Artikulu hau gehienbat Athletic klubeko gizonezkoen taldeari buruzkoa da; emakumezkoen taldeari buruzkoa beste hau da: «Athletic (emakumezkoen taldea)».
Athletic[1] (ofizialki Athletic Club,[2] askotan Bilboko Athletic edo Athletic de Bilbao ere deitua) Bilboko futbol taldea da. Historia ofizialaren arabera, 1898an sortu zen eta Real Madrid Club de Futbol eta Futbol Club Barcelona taldeekin batera, 1928an Liga sortu zenetik Espainiako Lehen Mailako edizio guztiak jokatu dituen talde bakarra da. Aldi berean, kirol elkarte anonimoa ez den Espainiako ligako lau klub profesional bakarrenetarikoa da, beraz, klubaren gobernua bere kideei dagokie. Euskal klubaren berezitasunik nabarmenena Euskal Herrian jaiotako edo futbolean trebatutako jokalariekin bakarrik jokatzeko tradizioa da. Tradizio hori 1912an sortu zen eta ordutik mantendu da.[3][4] Historikoki, harrobiko kluba izateagatik eta futbolari gazteen prestakuntzan lan egiteagatik ere ezaguna da, hau delarik lehen taldea jokalariz hornitzeko iturri nagusia.[5]
Bere lorpen guztiak Espainiako txapelketetan lortu ditu, non Espainiako futbolaren barruan klub historikotzat hartzen den.[6] Bere izen onaren zati handi bat, Errege Kopan lortu du, hogeita lau aldiz irabazi duena (klubaren arabera hogeita bost dira, bere jabetzan duen 1902ko Koroatzearen Kopa ere kontatzen duelako),[7][8] txapelketako bigarren talderik sarituena izan zelarik XX. mendean, kopetako errege ezizena irabaziz,[9] 1998an Barçak gainditu zuen arte.[10][11] Gaur egun, Espainiako Kopa txapelketa gehien dituen bigarren taldea da, hirugarrena, Real Madril, baino bost gehiago.
Titulu ofizial gehien dituen Espainiako Ligako hirugarren kluba da (35), eta bosgarren postuan dago Lehen Mailako sailkapen historikoan, hirugarren izan zelarik 2009-10 denboraldira arte, une horretan Valentzia taldeak gainditu zuelarik, eta laugarren 2013-14 kanpainara arte, kasu honetan, Atletico Madrilek baztertuz.[12] Era berean, ligako historiako gol-zaparradarik handienaren errekorra du; 1930-31 denboraldian, 12-1 irabazi zion F. C. Bartzelonari.[13][14][15]
Talde bizkaitarraren lorpen kontinental handienak 1976-77 eta 2011-12 denboraldietan lortutako UEFAko Europa Ligako bi azpitxapeldun eta 1956ko Latindar Kopako azpitxapelduna izan dira.[16] Athleticen gol-zaparradarik handiena Europako konpetizioan Standard Liejari 1-7 irabazi zionean izan zen, 2004-05 denboraldian.[17]
1890eko hamarkadan ezagutarazi zen futbola Bizkaian, Bizkaiko portuetan lan egiten zuten marinel ingelesek football partidiloak jokatzen zituztelako tarte libreetan. Handik gutxira, zale bizkaitarrak batu zitzaizkien. Bizkaitarrek kirol berritzaile honekiko zuten interesa handituz joan zen, eta historia ofizialak dio 1898an Bilboko Zamacois gimnasioko gazte batzuek football talde bat sortzeko ideia izan zutela, Ingalaterran zeudenak bezala; talde honi Athletic Club izena jarri zioten, nahiz eta taldea 1901ekoapirilaren 5era arte ez zen legez eratu On Diego Lopez Haroko kale nagusia eta Berastegi kalearen kantoian zegoen Café Garcían egindako batzarrean.[18][19][20] Garai hartan, Athleticek Lamiakoko zelaietan jokatzen zituen partidak, Bizkaiko udalerriko hipodromoko lurretan. Eta gaur egun badakigu Lamiakoko zelai horietan lehenago jokatu zirela partidak: Orain arte, klubak berak barne, 1898 urtea eman izan dute fundazio data ofizialtzat, baina zenbait ikerketek data horren aurretik Athletic izeneko klub baten existentziaren eta honek jokatutako zenbait futbol partiden testigantza ematen dute.[oh 1] Alta, Bilbon jokatu zen lehen futbol partida, 1889an, ekainaren 29an jokatu zen, Barmston Rangers eta hainbat barkutako marinelen artean.[23] Garai hartan Lamiakoko hipodromoan jolasten zituzten partidak.[24][25]
