Aldamenean duen Bizkaia Plaza eraikinaren eraikuntzarekin batera Bilboko Udalak Bizkaia plazaren zaharberritzea burutu zuen. 2008an Bizkaia plaza berria inauguratu zen. Eraldaldatze honekin erosotasuna eta oinezkoentzako sarbideen egokitzea lortu nahi izan zen. Honenbestez, antzinako plazaren ezaguarriak ziren pergolak eta alboetako ur-jauziak kendu ziren, ondorioz erdigune irekia sortu zuten, erdialdean laino-iturri bat duela. Elementu honek baporea, eskultura eta argia konbinatzen ditu, eta Lorenzo Fernández Ordóñez arkitektoaren lana da. Plaza honek haurrentzako bi jolasgune ere baditu.
Eraikin interesgarriak
Bizkaia plazaren inguruan honako eraikin interesgarri hauek daude: