Udalaestatuaren administrazio maila beherena da, udalerri bat administratzen duten pertsonen multzoa, alkateak eta zinegotziek osatua.[1] Udalak oso txikiak direnean, biltzar bidezko funtzionamendua dute, kontzeju ireki izenekoa. Bere egoitzak udaletxe du izena.
Askotan, administrazio maila beherena da baina udal handien kasuan, badaude beheko banaketa administratiboak: auzoak, barrutiak, alkate-auzoak, eta abar.
Euskal Herrian
Euskal Herriko hainbat tokitan, bereziki ekialdeko euskalkiak mintzatzen diren lurraldeetan, udalari eta udaletxeari “herriko etxe” deritze, alkatea “auzapez” izendatzen da eta zinegotzia “hautetsi”.