1900ean Bilbao Football Club sortu zen. Bi taldeek adiskidantzazko partidak jokatu ohi zituzten, gero eta garrantzi handiagoa zutenak Bizkaiko zaleen artean, bi taldeen artean nahiko lehia egotera iritsiz. 1902ko udaberrian Alfontso XIII.aren adin nagusitasuna ospatzeko futbol txapelketa nazional bat jokatu zen. Garaikur hau Koroatzearen Kopa izenarekin bataiatu zen, eta Errege Koparen aitzindaritzat hartua dago. Athletic Clubek eta Bilbao F. C. taldeak Bizcaya izeneko talde konbinatu bat sortu zuten,[oh 2] eta titulua lortu zuten, F.C. Bartzelonari 2-1 irabazi baitzioten Castellanako hipodromoan, Madrilen.[26]
1903an, Bilbao Football Club elkarteak elkartea desegitea erabaki zuen Batzar Nagusian, bazkide guztiak Athletic Cluben sartuz. Krisi instituzional gogorra gainditu ondoren, Athleticek urte horretan bertan egin zuen debuta Errege Kopa sortu berrian, eta txapeldun izan zen, hurrengo urtean errepikatu zuen titulua.[27]
Lamiakoko zelaia, Leioan, Athletic Cluben lehen zelaia zela kontsideratzen da. 1887koirailaren 18tik hipodromo bezala funtzionatzen zuen, baina azalera Santa Eugenia zelaia baino hobeto egokitua zegoen. 1901etik 1911ra jokatu zuen, nahiz eta beste klub batzuekin batera aritu (Bilbao Football Club kasu).[28] Denbora horretan, Athleticek 58 partida jokatu zituen, eta gutxienez 41 irabazi zituen.[29] Lamiakotik igaro ziren arerioen artean Real Madrid C. F. (1904) eta F. C. Barcelona (1906) daude.[30] Zelaia 3.000 eserlekutara iristen zen ia,[31] eta Bilbotik joateko trena hartu behar zen San Nikolaseko geltoki zaharrean, eta Lamiakoko zelaiaren parera iristen zenean, geltokirik edo geralekurik ez zegoenean, tren-gidariak trenaren martxa moteltzen zuen bidaiariak trenetik jaitsi ahal izateko.[32]
Kopako lehen edizioan lortutako arrakastaren ondorioz, Madrilen zeuden euskal ikasle batzuek, Enrique Allende edo Ricardo Gondra gisa, Athletic Club (Madrilgo sukurtsala) sortu zuten, gaur egungo Atlético de Madrid dena¡; baina erakunde desberdin gisa funtzionatu zuten, presidente eta batzar orokor propioekin. Hala ere, sukurtsala zenez, madrildarrek ezin zuten Athleticen aurka jokatu txapelketa ofizialean (klub bera ziren).[33]. Era berean, ohikoa zen Errege Kopako partidetan Athleticek Madrileko sukurtsaleko jokalariak zelairatzea. 1904ko eta 1905eko Kopako finalak jokatzeko Athleticek Madrileko sukurtsaleko jokalariengana jo behar izan zuen, ez baitziren hamaikakoa osatzeko nahikoa jokalari joan.[34][35] 1907ko otsailaren 20an, Athletic Club de Madrid Elkarteen Erregistroan inskribatu zen, eta nortasun juridiko propioa eta Athletic Clubaren nortasunetik bereizia lortu zuen; beraz, sozietate-mailako sukurtsala izateari utzi zion. Hala ere, kirol arloan bi taldeen arteko lotura izaten jarraitu zuen, eta talde bizkaitarrak Athletic Clubeko jokalariei Espainiako Txapelketa jokatzeko deia egiten jarraitu zuen. Adibidez, Manuel Garnica Serrano madrildarra izan zen golegileetako bat Athleticek 1911n irabazi zuen finalean. Hala ere, deialdiak bertan behera geratu ziren 1912an, Athletic Cluben filosofia delakoaren lehen bertsioa sortu zenean, honen arabera jokalari bizkaitarrak bakarrik lehiatu zitezkeelarik.