bat, 200 dukat, hiru ohe, bi kutxa eta zilarrezko katilu bat. Gainera haren gurasoek dotea handitu zuten idi-pare baten erdiarekin (sic), bigantxa eta haren txahala, ohe bat erabilia (sic), kutxa bat eta etxerako arreoarekin.»
Antonio Tapia senargaiak, bere aldetik, «300 dukat» eraman zituen ezkontzara, «beste 61 dukat eta bi errealmailegatuak zituenak, ohe bat erabilia (sic), oherako zortzi estalki-sorta, bi kutxa berri, zortzi toalla, zortzi esku-zapi, beste hainbat arropa eta arreo» eta, azkenik, «zegokion ganadua».
1756ko Udal Ordenantzak
Behin hiribildu zela, Zizurkilgo administrazio-organoak ere aldatzen joan ziren. Alkateak ordura arte ez zuen garrantzia hartu zuen eta udalerriko agintari judizial nagusi ere bihurtu zen. Egoera berriari aurre egiteko eta askotan bide judizialak arazoak sortzen zituelako, Zizurkilek udal-ordenantza berriak prestatu zituen 1756an,(42) ia 90 puntutan herritar guztiek bete beharreko arauak biltzen zituena. Ordenantzak herriaren funtzionamendu administratibo eta ekonomikoa arautzeko sortu ziren.
Era guztietako arauak jasotzen dira udal ordenantza hauetan. Besteak beste, eta soilik batzuek aipatzearren:
Zizurkilgo 1756ko Udal Ordenantzak. (ZUA)
Udal-hauteskundeak arautzen dituztenak. Alkate izateko irakurtzen eta idazten jakin beharko da. Erabaki horrek, noski, herritar gehienak baztertu zituen.
Elikagaien pisuak eta neurriak aztertzea eta ostatuetara joatea ondo zerbitzatzen dituzten ikustera.
Irakasle baten soldata ordaintzea. Irakasleak irakurtzen, idazten, zenbatzen eta gaztelaniaz hitz egiten jakin beharko du. Aukeran hobe probintziakoa izatea kanpotarra baino, euskaraz ez jakiteak arazoak sortzen baititu irakasle, ikasle eta familien arteko harremanetan.
Alkañiz eta Akezkoako herriko errotakalokatu eta errotariak izendatu. Zarateko benta ere enkantean alokatzen zen.
Elikagaien horniduraren kontrola arautzen zen. Nabaria da zein araututa zegoen ardoaren gaia: alkateak ardoaren kalitatea egiaztatu behar zuen eta horren arabera prezioa finkatu; ezin ziren ardoak nahastu, ezta udalak jarritako prezioaren gainetik saldu ere…
Lapurretak ez ziren gutxi izango, ondo asko araututa baitaude.
AbuztukoAma Birjinetako jaietako zezenketak ere jasotzen dira ordenantzetan. Delako zezenketa hauek Donemiliaga elizaren ondoan dagoen plazan edo Arguruzeagako kontzejuaren etxeko atearen ondoan egiten ziren. Ohikoak ziren beste musika-ospakizun batzuk ere arautzen dira.
XVIII. mendearen erdi aldean topatzen dugun Zizurkil hiribildua nahiko egituratuta dago. Herriak bere bidea hartu du, bakarrik, Batzar Nagusietarako elkarteekin amaituta, Udal-ordenantzak osatu ditu, udaletxe berria eraiki du, Argurutzeagan zegoen kontzeju-etxe zaharra ordezkatuz…. Armarria falta zitzaion.
Armarri zaharrak 1512koBelateko guduko 12 kanoiak islatzen zituen. Azken ikerketek diotenez, ez dirudi garrantzi handiko [[gudu]a izan zenik. Hainbat egileren aburuz, nafarrekinmertzenario-lanetan ziharduen alemaniar talde batek Gaztelaren alde ari zen beste talde gipuzkoar batekin topo egin zuela Belateko gainetan eta kanoiak alemaniar haiek ihesean utzitakoak zirela.
La Sra Reyna D.a Juana concedio por su privilegio en Medina de el Campo, á veinte, y ocho de Febrero de mil quinientos, y trece, á la referida Provincia, en atencion á que los Fixos dalgo, Vecinos y Moradores de ella derrotaron á los Franceses en la Sierras de Velate, tomandoles las doce expresadas Piezas.
»
Bestalde, XVIII. mendean oso ohikoa zen herriko bateko armarria lurralde horretan bertan suertatutako gertakizun bati lotzea. Hori bera gertatu zitzaion Zizurkili Karlos III.aren erregealdian: 1768an“Don Manuel Antonio Brochero, primer Rey de Armas de su Magestad Catholicak”, hau da, armarrien ardura zuenak, Gipuzkoako armarrian agertzen ziren Belateko kanoiaz egindako blasoia prestatu zuen Zizurkilentzat: “doce piezas d Metal de Artilleria en Campo Roxo”. Antzekoa gertatu zitzaien Lizartzari eta Antzuolari: haiek ere Belateko kanoiak jaso zituzten armarrian.
Gaur egun indarrean dagoen Zizurkilgo armarria2012an sortu zen Hernandorena Kultur Elkarteak dinamizatu zuen herri-ekimenaren bidez. Zizurkilek 1768tik zuen herri-armarri zaharraren kanoiek 1512anGaztelako ErresumakNafarroa inbaditu izanaren 500. urtemuga gogora ekarriz, talde sustatzaile zabal batek, ia urte osoan luzatu zuen hausnarketa kolektiboaren emaitza gisara, armarri zaharra deuseztatu eta berri bat eraiki eta proposatu zion Zizurkilgo Udalari. Herriko udalbatzak aho batez onartu zuen armarri berria 2012ko abenduan. Bide administratibo osoa egin eta gero, 2014ko azaroaren 10ean jaso zuen azken onarpen ofiziala: «Armarri biribildua edo espainiar formakoa. Zilarrezkoa, mendi berde bat, aurrealdean haritz hori bat duena, eta denen aurrean hiru begidun zubia; behealdean, zilar eta urdin koloreko uhinak.»[31]. Mendiak nekazal-giroa erakutsi nahi digu. Oria ibaiaren gainetik altxatzen den Zubimusu zubiak antzinako ondarea eta historia jasotzen ditu baina, era berean, kulturaren, komertzioaren eta industrializazioaren bide da. Kanoien gorrotoak eta erasoek ez bezala, zubiak mugak gainditu eta inguruarekin elkartzen gaitu. Bien erdian, zuhaitza, herritarren partehartzearen sinbolo, Zizurkil bere osotasunean gerizpetzen du.
