Manchester United Football ClubIngalaterra eta Europako futbol talde ospetsuenetakoa da, Manchester hirikoa. Izan ere, Premier League txapelketa 19 aldiz eta Txapeldunen Liga hirutan irabazi ditu. Jokalari gehienak harrobian sortzeko politikak arrakasta handia eman dio klubari hainbat etapatan. The Red Devils ("deabru gorriak") ezizenarekin ezagutzen dira Unitedeko jokalariak.
Hiriko beste talde handia den Manchester Cityrekin (the Citizens) lehia estua du.
Historia
Sorrera eta hasierako urteak
1878an sortu zuten kluba Lancashire and Yorkshire Railway tren konpainiako futbol taldea bezala. Hasieran konpainia bereko taldeen artean jokatu zituzten partidak. 1893an lehen mailan hasi zen jokatzen baina diru arazoen erruz 1902an desagertu egin behar zuen taldeak eta izena aldatzea erabaki zuen, Manchester United Football Club.
1908an irabazi zuen lehenengo Liga eta 1909an Kopa. 1911ean berriz ere Liga irabazi zuen garai hartako talde indartsu bihurtuz, baina Lehen Mundu Gerraren ondoren taldearen gainbehera etorri zen 1922an maila galdu arteraino. 30. hamarkadan yo-yo taldea bihurtu zen, hainbat igoera eta jaitsiera jarraian izan baitzituen.
Matt Busby: lehenengo urrezko aroa
Bigarren Mundu Gerra bukatu berritan taldeak Matt Busby entrenatzailea fitxatu zuen 1969 arte taldearen buru izango zena. 1948an Kopa irabaztearekin taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion. 50. hamarkadan hiru liga irabazi zituen eta talde garaiezina osatu zuen baina 1958ko otsailaren 6an taldeak Munichera bidean zihoala hegazkin istripua izan zuen eta garaipen bolada hori bat-batean eten zen. 23 pertsona hil ziren, hauetako 8 taldeko jokalari mitikoak: Geoff Bent, Roger Byrne, Eddie Colman, Duncan Edwards, Mark Jones, David Pegg, Tommy Taylor eta Billy Whelan. Aipatzekoa da 1957an Bilboko Athletic Klubak elurpean Manchesterren aurka jokaturiko partida mitikoa.
Matt Busbyk 60. hamarkadan taldea berriz osatu behar izan zuen. 1963an Kopa, 1965 eta 1967an Ligak eta azkenik 1968an lehenengo Europako Kopa, talde ingeles batez lortzen zuen lehena gainera. Busbyk 1969an utzi zion entrenatzaile izateari 24 urteren ondoren. Hurrengo urteetan ez zuen maila bera lortu eta 15 urtetan Ingalaterrako hiru Kopa baino ez zituen lortu.
Alex Ferguson: bigarren urrezko aroa
1986an Alex Ferguson entrenatzaile eskoziarrak hartu zuen taldearen ardura eta 1991ean Europako bigarren titulua eskuratu zuen, Errekopa hain zuzen ere. Hilabete batzuk beranduago Europako Superkopa ere irabazi zuen. 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zen eta Manchester bihurtu da talde nagusia. Jokatu diren 21 ekitaldietatik 13 irabazi ditu, Ingalaterrako Ligako palmares nagusian Liverpool FC bera ere gainditu duelarik.
Bolada honetan ekonomikoki oso indartsu ibili da Manchester United. Hori dela eta, batek baino gehiagok erosi nahi izan du taldea. Lehenengoa Rupert Murdoch izan zen, baina gobernuak operazioa galarazi zuen. 2005ean, halere, Malcolm Glazer-ek, polemikak polemika, erosi egin zuen.
2013tik aurrera
Alex Fergusonek 2013ko maiatzean utzi zuen taldea eta David Moyes fitxatu zuen. Denboraldi eskasa izan zuen, izan ere ligan 7. postuan gelditu eta ez zen Europako txapelketetarako sailkatu. 2014ko uztailean Louis van Gaal etorri zen baina taldeak antzera jarraitu zuen. 2016an ere bosgarrena izan zen Ligan baina Ingalaterrako Kopa eskuratu zuen. 2017an José Mourinho entrenatzaile zuela eta Ligan apal ibili ondoren Europa League irabazi du finalean Amsterdamgo Ajax 2-0 garaituz.
Uniformea
XIX. mendean hainbat kolore desberdin izan zituen. 1902an erabili zituen elastiko gorria eta galtza zuriak lehen aldiz. 1922 eta 1927 artean ekipamendu zuria izan zuen, hau izan zen aurrerantzean kolore klasikoak erabiliko ez zituen aldi bakarra.
Historikoa
Hona hemen Manchester Unitedek historian zehar erabili dituen uniformeak[1]:
Bobby Charlton (1954-1973), erdilari-aurrelaria. Unitedekin gol gehien sartu duen inoizko jokalaria eta partida gehien aritutako bigarren jokalaria da.
¹ 2020-21 denboraldiko joaneko partida Turinen jokatu zen, COVID-19 pandemiaren eraginez Erresuma Batuko biztanleek Espainiar estatura sartzeko debekua baitzuten[2].