Oligarkia

Gobernu motak

Politika saila

Oligarkia (grekoz: ὀλίγος, oligos = «gutxi» + ἄρχω arkhos = «agintzea, gobernatzea») herriaren boterea gutxi batzuen esku uzten duen aginte mota da. Talde txiki hark boterea du, nobleenak direlako, hau da, aberatsak direlako, familiaren loturengatik, edo kontrol militarraren bidez. Oligarkia duten Estatuak, maiz, gutxi batzuen kontrolpean izaten dira, eta horiek beren eragina belaunaldi batetik bestera oinordetuz joaten dira. Talde horretako kide bakoitzari oligarka deitzen zaio.

Antzinako Greziako idazle politikoek oligarkia terminoa aristokraziaren forma endekatua izendatzeko erabiltzen zuten.

1990eko hamarkadatik aurrera, Sobietar Batasuna desegin ondoren, sortutako plutokrata oso aberatsen klaseei ere oligarka esaten zaie, bereziki Errusian eta Ukrainan.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!