Ezkerrean, 1768ko armarri zaharra. Erdian, Zizurkilgo armarri berria eta eskuinean, eguneroko logoa.
Euskara
Zizurkilgo Teodoro Mujikaren[32] pasartea, garai bateko Zizurkilen eta Zizurkilgo arbolaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[33][34] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Soziolinguistika Klusterrak [36] euskararen erabileraren kale-neurketak egin ditu Zizurkilen 2018an. Neurketa horiek euskararen egoera zertan den ezagutzeko ezinbesteko erreferentzia bilakatu diren datuak eskaintzen dituzte:
Kalean entzundako hamar solaskideetatik sei izan dira euskarazko elkarrizketetan parte hartu dutenak (%60,5), eta hiru eta lau artean gaztelaniaz (%36,8) entzundakoak. Beste hizkuntza batzuetan erabilera %3,2koa izan da.
Zizurkilgo Herrigunean eta Zizurkilgo Elbarrenan euskararen erabileraren oso datu desberdinak jaso dira: Herrigunean %72,7koa eta %58,3koa Elbarrenan.
2017an egindako neurketak metodologia eta helburu bereziak dituenez ezin da bilakaera zuzena aztertu. Baina esan daiteke azken 10 urteetan beheranzko joera txiki bat izan daitekeena antzeman dela (2006ko %65etik 2017ko %60,5era)
Zizurkilgo datu orokorra UEMA eta Tolosaldeko datu orokorraren oso antzekoa da (%60,5, %61,5 hurrenez hurren). Baina inguru horretako populazio bertsuko taldearen datu orokorra baino txikiagoa (%60,5 Zizurkil, %73,9 1.000-3.000 biztanleko UEMA eta Tolosaldeko Udaletako datu orokorra).
Ez dago sexuaren araberako kontuan hartzeko moduko desberdintasunik euskararen erabileran Zizurkilgo bi gune nagusienetan. Izatekoan, azpimarra daiteke beste hizkuntzen presentzia Elbarrenan (Herrigunean ez dagoena), eta eremu horretan zertxobait gehiago izatea gizonezkoak emakumezkoak baino beste hizkuntzetan hitz egiten dutenak.
Adinaren araberako euskararen erabileraren azpimarratzekoa da bi ibilbideetako haurrek 10etik 7tan gutxienez egin dutela euskaraz: %79,3 Herrigunean eta %71,6 Elbarrenan.
Hala ere, alde handiak daude ibilbide batean eta bestean: gazteen artean %93,5ekoa da euskararen erabilera Herrigunean eta %56,2koa Elbarrenan. Herriguneko %93,5eko gazteen erabilera hori ingurune guztiko erabilera handiena dela azpimarra daiteke.
Helduen artean ere, alde handia dago gune batean eta bestean jasotako datuen artean: %64koa da helduen erabilera Herrigunean eta %48,3koa Elbarrenan.
Aldiz, aipagarria da oso antzekoa dela adinekoen euskararen erabilera ibilbide batean zein bestean: %59,5ekoa Herrigunean eta %55,6koa Elbarrenan.
Haurrak bakarrik daudenean garrantzi berezia hartu du Elbarrenan gehiago entzuteak euskaraz (%82,9) Herrigunean baino (%75,5).
Nabarmentzeko aldea dago haurrez bakarrik osatutako taldeetan eta nagusiez bakarrik osatutako taldeetan entzuten denaren artean: Herrigunean %75,5 eta %65,6koa erabilera, hurrenez hurren; eta Elbarrenan, %82,9 eta %47,8koa.
Herrigunean haur eta nagusiez osatutako taldeetan gehiago entzuten da euskaraz (%85,9) talde homogeneotan baino (%75,5 haurrak bakarrik, %65,6 nagusiak bakarrik. Kontrakoa gertatzen da Elbarrenan, talde mistoan askoz gutxiago entzuten da euskaraz haurrak bakarrik daudenean baino (%61,4 eta %82,9, hurrenez hurren), nahiz eta nagusien portaera bai euskalduntzen duen (%47,8).
Talde misto horietan berdin jokatzen dute haurrek eta nagusiek Zizurkilgo Herrigunean (%86,6 haurren erabilera, %82,9 nagusien erabilera). Aldiz, oso desberdina da Zizurkilgo Elbarrenan: %70,1 haurren euskararen erabilera, eta %51,2 nagusien erabilera.
Demografia
Zizurkilgo azken ehun urteetako biztanleriaren bilakaerari so egiten badugu, hiru aldi bereiz ditzakegu argi eta garbi:
1900-1970: Biztanleria bikoiztu egin zen. Igoera jarraitua eta iraunkorra antzematen da, aldaketa handirik gabe.
1970-1980: Izugarrizko igoera gertatu zen hamarkada horretan eta Zizurkilek mila biztanletik gora jaso zituen. Gorakada urte horietan Zizurkilek eta gehien bat Elbarrenak ezagutu zuen eraikuntzaren garapenari lotuta dago, Ugare auzunean bereziki.
1980-2015: Gorabehera txikiekin, Zizurkilgo biztanleria egonkortu dela esan daiteke, oro har zertxobait igo bada ere. Azken datuen arabera (2019.04.01), Zizurkilgo erroldak 3002 biztanle jasotzen zituen.
Zizurkilgo biztanleriaren bilakaera
Zizurkilgo biztanleriaren lanbide eremua. (EUSTAT, 2016) [37]
Nekazaritza (2.06%) Industria (29.30%) Eraikuntza (8.48%) Zerbitzuak (60.16%)
Villabona-Aiztondoko udalerrietako biztanleria atzerritarra alderatzen. [38]
Jatorri atzerritarreko biztanleria, jatorriko herrialdearen arabera
Atxulondo, edo Arsulondo, agiri zaharretan deitzen zioten bezala, Zizurkilgo ipar-mendebaldean dagoen natur gune babestua da, [40]Abalotz errekaren sakanean eta herriko gunetik urrutien dagoen parajean kokatua. Saratxoetaerreka eta bestelako erreketatik iristen diren urak biltzeko bi presa, [41] erabat egurrezkoak hasieran, [42], eta ur emaria erregulatzeko urtegia, antepara eta beste eraikin batzuen arrastoak kontserbatzen ditu, baina urtetik urtera nabarmen hondatzen ari da.