[36] Gainera, Julian Ruete Madrilgo taldeko presidenteak independentzian aurrera egin zuen. 1917an, Madrilgo Athletic Clubek bazuen armarri propio bat, Madrilgo hartza eta gurbitza zituena, eta, azkenean, 1921ean, Madrilgo taldea Athletic Clubetik bereizi zen.[37][38] Prozesua 1924ko urriaren 4an egin zen, Madrilgo Athletic Clubeko Bazkideen Batzar Nagusian, eta bertan Madrilgo taldeak estatutuak eta araudiak erabat aldatu zituen, Bilboko klubarekiko menpekotasunari buruzko aipamen guztiak ezabatuz.[39]
Taldea sortu zenetik urte batzuk igaro ziren eta Athletici txiki geratzen hasi zitzaion Lamiakoko zelaia. Bizkaian futbolarekiko zaletasuna izugarri hazi zen azken urteetan, eta gero eta beharrezkoagoa zen zelai aldaketa bat. 1911n, egungo txapelduna zenez, klubari Errege Koparen hurrengo edizioa antolatzea zegokion. Lamiakoko zelaiak horrelako ekitaldi bat hartzeko baldintza egokiak betetzen ez zituenez, Athleticek Neguri auzoko (Getxo) Jolaseta zelai berrira joatea erabaki zuen. Futbol zelai honen neurriak, zaletu kopurura hobeto egokitzen ziren, eta garai hartan, zaleentzako estalitako tribuna bat bezalako berrikuntza garrantzitsu batzuk sartu zituen, preferetnzia bat (tribunaren aurretik korritutako bi banku ilara), eta sarrera orokor bat (gainontzeko zelai zatian, zutikako ikusleek okupatua). Athleticek 48 partida jokatu zituen Jolasetan. Horietatik lau ofizialak izan ziren (garaipenak) eta beste 44 lagunartekoak, 23 garaipen, sei berdinketa eta 15 porrotekin.[40]
Hala ere, garai hartarako estadio modernoa izan arren, Bilbotik urrun zegoen eta kluba, hazten ari zela, Bilbon bertan zelai propioa izatea bilatzen ari zen.[30][41] Hazkunde justifikatua izan zen; izan ere, 1910ean, elastiko zuri-gorria jantzita, Athletic berriz ere Kopako txapeldun izan zen, hainbat urteko lehortearen ondoren, eta hurrengo urtean ere arrakasta bera izan zuen. Urte horietan, hurrengo urteetan zeresan handia emango zuen jokalari gazte baten figura nabarmentzen hasi zen: Rafael Moreno Aranzadi, "Pitxitxi" ezizena ematen ziotena, muturreko azkarra, jaurtiketa indartsua eta oparoa zuena.[42]
Jada txapeldun zen talde bati ginga jartzeko, 1910ean klubaren historiako lehen entrenatzailea zen Mr. Shepherd ingelesa kontratatu zen.[43], taldea handik gutxira utzi zuena eta 1914ra arte William Barnes ingelesak ordezkatu ez zuena.[44]. 1913an, Athleticek, azkenean, Manuel Maria Smith arkitektoak egindako bere zelai desiratuaren eraikuntza amaitu zuen, eta San Mameseko asiloaren ondoko lurretan altxatu zen. Urte bereko abuztuaren 21ean inauguratu zen, Athletic eta Irungo Racing Club taldeen arteko lagunarteko partida batekin, gol bateko berdinketarekin amaitu zena. "Pitxitxi" izan zen San Mameseko historiako lehen gola sartu zuena.[26]
Garai arrakastatsu bat iritsi zen Athleticentzat, hiru aldiz jarraian irabazi zuen Errege Kopa, 1914, 1915 eta 1916an hurrenez hurren, eta Espainiako talderik hoberentzat hartu zuen prentsak. William Barnes aulkian zela, Athleticeko taldea honako jokalari hauek osatzen zuten: Ibarretxe atepean, Solaun eta Hurtado defentsa sendo bat osatuz, Egiaren gogortasuna, Jose Maria Belauste kolosoa, bere anaia Ramonek bezala zelai erdian egotea inposatzen zuena, edo Izeta, German, Apon, Zuazo eta Rafael Morenok osatzen zuten aurreko taldea. Azken horrek errefusatu egin zituen baldintza oso oneko kontratu profesional bat eskaintzen zioten klub ingelesen zenbait eskaintza, baina nahiago izan zuen Bilbon geratu.