Ametzola ParkeaBilboko parkea da. Ametzolako auzoan kokaturik. Laku txiki bat eta pergola batek osatzen dute, horrez gain, espezie ezberdinetako zuhaitzak landatu dira.
Renfe eta FEVEren trenbideak estalita sortutako parkea da. 1998. urterarte gaur egun parkea dagoen gune guztia trenbide eta merkantzia terminalak hartzen zuten. Bilbao Ría 2000 erakunde publikoaren bitartez trenbideak estali ziren. Horrez gain, RenfekoAldirien Hegoaldeko Linea, Ametzolako geltokia eta 700 etxebizitza berri eraiki ziren.
Trenbideen estaltzearen lehen fasea 1998. urtean amaitu zen eta bigarren fasea 2007. urtearen hasieran burutu zen, parkearen handipen txiki bat eta Trenbidearen etorbidearen luzapenaren inaugurazioarekin.