Atxulondo burdinolak bi lehengai behar zituen lanerako: inguruko basoetatik lortzen zuen egur ikatza eta burdin-mea, gehienbat Bizkaitik (27) itsasoz ekartzen zena. Gero, 1539ko testigantza batek dioen bezala,[43] minerala, Oria ibaitik Andoaineraino sartuta, ia laua zen Abalotz erreka albotik igotzen zuten burdinolaraino:
Atxulondo burdinolaren hondakinak.
«
hizo asiento en la juridiçión de la villa de Vsurbill, donde después acá a vsado de ofiçio de alero e gabarrero en el dicho río de Oria trayendo venas para las ferrerías de Lassarte, Vrdayaga e Arsulondo.
»
Atxulondoren aipamen idatzirik zaharrena 1470ekoa da. [44]1502an ere jasotzen da “çiertas herrerías del Val d’Orio que son en la Provinçia de Guipuzcoa… la herrería de Asurondo”[45] Zizurkilgo Kontseilua, gaurko Udala izan da beti Atxulondoren jabe eta maizterrak bertan lan egiten zutenak. Ezagutzen dugun lehena 1525ekoa da.[46]
XVIII. mendean burdinola nahiko ondatuta zegoen eta Udalak etengabeko konponketak egin behar izan zituen. [47] Handik aurrera, geroz eta ahulagoa izango da olaren egoera. Poliki-poliki Zizurkilgo historiatik ezkutatzen joan zen eta gaur egun Atxulondo burdinola basoaren erdian galdurik eta sasiak ia janda dago.
Fraisoro, Etxe eredua eta esnetegia
Fraisoro, 1898ko jatorrizko proiektuaren baitan.
Fraisoro Zizurkilek bere historia guztian izan duen gunerik garrantzitsuenetakoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritzaren irakaskuntza eta esperimentaziorako Fraisoro baserria prestatu zuen. 1898ko irailean egin zen Etxe-Ereduaren eta eskolaren inaugurazio ofiziala. Nekazaritzako Eskola Praktiko bat sortzeko erabakia hartu zen, baserritarren semeei lanbide heziketa ematea xede zuena. Ikasketak doakoak ziren eta bi urteko iraupena zuten. [48]
Ospe handia lortu zuen Fraisoroko gurinak.
Emakumeak gizartean izan zezakeen zeregin garrantzizkoaz jabetuta, baserritarren alabentzako ere nekazaritza eskola sortzeko egitasmoa onartu zen Fraisoron 1921ean. Ekimenak arrakasta handia izan zuen eta horrek eskolak eskaera egiten zuten herrietan bertan ematea ekarri zuen. Horrela, ikasle emakumeek ez zuten Fraisororaino etorri behar. [49]
1903an esne lantegia (Letxeria) inauguratu zen Fraisoron, punta-puntakoa izan zena bere garaian. Han egiten zen gurinaren ekoizpena eta salmenta etxaldearen ekonomian eta ospe onean eragin handia izan zuen. [50] Esnea inguruko herrietako baserrietan biltzen zen: Zizurkilen bertan, Asteasun, Alkizan, Aian… 1965 inguruan, Gurelesa sortu zenean, Fraisorok guringintza alde batera utzi behar izan zuen.
Umezurztegia
Eva Garciak Umezurztegiaren bilakaera aztertu zuen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak seaska-etxe berri bat eraikitzea erabaki zuen, Fraisoron zehazki.[51] Bazituen horretarako arrazoiak: etxea eraikitzeko bazen nahiko lur; inguru naturala eta osasuntsua zen haurrentzat; eta, gainera, bertan ekoizten zen beharko zuten esnea, inudeen eskasi garai hartan. Etxea 1903an inauguratu zen, baina berehala zabaldu behar izan zuten. Aipatutako azken obrak Ramon Cortazar Urruzola arkitekto ezagunak[52] zuzendu zituen, eta 1913rako prest zeuden.
Erakinean bi alde prestatu ziren.[53] ezkerrekoak hogei emakumerentzako gela komunitarioak zituen, eta ama ezkongabe «arruntentzat» pentsatua zegoen. Eskuinaldean, berriz, pagatzaile edo ohorezko amentzat 10 banakako logela zeuden. Gela haietako bakoitzak terraza zuen, ondokotik eta kanpoaldetik erabat isolatua, inork ikusten ez zuela...
Seaska-etxean biltzen ziren emakumeek ez zuten profil bakarra eta berdina. Baziren prostituzioan aritzearen ondorioz haurdun gelditutakoak, baina ez ziren gehienak. Bortxaketa gogorrak jasandako emakumeak ere baziren; horietako asko, adingabeak. Baziren maitasunak ekarritako haurdunaldiak ere. Gehienak ezkondu aurretik bikotearekin izandako harremanen haurdunaldiagatik zeuden.
Bertan erditzen ziren ama ezkongabeak beste haurren inude lanak egin behar izaten zituzten, nahitaez, bi hilabetez behintzat. Trukean, administrazioak doako erditze ospitalarioa, haurraren geroko gastu medikuen ardura eta diru-laguntza eskaintzen zizkien. Epea pasatuta, gehienak atera egiten ziren handik; baina baziren, etxeko bazterketagatik edo bestelako arazoengatik, etxera bueltatu nahi ez zutenak, edo ezin zutenak, eta horiek instituzioan gelditzen ziren luzaro inude lanetan.[54]
Bere ibilbidean 12.000 inguru haur jaio ziren Fraisoron.[55] Txukun, ondo zainduak eta elikatuak baina familiarik gabe, haurren bizimodua itxarotea zen, bila azalduko zitzaien ama biologikoaren edota seme-alabatzat hartuko zituen familiaren zain.