[26] 1917tik 1919ra bitartean, Athleticek krisi instituzionaleko garaia igaro zuen, eta aldi horretan ez zuen Errege Kopan parte hartu (haren ordez Getxoko Arenas joan zen 1917an eta 1919an, eta Real Union 1918an; biak izan ziren txapeldun). 1921 arte ez zuen Kopako txapelketa berri bat irabazi. Hau izan zen "Pitxitxi" ren azken titulua, 1920-21 denboraldiaren amaieran futboletik behin betiko erretiratu zena.[45][46] Klubaren webgune ofizialaren arabera, 89 partida jokatu zituen eta 83 gol sartu zituen, Kopako lau titulu eta eskualdeko bost txapelketa irabazteaz gain.[47] Iturri batzuen arabera, erretiratu ondoren, arbitrajean aritu zen. Handik gutxira, 1922ko martxoaren 1ean, tifusaren ondorioz hil zen, 29 urte baino ez zituela.[26]
Fred Pentland eta «lehen aurrelari talde historikoa» (1922-1936)
1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena derrigorrez jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimodoblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945eanErrege Kopa irabazi.
Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskal herritarrak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskal herritarrak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.
1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.
1980ko hamarkada
Kopa galdua
San Mames berrizteko lanak egin ziren hamarkada honen hasieran. Bertan, Iñaki Barrenetxea Espiga (arkitekto teknikoa eta Athletic Club-aren bazkidea) lan egin zuen eta harmaila pean zegoen gela baten kopa bat aurkitu zuen, lurrean botata. Momentu bat begiratu ostean mendeko hasierako errege kopa bat zela ohartu zen eta Athletic Club-aren bulegoetara eraman zuen errekalde kalean.Kopa hura, Ibaigane jauregira eraman zen museoa han egin zenean. Museoa San Mamesera mugitu zenean, kopa beste kopa guztiekin batera jarri zen. 2018. urtean, Iñakiren semea museoko gida bihurtu zenean istorioa kontatu zion eta honek kopei argazkiak atera zizkien bere aitak ze kopa zen esateko. Ondo atera zen eta istorio ikaragarria zenez, Asier Athletic Club-aren bokal batekin hitz egin zuen eta omenaldi bat egiteari buruz hitz egin zuten 2019. urtean. Tamalez, Iñaki omenaldia egin baino lehen zendu zen.[erreferentzia behar]
Taldea
1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopadobletea lortu zituen. 1983an, lehen aldiz Athleticen gabarra atera zen titulua ospatzeko.[49][50]1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.
XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusietariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.
Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.
2010eko hamarkada
Joaquín Caparróssevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.
Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin zuen, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baitzen. Hurrengo urtea oso gorabeheratsua izan zuen baina 2013-14 urtea berriz ere bikaina izan zen eta Ernesto Valverderen eskutik 4. eginez Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.
2014-15 denboraldia makal hasi zuen eta Txapeldunen Ligan liga fasera iritsi bazen ere hirugarren egin eta kanporatua izan zen. Europa Leaguen jarraitu zuen baina kanporaketa bakarra jokatu zuen. Denboraldiak aurrera egin ahala maila hobetu zuen eta Ligan 7. postua eskuratzeaz gain Errege Kopako finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen Bartzelona gainditu.
