1374anTolosara erantsi zen udalerria. 1615ean bere autonomia berreskuratu zuen Tolosarekin haserretu ostean.
1967 eta 1988 urteen artean, Orendain eta Baliarrain udalerriekin batera, Iruerrieta udalerria sortu zuten.[4]
Demografia
2019an 506 biztanle zituen herriak. Horietatik %20,16ak 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %14,62 ziren.[5]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %0,5. Bigarren sektorea BEGaren %34,9. Hirugarren sektorea BEGaren %63,4. Eraikuntza %1,2.[5]
2015eko hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 130 boto lortu zituen. EAJk, 110 boto. PSE-EEk bi. PPk bat. Bakarne Otegi (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[7]
2019ko udal hauteskundeak
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 150 boto. EAJk 115 boto. PSE-EEk 3 boto.[8] Bakarne Otegi aukeratu zuten alkate berriro.[9]
Ikaztegietan[21] euskalduna da biztanleriaren %88.83, eta euskararen erabilera %73.5 da. Ikaztegietako euskara gipuzkeran[22] katalogaturik dago, zehatzago, erdiguneko gipuzkeraren[23] parte den Tolosaldeko euskaran[24]. Azpieuskalki hau Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute. 2016an herritarren %78,26 euskalduna zen.[5]