Medikuak: Jose Joaquin Albea[56], Toribio Albea, Jesús Alustiza, Julio Albea, Jose Antonio Alustiza[57] eta Victor Ormaetxea izan ziren.
Uliazpi. Erakunde publikoa, adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familien bizi kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta laguntzak eskaintzea helburu duena. Fraisoro Zentroa 1981. urtean inauguratu zen. Eguneko zentro bat dago bertan, 75 lagunentzako tokiarekin eta sei etxebizitza independente, guztira 65 lagunentzako tokiarekin.
Matia Fundazioa. Lehen umezurztegia zen gunean kokatuta dagoen zentro gerontologikoa, mendiz eta naturaz inguratuta. Pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea du helburu. Zentroak instalazio komun zabalak ditu, hainbat giro, lorategiak, pasealekuak eta abar. Itunpeko plazak ez ezik, plaza pribatuak ere baditu.
Jauregi-eraikuntza errenazentista, XVI. mendearen hasieran eraikitakoa, gaur egun nahiko hondatua ikusten dena. Bistako aldean harlanduzko hormak ditu baina geroztik hainbat bao ireki dizkiote, ordena handirik gabe. Halaz ere, jatorrizko itxura sendoa eta itxia gordetzen du egun ere.
Donemiliagatarrek bi armarri hauek erabili dituzte (Jesús García) [58]
Lope de Isastik azaldu zizkigun dorretxearen armarriaren xehetasunak: [59]
«
Zizurkilgo Ahaide Nagusien Donemiliaga etxearen armarriak Espainiako artilleria pieza bat dakar, bere aparailu eta guzti eta lehoi bat, ahoarekin erditik heltzen diona, eta bi abaraska, etxe bereko harrizko armarrian irudikatzen direnaren bezala…
»
Dorretxeari buruzko lehen aipamena 1470a da, Donemiliagako Martin Ruiz-ek bizilekutzat hartu zuenean. [60] Bai Donemiliagatarrak eta bai eraikina, ordea, askoz lehenagokoa dira, inolako dudarik gabe. Uste denez, dorretxe hau musulmanen aurkako ekinaldietan lortutako baliabideen bidez eraikitakoa izango zen. [61] Geroago, XVI. mendean, sute batek etxea erabat suntsitu zuen eta jauregi itxura handiagoa emanez berreraiki zuten, nahiz eraikuntzak iragan militarrari eutsi.
Donemiliaga dorretxea, gaur. Eskuinean XX. mendearen erdialdean galdu zuen harlanduzko sarbide-eskailera.
Donemiliagatarrak lurralde osoko familia nagusi eta boteretsuenetakoa bihurtu ziren Erdi Aroan. Ahaide Nagusien artekoak, ganboatarrak Isastik dioenez, [62] gerrako jaun benetakoak eta, beraz, garaiko liskar eta gatazketan sutsu borrokatu ziren: bandoen arteko gerretan, mugetako gerretan… 1348an, adibidez, Donemiliagako Ruiz Martinez “pertsonaia ganboatar” gisa deskribatu zuten auzi batean. [63] Zizurkil bera izan zen Ahaide Nagusien borroka horien guneetako bat. [64]
XV. mendearen erdialdera, Gipuzkoako Ermandadeak dorre haiek guztiak botatzeko eta jabeak deserriratzeko agindu zuen (1457). [65] XVI. eta XVII. mendeetan berriz, familia auzi dezentetan nahasi zen Zizurkilgo Kontzejuaren kontra, leinuaren pribilegioak eta jabegoak defendatze aldera. [66] XVIII. menderako Donemiliagatarrak Zizurkildik kanpo bizi ziren eta dorretxea errentan jarri zuten.
Jatorrizko eraikinean gaur galduta duen harrizko eskailera batetik iristen zen solairu nagusira. Gordetzen diren banoen artean hegoaldeko fatxadan ikus daitekeen leiho konopial bikoitza parea nabarmendu behar da. Oro har, bistan da dorretxea bizitzeko ez ezik nekazaritzarako eta abelazkuntzarako ere berregokitzen joan direla eta horrek eraikinaren itxuraldaketa ekarri duela. XX. mendearen erdialdera, adibidez, goiko solairura sartzeko mandioa bota eta terraza itxurako hormigoizko eraikin bat jaso zuten haren lekuan.
San Millan edo Donemiliaga parrokia-eliza herrigunean gailentzen den eraikin nagusia da. Gotorleku itxura duen nabe bakarreko eraikina da.[67]Ahaide Nagusietako leinu zen Donemiliagatarren dorretxearen alboan eraikita dago eta biek hala biek elkar hartuta joan dira mendeetan zehar. [68]
Badirudi eliza gehien bat XVI. mendekoa dela, eta hurrengo mendean amaitutakoa, zaharrago zen beste eliza gotiko baten aztarnen gainean eraikitakoa ziur asko. [69] Horregatik du Balizko Arkeologia Gunearen Aitorpena. [70]Kanpandorreak, berriz, norabide bakoitzean pare bat hutsarte ditu goialdean. Bertan lau kanpai daude, bi iraulketakoak eta beste bi, handiagoak, fijoak, 1825 eta 1850 artean jarriak denak. Gatazka garaietan defentsa eta babeserako gunea ere izango zela dirudi. Eliza lau isuritako teilatu baten bidez estalita dago eta hormei erantsita agertzen diren ostikoek eraikina kanpo aldetik eusten laguntzen dute.
Donemiliaga parrokia-eliza eta Zimiterioa.
Donemiliaga parrokia-eliza saloi-plantakoa [71] da, habearte bakarrekoa, zertxobait zabalagoa dena absidearen partean atzealdean baino. Gurutze-gangek estaltzen dute sabaia. Ganga, izatez, ez da jatorrizkoa. Argia epistola aldetik, hegoaldetik ikusten diren lau hutsartetatik, desberdinak laurak, sartzen da. Elizaren oinean zurezko barandilla duten bi solairutako koru altua eta 1750 inguruan Zaragozako Roca anaiek egindako 800 bat hodi dituen organoa aurkitzen dira.