2015-16 denboraldia bikain hasi zuen, 31 urteko lehorraldiaren ondoren, titulu bat eskuratu baitzuen: Espainiako Superkopa. Modu harrigarrian gainera, etxean Bartzelonari 4-0 irabazi eta Nou Camp zelaian 1-1 berdinduz. Adurizek sartu zituen Athleticen bost goletatik lau eta finaleko izarra izan zen. Europan txukun aritu zen eta Europa Leagueko final laurdenak jokatu zituen. Ligan 5. postuan sailkatzea lortu zuen. 2016-17an apalago ibili zen baina zazpigarren eginda, Europa Leaguera sailkatu zen. 2017-18 denboraldia oso txarra izan zen, 16. postuan amaituta eta euskal taldeen artean okerrena izanik. 2018-19 denboraldian, azaroan Berizzo entrenatzaile berria bota izan behar zen eta Garitanok hartu zuen lekua. Jaitsiera postuetan hartu zuen taldea eta Europara sailkatzear egon zen, baina azken jardunaldian Sevillan galdu eta saririk gabe geratu zen. 2018aren amaieran Aitor Elizegi aukeratu zuten lehendakari.
2020ko hamarkada
2019-20 denboraldian Errege Kopako beste final bat jokatzera iritsi zen, Bartzelona eta Granada kanporatu ondoren. COVID-19 pandemiak finala atzeratu arazi zuen eta 2021eko apirilaren 3an jokatu zen. Realak 1-0 garaitu zuen Athletic. Hamabost egun beranduago eta toki berean hurrengo urteko Errege Kopako finala jokatu zuen berriz ere, eta oraingoan Bartzelona izan zen zurigorriak 4-0 garaitu zituen. Aurrez Superkopa jokatu zen 2021eko urtarrilean Andaluziako zelaietan. Finalerdietan Real Madril gainditu zuen eta finalean Bartzelona luzapenean 3-2 gainditu ondoren Espainiako Superkopa irabazi zuen hirugarren aldiz. Hurrengo urteko Superkopa Saudi Arabian jokatu zen eta finalera iritsi zen Athletic, baina Real Madrilek garaitu zuen 2-0 emaitzaz. 53 urte pasa ziren talde bien artean txapelketa bateko finala azkenengo aldiz jokatu zutenetik, 1958ko Kopa finala hain zuzen ere.
2023-24 denboraldia bikaina izaten ari da. Liga guztian zehar Txapeldunen Ligarako postuetatik gertu ibiltzeaz gain Errege Kopako finalera iritsi zen Bartzelona eta Atlético Madril kanporatu ondoren. Azkenean 2024ko Errege Kopako finala Mallorcari irabazi zion, 40 urte beranduago Kopa titulu berria eskuratuz, 25.a.
Hasieran BilbokoCampa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913koabuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mameskristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.
San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egin eta 2014an inauguratu zuten. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:
Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.
Uniformea
Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak.[56]
Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.
Historia eta bilakaera
Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.
1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackburn Roversen talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.
1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackburn Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[57]
1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.
1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadanKappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.
2004an, zamarra berezi bat aurkeztu zuen taldeak, zuri-gorria baina marra zuzenik gabea, Dario Urzay margolariaren diseinuarekin, hurrengo denboraldian UEFA lehiaketako partiduetan erabiltzeko. Baina polemika baten ondoren, lagunarteko partida batean bakarrik erabili zen, eta asmoa atzera bota zuen klubak.[58]
2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".
Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik, Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971anLezamako instalazioetan dago. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.
Athletic Clubeko lehenengo herri ereserkia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuplea zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia eraman eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:
«
En España entera triunfa la canción del "alirón"
y no hay chico deportista que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once del Athletic campeón.
Athletic emakumezkoen taldea2002an sortu zen. Haren jatorria Leioa EFT izan zen. Lehoi emeek 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuten. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako taldeetatik Euskal Herriko bakarra izan zen, baina haren estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldunak izan baitziren, apirilaren 27anSan Mames bete-betean Sevillako Hispalis gainditu zutenean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleren artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zirela kausa. Horren ondorioz, Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta berdindu. 2006-2007 denboraldian, Juaristi itzuli zen taldera eta "Lehoi emeek" titulua berreskuratu zuten.
Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, eta bigarren faseraino heltzea lortu zuten. Erregina Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarririk barik.
