Lezama Athletic Clubeko kirol instalakuntza da, Bizkaiko izen bereko herrian kokatuta.
Historia
1971n Félix Oráa presidenteak hiru zelai inauguratu zituen eta, gero, José Antonio Egidazuren agindupean, beste lau eta kiroldegi bat gehitu zituzten.
1995ean, José María Arrate presidenteak aparkaleku bat eta sarrera berria eraiki zituen, baita tribuna bat ere.
Instalakuntzak
Lezamako instalazioek 14,76 hektarea dituzte guztira. Hona hemen bertoko eraikinak:
- 4 belar naturaleko zelai (horietako bat 1.500 ikuslerentzat tribuna duena).
- 2 belar artifizialeko zelai
- Pabilioi estalia, belar artifiziala duena.
- Jokalari-egoitza
- Prentsa aretoa
- Gimnasioa
- Medikuntza aretoa
- Frontoia
- Parkinga
- Taberna
Taldeak
Athleticeko 14 taldek bertan jokatu eta entrenatzen dute:
- 4 kimu ("E" eta "A" Ligak)
- 2 haur ("E" Liga)
- 2 kadete (Euskal Liga eta Ohorezko Erregional Maila)
- 2 gazte (Ohorezko Maila, Gazteen Liga Nazionala)
- Bilbao Athletic (2.B maila)
- Athletic B EFT (Emakumezkoen Liga Nazionala)
- Athletic EFT (Emakumezkoen Superliga)
- Athletic Club (1. maila)
Kanpo estekak