Elizaren kanpoaldeko eraikuntzan kareharrizko harlanduak erabili dira, 1,6 m-ko lodierako hormak eraikiz. Parrokiaren aurrealdea barrokoa da eta sarbidea eragin hererriar nabaria duen erdi puntuko arku batetik egiten da. Atariko sarrerako erlaitzaren gainean, erdian, San Millan santuaren irudi txiki bat ikus daiteke.
Hegoaldetik bi solairutako beste eraikin bat erantsi zitzaion. Mutilen herriko eskola lehenik, 1939. urtean elizak eraikinaren jabegoa eskuratu zuen arte. Baina 1965ean, eraikin zaharra bota eta gaur egun ezagutzen dugun Zentroarekin ordezkatu zuten.
Udaletxea
Udaletxea herrigunean badago ere, neurri batean baztertuta aurkitzen dela esan daiteke. Zizurkildarrek betidanik esan dutenez, garaiko herritarrek kontzeju etxe berria Donemiliagatarren jabetzako lurretatik at eta haiei bizkarra emanez eraiki nahi izan omen zuten.
Zizurkilgo Udaletxea, XVIII. mendean eraikitakoa.
XVIII. mendearen lehen urteetan altxa zuten eraikin exentua da, oinplano laukizuzenekoa eta hiru altuera dituena. Aurrealdea harlanduz egina dagoen bitartean, gainontzeko aldeetako hormak harginlan edo manposteriaz eraiki zituzten, ertzetan eta bao inguruetan silarria ere erabili bazuten ere. Oso eraikin simetrikoa da. Aurrealdean, beheko solairuan aterpetxo bat osatzen duten hiru erdi puntuko arku daude. Hor kokatzen da etxearen sarrera. Lehen solairuan, nagusia, balkoia erdian eta leiho bana honen alde bakoitzean. Bigarren solairuan berriz, balkoiak ezker-eskuinean eta 1768ko herriko armarri zahar dotorea erdi-erdian. Etxea zurezkoerlaitza handia duen lau isuriko teilatu batez errematatzen da.
Lehendik Zizurkilgo kontzejua Argurutzega Zaharra deitzen zen etxean biltzen zen. Gero, XVIII. mendearen lehen urteetan, udaletxe berria eraiki zuten honen parean, gaurkoa, Argutuzeaga Berria izenez ezaguna orduan. Hona 1850eko agiri batean irakur daitekeena: [73]
Udaletxea egoera onean zegoen, 202 metro2ko oinplanoa zuen eta 6.000 pezetatan baloratuta zegoen.
Lehendabiziko solairuan: sukaldea, korridorea, egongela eta gela txiki bat, beste bi gela eta komuna. Sukaldea eta bi gelak 60 pezetako errentan jarrita zeuden.
Bigarren solairuan udalaren bilera gela eta nesken eskola zeuden. Horrez gain, aguazilaren bizilekua: sukaldea, korridorea, hiru logela eta komuna.
Luzuriaga
Luzuriaga oinetxea.
Zizurkilgo Akezkobailaran kokatuta dagoen etxe dotorea izan zena, gaur oso egoera txarrean eta goitik behera erortzear dagoena. XVI. mendean eraikitakoa izango da ziur asko, nahiz askoz ere lehenago izan dugun Luzuriagatarren leinuaren berri: Iohan Luçuriagakoa izan zen, adibidez, Zizurkilek 1391. urtean Tolosarekin egindako auzotze-sinaduran parte hartu zuen herritarretako bat. [11] Luzuriagakoa da, baita ere, Isastik aipatzen dituen Zizurkilgo oinetxeetako bat.
Eraikinak hiru solairu ditu: behekoa, goiko nagusia eta ganbara. Horma guztiak harginlan edo manposteriaz eraikitakoak ditu. Harlanduaren erabilera bao, ate eta arkuen markoetara mugatzen da.
Fatxada nagusiak ekialdera jotzen du. Jatorrizko eta geroago egindako baoak ikusten zaizkio, ordena jakinik gabe prestatutakoak. Eraikinaren erdian harlanduzko markoa duen atea ageri da. Etxearen iparraldeko aldean, gaur erdi itsututa dagoen arku beheratu, karpanel baten azpitik jatorrian karrera bat izan zenaren sarbidea ikus daiteke. Etxearen atzealdean, mendebaldekoan, arrapala edo ranpa txiki batek jatorrizko ate batera eramaten gaitu, harlanduz markatua hau ere. Beste pare bat bao ere ageri dira horma honetan.
Asteasu eta Elbarrena arteko errepidera ematen duen iparraldeko aldean, aipatutako karrerarako sarrera nabarmentzen da arku karpanel baten azpitik hau ere. Gainean, harlanduzko marko handia duten hiru bao daude, bi leiho eta balkoia izandako beste bat. Azken urteetan etxearen estetika erabat hausten duen hormigoizko eraikin txiki bat erantsi zioten etxeari. Hegoaldeko horman inongo ordenarik gabe ateratzen joan dizkioten baoak nagusitzen dira.
Elbarrenako Arantzazuko Andre Mari eliza
Elbarrenako Arantzazuko Ama Birjinaren eliza
Gehienbat Elbarrenako auzotarren ekimenez eraikitako eliza dugu Arantzazuko Andre Mariarena. Geroz eta biztanle gehiago biltzen ari ziren Zizurkilgo Elbarrena auzoan eta bertan bizi ziren eliztarrei nahiko urrun geratzen zitzaien Herriguneko Donemiliaga parrokia-eliza. Hortik sortu zen Elbarrenan bertan eliza berri bat eraikitzearen ekimena. Eraikuntzak arkitektura modernoa du eta 1957ko irailaren 1ean inauguratu zuten. Barruko hormak Xabier Alvarez de Eulate Aita margolari ezagunak dekoratu zituen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eman zizkion Zizurkilgo herriari honek eliza eraikitzeko behar zituen terrenoak. Horretan eta herri-ekimenez eraikitzean datza Arantzazuko Ama Birjinaren eliza Udal jabego izatearena: [74]
«
2905,5 metro kuadro dituen lursail baten doako lagapena egiten zaio udalari. Gehituta honi 1953ko abenduaren 2an UdalariMedikuaren etxea egiteko eman zitzaizkion beste 465 metroak... esan daiteke eremuak 393.540 pezetetako balioa duela.
