Artxibo (agirien bilduma)

Artxiboa jatorriko agiri historikoen bilduma da. Denboran zehar lehen mailako iturriak biltzen ditu, pertsona, familia, erakunde, herri edo eskualde bati buruz, informazio hori historialari, beste ikertzaile edo interesaturik egon daitekeen pertsonen eskura jartzeko. Liburuak, aldizkari eta egunkariak ez bezala, artxiboak gordetzen dituen agiriak ez dira inoiz argitaratu, baina balio historiko eta kultural handia dute. Artxiboa gordetzen den leku edo eraikinari artxibategi edo agiritegi deritzo.

Artxiboak, erakunde (instituzio, administrazio, enpresa) bati lotuak dira eta erakunde horren jardueraren erregistroa gordetzea dute helburu. Dokumentu bakarrak dira (ez argitaratuak), zaharrenak Mesopotamiakoak.[1][2]

Artxiboak administratiboak, bitartekoak eta historikoak (dokumentuek 50 urte baino gehiago dituztenean) izan daitezke.

Liburuak, aldizkari eta egunkariak ez bezala, artxiboak gordetzen dituen agiriak ez dira inoiz argitaratu, baina balio administratibo, historiko eta kultural handia dute.

Dokumentazio-sistemen egituraren parte dira biblioteka eta dokumentazio-zerbitzuekin batera.

Artxibo nazionalak

Dokumentu, instituzioen artxibo ofizialak edo organismo publiko, judizial, politiko eta militarrak, baita kasu batzuetan, pribatuak, batzen dituen instituzioa da Artxibo Nazionala.

Oro har, artxibo nazional bateko dokumentuen kopiek edo ziurtagiriek legezko balioa dute. Batez ere Estatuak bere herritarrekin hartzen dituen betebeharretan.

Espainiako Artxiboak

Erreinuko lau Artxibo Orokorrak hurrengoak dira:

  • Simancas (1561)
  • Indietako Agiritegi Nagusia
  • Madrilgo Artxibo Historiko Nazionala
  • Alcala de Henareseko Artxibo Zentrala

Euskadiko Artxibo Nazionala

Euskadiko Artxibo Historikoa edota EASN (Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala) Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen eraikina da, bai eta Euskadiko Artxibo Nazionalaren egoitza ere. Eusko Jaurlaritzaren ardurapean dago.

Artxiboak antolatzeko bi printzipio daude:

1.Jatorriaren arabera gordetzen dituzte dokumentuak, dagozkien espedienteetan eta hauek serieetan.

  • Sailkapen taulak irudikatzen du erakundearen egitura.

2. Iraupen legala (gero beharbada historikoa)


Adibide bezala Nafarroako udalen artxiboetako sailkapen taula ikus dezakegu:

1.00 GOBERNUA 2.00 ADMINISTRAZIOA
1.01Kontseilua/Udala 2.01 Idazkaritza
1.02 Alkatea 2.02 Erregistro orokorra

2.03 Ondarea

2.04 Langileak

3.01 Hiritarren segurtasuna 3.02 Suhitzaileak
3.03 Soldadutza urbanoa 3.04 Lekuko polizia
3.05 Babes zibila 3.06 Osasungintza
  • Osasun zentroak
  • Hilerriak
  • Ura eta estolderia
  • Garbitasun publikoa
3.07 Ongintza eta laguntza soziala

Kalitate agiriek enpresetan, edota administrazio elektronikoek, sortzen diren momentutik dokumentuen kudeaketa profesionala eskatzen dute formatu digitalean.

Erreferentziak

  1. Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa; Camacho Markina, Idoia. (2009). Dokumentazio zerbitzuak Euskal Herriko komunikabideetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-692-3008-4. (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).
  2. Agirreazaldegi Berriozabal, Teresa; Udako Euskal Unibertsitatea. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-078-8. PMC 851002448. (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!