Sota-Aznar bulegoak Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen eraikin bat da. Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan Sailaren egoitza da.
Eraikina Eduardo Aznar de la Sota eta Ramon de la Sota lehengusuen aginduz egin zuten Naviera Sota y Aznar ontzi-enpresaren bulegoak izateko. Beranduago, Gerra Zibilaren garaian Ramón de la Sota EAJekin leial mantendu zen. Aldiz, Eduardo Aznar Francorekin bat egin eta ondorioz, eraikinaren jabetza Eduardok hartu zuen.
Kokalekua
Abando auzoan dago, Ibáñez de Bilbao kalearen 20. zenbakian, Mazarredo zumarkalearen izkinan eta Albia lorategiaren parean.
San Bizente eliza, Sabin Etxea eta Kafe Antzokitik hurbil dago.
Historia
1916an Fernando Lindus Forge eta Manuel María Smith arkitektoek proiektatu eta eraiki zuten. Luzaroan Sota-Aznar enpresaren bulego eraikina izan zen. Gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lanak Sailaren egoitza da.
Kanpo estekak