»
On Bartolome Auzmendi (Ataun, 1933) apaiztu eta zuzenean etorri zen Zizurkilgo Donemiliaga parrokiara 1957ko urrian. Urte bereko azaroan Elbarrenan eraiki berri zen Arantzazuko Amaren elizaren ardura hartu eta bertan jardun zuen 18 urtez (1957-1975).
Zubimusu zubia
Erdi Aroan itsasoa eta Gaztela lotzen zituen Oria ibaiaren alboko ibilbideak Aiztondotik datorrenarekin bat egiten duen gunean eraiki zuten hasierako Zubimusu hura, zurezkoa ziur asko. XVI. mendean zurezkoa zena harrizko batekin ordezkatu zuten, 1554ko agiri honek dioen bezala: [75]
...yziese el camino qu´esta dende la puente nueba de Tolossa, que esta delante Billabona, hasta la venta de Çarate, qu´esta en jurisdiçion de Çiçurquil.
»
Lehen Karlistaldia amaituta, bideak eta zubiak egokitu edo berritu ziren. Zubimusu nonbait oso egoera txarrean aurkitzen zen, erdiko arkua bereziki. Pedro Nolasco arkitektuak gidatu zuen zubiaren eraberritzea 1848an. [76] 28.860 erreal gastatu ziren denera berritze-lanotan eta horietatik 4.600 Villabona eta Zizurkil artean osatu zituzten, erdibana. Gutxiago bada ere, berea jarri behar izan zuten Asteasuk, Aiak, Adunak, Alkizak eta Larraulek. Lanak burutzeko behar izan ziren gainontzekoa errealak Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaindu zituen. [77]Bigarren Karlistaldiaren ondoren ere, 1894an, Zubimusu berritu eta zabaldu zen Inozentzio Elortza (Azpeitia, 1824) ingeniariaren gidaritzapean. Zera zion Elortzak: [78]
Zubimusu azkenekoz 2016an eraberritu zen.
«
...El ancho de este puente es actualmente de tres metros, anchura insuficiente para que puedan cruzar dos carros, por lo cual y creemos de necesidad dar al puente igual de anchura que el resto de la carretera, o sea, tres metros más de lo que ahora tiene.
»
1936anGerra Zibila lehertu zenean, militar matxinoak Tolosa aldetik zetozen. Errepublikarrek Zubimusu leherraraztea erabaki zuten frankistei bidea galarazteko. Horrela, zubiaren Villabona aldeko begia eztanda arazi zuten 1936ko abuztuaren 14an. Saiakera, ordea, ustel geratu zen, frankistek bi egun geroago, Amabirjinaren bigarrenean, Zizurkilen sartu ziren Zubimusu zubian zehar. [79]
2016an, azkenik, Zubimusu berritu zuten: 800.000 €ko aurrekontuarekin, LKS Ingeniería-k [81] bi alboetako begiak eraitsi, erdiko arkua zutik utzi eta hauen gainean 42 metro luze duen altzairuzko egitura ezarri du.
Irizibarko karobia
Irizibarko karobia, 2018an berrituta
Zizurkilgo karobirik dotoreena eta osatuena da. Hiruzpalau bat metroko altuerako eta beste pare bat metro diametroko zilindroa da. Aterpea du kanpoaldean, teilatu eta guzti. Egoera zaila erakusten zuen eta Irizibar baserrikoei horrek eragiten zien kezkari erantzunez, Zizurkilgo Udalaren, Hernandorena Kultur Elkartearen eta Andoaingo Burdina Taldearen lankidetzak karobia txukundu eta zaharberritu du 2017/2018an.
Burdina Taldeak karobia bera eta ondoko harrobiaren inguruko sasiak garbitu ondoren, labearen ahoa eta paretak txukundu ditu. Erabat hondatuta zegoen labearen sarrerako arkua ere konpondu dute, horretarako Irizibarkoek eskuratu dizkieten harriak erabiliz. Aurreko estalpearen teilatua ere askatu dute, gapirioak eta latak saneatuz edo ordezkatuz. Amaitzeko teilaztatze lanak egin dira.
Beste hainbat ondare
Alfredo Moraza (Donostia, 1966) historialariak idatzita eta Zizurkilgo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak editatutako herriko baserriei buruzko lan monografikoa aurkeztu zuten 2010ean. [82] Argitalpen horretan aurki daiteke ondare hauen eta beste askoren informazio sakonagoa. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak ere Zizurkilgo Ondareari buruzko datuak eskaintzen ditu. [83]
Herrigunean, plazaren inguruan hainbat eraikin interesgarri dago:
Plazaetxeberri, oso aspalditik ostalaritza-zerbitzuak eman dituen XVII. mendeko eraikina. Lehen solairua bitarte harri-hormak eta harlanduzko lanak erakusten ditu. Gorago, berriz, zurezko egitura jarri dute ikusteko moduan. Estalkiaren hegalak fintasunez hornitutako jabaloiak ditu.
Zarateko Benta, gaur egun oso txukun berritua, garai bateko Gipuzkoako barrualdea eta kostaldea lotzen zituen gune estrategiko batean kokatua. Zizurkilgo Udalak berak eraiki zuen benta, XVI. mendean ziur asko, eta ustiapena alokairuan jartzen zuen.
Buztinbailaran:
Portxeta baserria, XVII - XVIII. mendeen artean eraikitako lau isuriko teilatua duen baserria. Harri-hormak karez zuritua, fatxada nagusiko baoek harlanduzko markoak dituzte.
Nekola baserri barrokoaXVII-XVIII. mendean eraki zuten. Bitan bereizita dago gaur eta etxe bakoitzak bere bilakaera izan du. Nekolaren lehen aipamen historikoa 1391ekoa da.
Irazuazpikoa baserria, horma zurituak dituen eraberritutako eta gaur bi bizitza jasotzen dituen eraikina. Baserriaren lehen aipamena 1548koa da. Fatxada nagusian 1587ko data erakusten duen hareharrizko armarria dauka. Udaletxekoaz gain, bakarra da herri osoan eta 1587 data erakusten du.
Berastegi baserria, XVI. edo XVII. mendean eraikitakoa, dolare-baserri motakoa. Bi etxebizitzatan banatuta dago eta bakoitzak bere garapena izan du. Fatxadan dobelatutako sarrera nabarmentzen da. Teilatupean ere argi ikusten dira bi eraikuntza ezberdinak.
