Kluben arteko Munduko Kopa txikia edo La Copita del Mundo 50. hamarkadan Caracas (Venezuela) hiriko Estadio Olinpikoan jokatu ohi zen txapelketa izan zen. 60. eta 70. hamarkadatan ekitaldi berriak izan zituen, batzuetan Trofeo Ciudad de Caracas izenarekin. Bilboko Athletic Klubak 1967ko ekitaldia irabazi zuen.
Venezuelako oligarkiak munduko futbol talde onenak ekartzeko asmoarekin hasi zen 1952an. Europarrak Latindar Kopako laurak izaten ziren, hego-amerikarren sailkapen sistema ez da ezagutzen. Ligaxka eran jokatzen zen.
Europako Kopa hasterakoan txapelketa jokatzeari utzi zitzaion 1963 arte. Ekitaldi honetan baina Alfredo Di Stéfano bahitua izan zen eta ordutik aurrera ez zen beste ekitaldirik jokatu. 1965ean Trofeo Ciudad de Caracas izenarekin berrekin zitzaion, jendeak Munduko Kopa txikia deitzen bazion ere. 1967an Athleticek irabazi zuen.
Azken ekitaldia 1975ean izan zuen eta Ekialdeko Alemaniako selekzioak irabazi zuen.
2005ean Europa-Amerika Txapelketa izenarekin ekitaldi berria izan zen.