↑Josu Turuzeta ikerlariak 1891 eman izan du Athleticen fundazio-datatzat.[21] Bestetik Sevilla taldeak burututako ikerketa batzuen arabera, Athletic izeneko elkarte batek 1890an futbol partida bat antolatu zuenaren prentsa-konstantzia badago, Glasgow Evening Post egunkarian atera zen berri hura.[22].
↑Garaiko prentsan Bizcaya, Vizcaya eta Bizkaya gisa agertzen da idatzita. Athleticek, ordea, Bizcaya erabiltzen du bere historia ofizialean.
2003 video gameMetal Arms: Glitch in the SystemNorth American PS2 cover artDeveloper(s)Swingin' Ape StudiosMass Media Inc. (PlayStation 2)Publisher(s)Sierra EntertainmentDirector(s)Dave WittenbergKeith AremWriter(s)Dave WittenbergKeith AremComposer(s)Keith AremPlatform(s)GameCube, PlayStation 2, XboxReleaseNA: November 18, 2003PAL: December 5, 2003Genre(s)Third-person shooter, action-adventureMode(s)Single-player, multiplayer Metal Arms: Glitch in the System is a third-person shooter action-a...
Губи — термін, який має кілька значень. Ця сторінка значень містить посилання на статті про кожне з них.Якщо ви потрапили сюди за внутрішнім посиланням, будь ласка, поверніться та виправте його так, щоб воно вказувало безпосередньо на потрібну статтю.@ пошук посилань саме...
У Вікіпедії є статті про інші значення цього терміна: Крилов. Іван Андрійович Криловрос. Иван Андреевич Крылов Портрет 1839Псевдонім Navi VolyrkНародився 2 (13) лютого 1769(1769-02-13)МоскваПомер 9 (21) листопада 1844(1844-11-21) (75 років)Санкт-Петербург·пневмоніяПоховання Тихвінське кладовищеd&...
Russian politician For other people named Alexey Kornienko, see Alexey Kornienko. In this name that follows Eastern Slavic naming conventions, the patronymic is Victorovich and the family name is Kornienko. Alexey KornienkoАлексей КорниенкоDeputy of the 8th State DumaIncumbentAssumed office 19 September 2021Deputy of the 7th State DumaIn office5 October 2016 – 12 October 2021Deputy of the 6th State DumaIn office21 December 2011 – 5 October 2016Dep...
For other uses, see Under the Southern Cross. 1938 Italian filmUnder the Southern CrossDirected byGuido BrignoneWritten byLuigi Chiarelli Arrigo Colombo Jacopo Comin Marisa RomanoProduced byGiorgio CariniStarringAntonio Centa Doris Duranti Enrico Glori Giovanni GrassoCinematographyArturo Gallea Aldo TontiEdited byGiuseppe FatigatiMusic byRenzo RosselliniProductioncompanyMediterranea FilmDistributed byCINFRelease dateOctober 1938Running time78 minutesCountryItalyLanguageItalian Under the South...
Pramac RacingKantor pusat Casole d'Elsa, ItaliaPimpinan timPaolo CampinatiRider 89 Jorge Martín 5 Johann ZarcoSepeda motorDucati Desmosedici GP 23BanMichelinJuara rider- Pramac Racing merupakan salah satu tim balap motor yang berlaga di MotoGP sejak tahun 2002. Tim yang berbasis di Italia ini merupakan tim yang dimiliki oleh sebuah perusahaan asal Italia juga yaitu bernama Pramac. Pada ajang MotoGP musim 2008, Luis d'Antin mengundurkan diri dari ajang MotoGP, dan tim ini pun kembali mengguna...
Albanian noble family GropaCountryKingdom of Sicily (fl. 1273)Serbian Empire (1355-1355)Ally to Mrnjavčević family (1355-1371)[1]Rival of Prince Marko and independent ruler (1371-1395)League of Lezhë (1444-1479)Foundedbefore 1242[2]Final rulerZacharia GropaTitlesGospodar (lord)Estate(s)(eastern Albania and western Macedonia); The region between Pogradec, Ohrid and Debar:[when?] Ohrid (1377-1385) Dissolution1467 (emigration to Italy)[2] The Gropa were an Alba...