Iartza baserri barrokoa, XVII. mendearen lehen erdian eraikitakoa. Gaur egun, zenbait etxebizitzatan banatuta dago eta horren nabarmen hondatu du baserriaren irudia. Fatxadaren arkuaren giltzarriaren gainean armarri baten arrastoa du.
Pello Mari Otaño (1857-1910), bertsolaritzaren historian eragin handienetakoa izan duen bertsolaria. Antonio Zavalak zioenez, "euskera bizi bada, Otañoren bertsoak ere biziko dira. Eta auek arnasik badute, gure izkuntzak ere izango du".
Migel Otegi Urkia (1911-1989). Arritxipi baserrian jaiotako jesulaguna. 1934 geroztik Txinan irakasle. 30 liburuki dituen Txino-Gaztelania hiztegi erraldoia idatzi zuen.
Bukalai dantza taldea. Ikasleak dantza ikasten dute taldetan banatuta eta hainbat emanalditan parte hartzen dute urtean zehar.
Danena Kirol Elkarteak 1976an ekin zion bere futbol-bideari. 1980an eratu zuen Regional mailako taldea. Urte luzeen lanaren eta Udalarekin dituen harremanen fruitu 2014an inauguratu zuten belar artifilizialeko zelaia. Gaur egun, futbol, txirrindularitza eta atletismo sailak ditu. Biziberrituta ageri da, ekimen ezberdinak antolatzen eta kirola sustatzen.
Denok Danena Halterofilia taldea. Batis Kortajarenaren gidaritzapean, Zizurkilgo Taldeak halterofilia Euskal Herriko eta Espainiako mailarik gorenera eraman du. Orain Villabona-Zizurkilgo Olaederra Kiroldegian entrenatzen dute. Espainako, Europako eta Munduko txapelketetan parte hartu du, baita Olinpiada batean ere.
Festa Batzordea (Zizurkilgo Herrigunekoa) Amabirjinetako jaien antolatzailea da. Horrez gain, beste hainbat ekitaldi antolatzen dituzte.
Hernandorena Kultur Elkartea, 2008an sortua. Herriko kultur mugimendua sustatzea eta dinamizatzea du xede, historia eta etnografia ataletan bereziki, naiz bere jarduera herri-ekimen eta kultur arloko eremu askotara hedatzen den.
↑Zarateko Benta trikuharria “Excavación del dolmen de la Venta de Zarate. Aranzadi Zientzia Elkartea. Munibe, año XVlll - Números 1/4 - 1.966 - Páginas 185-188.
↑Iruñeko Katedraleko Artxibategia, Libro redondo,Códice 64, fol. 104V
↑José M. Mutiloa Poza: "Roncesvalles en Guipúzcoa. Donostia, Aurrezki Kutxa Probintziala, 1976
↑Atxulondo-Abaloz naturgunearen azterketa: habitaten kartografia eta karakterizazioa, landare mehatxatuen azterketa eta kontserbaziorako proposamenak – Aranzadi Zientzia Elkartea, 2007
↑Carmelo Echegaray: Investigaciones históricas referentes a Guipúzcoa. 1893, 14-15 orr.
↑Lope Martinez de Isasti: Libro del Compendio historico de Guipúzcoa (Manuscrito). Lehen liburua, 35. orr. Biblioteca Nacional de España.
↑I. Gurruchaga: “Un documento del año 1375. Luchas de los bandos oñacino y gamboíno en Guipúzcoa. Supresión de los Alcaldes de la Hermandad el año 1373”. R.I.E.V. XXIV. L, 1933. (121-133).
↑ Lope Martinez de Isasti: Libro del Compendio historico de Guipúzcoa (Manuscrito). Biblioteca Nacional de España.
↑ Libro de las bienandaznas et fortunas. Lope Garzia Salazar. Libro XXII (174-175 or.)
Gallery in Klang, Selangor, Malaysia Sultan Abdul Aziz Royal GalleryGaleri Diraja Sultan Abdul AzizEstablished1988 (as Memorial Museum)19 October 2007 (as Sultan Abdul Aziz Royal Gallery)LocationKlang District, Selangor, MalaysiaCoordinates3°2′28.7″N 101°26′57.1″E / 3.041306°N 101.449194°E / 3.041306; 101.449194TypegalleryArchitectArthur Benison HubbackOwnerSultan of SelangorWebsitewww.galeridiraja.com The Sultan Abdul Aziz Royal Gallery (Malay: Galeri Dira...
XeTeX Información generalTipo de programa TipografíaDesarrollador Jonathan KewLanzamiento inicial abril de 2004Licencia MIT LicenseInformación técnicaProgramado en C++CVersionesÚltima versión estable 0.99999 ( Febrero de 2018)Enlaces Sitio web oficial Repositorio de código [editar datos en Wikidata] XeTeX (pronunciación en inglés zee-TeX[1] es decir /ˈziːtɛx/ o también /ˈziːtɛk/) es un motor de tipografías TeX que utiliza Unicode y soporta tecnologías modern...
His ExcellencyDoctorPashaTareq Salah SuheimatSenatorIn office17 November 2005 – 28 November 2007Minister of Post and CommunicationsIn office30 May 1993 – 7 June 1994Prime MinisterAbdelsalam al-MajaliMinister of HealthIn office19 June 2000 – 16 June 2001Prime MinisterAli Abu al-RaghebSenatorIn office17 November 2005 – 28 November 2007 Personal detailsBorn(1936-09-23)23 September 1936Al KarakDied21 July 2014(2014-07-21) (aged 77)AmmanNationalityJ...
The top tier in English football today is the Premier League, replacing the Football League First Division for the 1992–93 inaugural season. Since the 1888–89 season, the first year of top flight football, 110 different individual players have been named top scorer. Players from Tottenham Hotspur have been named top scorer more than players from any other club, appearing thirteen times on this list. Jimmy Greaves, the all-time top goal scorer in top flight history, won it four times whils...