Azerbaijani footballer (born 1983) Jamshid Mähärrämov Personal informationFull name Jamshid Sakir oglu MähärrämovDate of birth (1983-08-04) 4 August 1983 (age 40)Place of birth Aghdam, Azerbaijani SSRHeight 1.74 m (5 ft 9 in)Position(s) MidfielderSenior career*Years Team Apps (Gls)2003–2004 MOIK Baku 35 (0)2004–2007 Karvan 36 (2)2007–2013 Baku 126 (1)2013 Kəpəz 9 (0)2013–2014 Ravan Baku 29 (0)2014–2015 Baku 13 (0)2015 Adanaspor 6 (0)2015–2017 Ravan Baku...
Executive department of the Philippine government Department of AgricultureKagawaran ng PagsasakaSeal of the Department of AgricultureFlag of the Department of AgricultureDepartment of Agriculture buildingDepartment overviewFormedJune 23, 1898HeadquartersElliptical Road, Vasra, Diliman, Quezon City 110014°39′12.56″N 121°2′45.02″E / 14.6534889°N 121.0458389°E / 14.6534889; 121.0458389Annual budget₱184.1 billion (2023) [1]Department executiveFrancis...
After Leaving Mr. Mackenzie First editionAuthorJean RhysPublisherJonathan CapePublication date1931Media typePrint (Hardback) After Leaving Mr. Mackenzie (1931) was Jean Rhys's second novel, originally published by Jonathan Cape. Set in interwar Paris and London, the novel is autobiographical fiction and thematically sequential to Rhys's debut novel Quartet (1928).[1][2] As Quartet explored Marya Zelli's relationship and breakup, this novel tracks Julia Martin's post-break...
Hungarian Greco-Roman wrestler For the South African cricketer, see Robert Frisch. Róbert FritschFritsch at the 2021 World Wrestling Championships in Oslo, NorwaySportCountryHungarySportAmateur wrestlingWeight class72 kgEventGreco-Roman Medal record Men's Greco-Roman wrestling Representing Hungary World Championships 2023 Belgrade 72 kg European Championships 2022 Budapest 72 kg 2021 Warsaw 72 kg Vehbi Emre & Hamit Kaplan Tournament 2023 Istanbul 72 kg Dan Kolov - Nikola Petro...
1975 single by Don WilliamsYou're My Best FriendSingle by Don Williamsfrom the album You're My Best Friend B-sideWhere Are YouReleasedApril 1975Recorded1974GenreCountryLength2:43LabelABC/DotSongwriter(s)Wayland HolyfieldProducer(s)Don WilliamsDon Williams singles chronology The Ties That Bind (1974) You're My Best Friend (1975) (Turn Out the Light And) Love Me Tonight (1975) You're My Best Friend is a song written by Wayland Holyfield, and recorded by American country music artist Don William...
Artikel ini membutuhkan rujukan tambahan agar kualitasnya dapat dipastikan. Mohon bantu kami mengembangkan artikel ini dengan cara menambahkan rujukan ke sumber tepercaya. Pernyataan tak bersumber bisa saja dipertentangkan dan dihapus.Cari sumber: Klaten kota – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Kota KlatenIbu kota kabupatenAlun-Alun Klaten.Negara IndonesiaProvinsiJawa TengahKecamatan3 kecamatanLuas • Total36,78...
St. Lucia Athletics AssociationSportAthleticsJurisdictionFederationAbbreviationSLAAFounded1977 (1977)AffiliationIAAFAffiliation date1978 (1978)Regional affiliationNACACHeadquartersCastriesPresidentCornelius BreenSecretaryLisa JosephReplacedSaint Lucia Amateur Athletics AssociationOfficial websitewww.athleticsstlucia.org The St. Lucia Athletics Association (SLAA) is the national governing body for athletics in Saint Lucia, inclusive of track and field, cross country running, road run...
Sport Makana Cummins in California. Longboarding is typically defined as a variation of skateboarding that involves a larger board and softer urethane wheels. Longboards vary in shape and size. Compared to skateboards, longboards are more stable at speed and have more traction, due to larger wheel size and lower wheel durometers. A standard skateboard is typically between 28-34 inches long, whereas a longboard may exceed 50 inches. Many longboards use trucks that have different geometric para...