Federico Chaves Careaga Data i miejsce urodzenia 15 lutego 1882 Paraguarí Data i miejsce śmierci 24 kwietnia 1978 Asunción Prezydent Paragwaju Okres od 1949 do 5 maja 1954 Przynależność polityczna Colorado Poprzednik Felipe Molas López Następca Tomás Romero Pereira Multimedia w Wikimedia Commons Federico Chaves Careaga (ur. 15 lutego 1882 w Paraguarí, zm. 24 kwietnia 1978 w Asunción) – paragwajski polityk i żołnierz. Prezydent Paragwaju w latach 1949-54. Członek Part...
British TV series or programme Go for ItGenreGame showCreated byJohn de MolPresented byStephen MulhernNarrated byBruce HammalTheme music composerMarc SylvanRichard JacquesCountry of originUnited KingdomOriginal languageEnglishNo. of series1No. of episodes6 (inc. 1 special)ProductionProduction locationThe London StudiosRunning time60 minutes (inc. adverts)Production companiesTalpa and PotatoOriginal releaseNetworkITVRelease27 August (2016-08-27) –10 December 2016 (2016-12...
American racing driver For the wide receiver, see Tim George. NASCAR driver Tim George Jr.George at the 2010 Nationwide race at Road AmericaBorn (1980-12-21) December 21, 1980 (age 42)Manhattan, New YorkAwards2008 Rolex Sports Car Series Rookie of the YearNASCAR Xfinity Series career4 races run over 2 yearsBest finish58th (2011)First race2010 Bucyrus 200 (Road America)Last race2011 Zippo 200 (Watkins Glen) Wins Top tens Poles 0 0 0 NASCAR Craftsman Truck Series career24 races run over 4 ...
Campeonato de España de Ciclismo en Ruta 1914 DetallesFecha1914País EspañaDocumentación El XIV Campeonato de España de Ciclismo en Ruta se disputó en Madrid el 19 de junio de 1914 sobre un recorrido de 100 kilómetros. El ganador de la prueba fue Óscar Leblanc, que se impuso en la línea de llegada al sprint. Antonio Crespo y José Magdalena completaron el podio.[1] Clasificación final Pos. Ciclista Equipo Tiempo 1. Óscar Leblanc Rudge-Whitworth 3h 28'45 2. Antonio Crespo Grit...
This article is about the section of U.S. Route 20 in Chicago. For the entire route, see U.S. Route 20. Lake Street200 North (in the Loop)General Ulysses S. Grant HighwayThe Green Line elevated tracks run above Lake Street in Chicago. April 2002Part of US 20Maintained byIDOT and CDOTLength34.4 mi (55.4 km)[1]West end US 20 / Elgin Bypass at Villa Street in ElginEast endUpper Stetson Avenue in Downtown Chicago Lake Street is an east–west street in Chicag...
Confederación Argentina ← 1831 – 1853 (1860) → → (Details) (Details) Kaart 1846 Algemene gegevens Hoofdstad geen Talen Spaans Regering Regeringsvorm confederatie De benaming Argentijnse Confederatie (Spaans: Confederación Argentina) wordt gewoonlijk gebruikt om Argentinië aan te duiden van 1831 tot 1853. In deze periode was Argentinië bestuurlijk ingericht als een confederatie en was Argentijnse Confederatie de officiële benaming van het land. In de con...
British journalist and newsreader Michael BuerkBuerk in 2012BornMichael Duncan Buerk (1946-02-18) 18 February 1946 (age 77)Solihull, Warwickshire, EnglandEducationSecondary: Solihull School and UWI CardiffOccupation(s)TV presenter, newsreader, journalistNotable credit(s)BBC NewsBritain's Secret Treasures999Heir HuntersSpouse Christine Lilley (m. 1968)Children2, including Roland Michael Duncan Buerk (/bɜːrk/;[1] born 18 February 1946) is a British ...
Scottish footballer For the English musician, see Elvis Costello. This article's lead section may be too short to adequately summarize the key points. Please consider expanding the lead to provide an accessible overview of all important aspects of the article. (June 2021) Declan McManusPersonal informationFull name Declan Joseph McManusDate of birth (1994-08-03) 3 August 1994 (age 29)Place of birth Glasgow, ScotlandHeight 5 ft 11 in (1.80 m)[1]Position(s) ForwardTe...
American activist, writer, and reporter Dolores AlexanderBorn(1931-08-10)August 10, 1931Newark, New Jersey, United StatesDiedMay 13, 2008(2008-05-13) (aged 76)Palm Harbor, Florida, United StatesNationalityAmericanOccupationWriterKnown forWomen's rights activist Dolores Alexander (August 10, 1931 – May 13, 2008)[1] was a lesbian feminist, writer, and reporter. Alexander was the only executive director of the National Organization for Women (NOW) to have resigned because of ...
Ribbons of smooth muscle along the colon Teniae coliIliac colon, sigmoid or pelvic colon, and rectum seen from the front, after removal of pubic bones and bladder. (Tænia coli not labeled, but visible at center.)Female pelvis and its contents, seen from above and in front. (Taenia coli not labeled, but visible at right.)DetailsIdentifiersLatintaeniae coliTA98A05.7.03.013TA22993FMA76487Anatomical terminology[edit on Wikidata] The taeniae coli (also teniae coli or tenia coli) are three sep...
Intercollegiate basketball season 2018–19 Bowling Green Falcons women's basketballConferenceMid-American ConferenceDivisionEast DivisionRecord9–21 (2–16 MAC)Head coachRobyn Fralick (1st season)Assistant coaches Kim Cameron Karmen Graham Joel Whymer Home arenaStroh CenterSeasons← 2017–182019–20 → 2018–19 Mid-American Conference women's basketball standings vte Conf Overall Team W L PCT W L PCT East Ohio 14 – 4 ...
American architect (1930–2022) James PolshekPolshek in October 2019BornJames Stewart Polshek(1930-02-11)February 11, 1930Akron, Ohio, U.S.DiedSeptember 9, 2022(2022-09-09) (aged 92)Manhattan, New York City, U.S.OccupationArchitectSpouse Ellyn Margolis (m. 1952)Children2AwardsAIA Medal of Honor (1986)AIA Architecture Firm Award (1992)PracticePolshek Partnership, now Ennead ArchitectsBuildingsWilliam Jefferson Clinton Presidential Center, Rose Center for Ea...