Bilboko metro sareaBilbo hiriko eta bere ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Metropolia Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Sareak hiru linea ditu, bi eragilek ustiatuta:
Metroa 1995ean jarri zen martxan, Espainiako estatuko laugarren metro sarea izanik, Madril, Bartzelona eta Valentziako metro sareen ondoren. Gaur egun 51,74 kilometroko luzera eta 48 geltoki ditu, 32 lurrazpiko eta 16 lurgaineko, Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatuta. 92 sarbide ditu, igogailuak kanpo, 80 mezzaninatan banatuta, eta hornidura elektrikorako 10 subestazio ditu.[2]
Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920ko hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Proposamenaren arabera, Bilboko auzo nagusienak elkartu ziren lurpeko trenbide linea biribil bat eraikitzeko. Garai hartan, Bilboko erdigunea oraindik ere Zazpikaleetan zegoen. Abandon zabalgune proiektuarekin hasiak ziren arren, hiriko alderdi hori garatu gabe zegoen. Dena den, Bide Nagusian zehar hainbat geltoki eraikiko ziren, etorkizuneko eskariari aurre egiteko asmoarekin.
Ondoren gaur egungo Ametzola eta Errekaldeberriko auzoak igarota San Frantzisko zeharkatu ondoren Zazpikaleetara itzuliko zen metro linea hura. Garai hartako hainbat azpiegitura proiekturen modura, bertan behera geratu zen gerra zibilak eta diru ezak eraginda.
Y formako metro sarea
1971an Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, batzorde bat osatu zuten, Bilboaldeak zeuzkan garraio beharrizanei erantzun bat emateko. Urte batzuk geroago, 1976. urtean, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratu zen.
Urte geroago, Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko planaren lehenengo bertsio bat onartu zen. Dena dela, plan honek alegazio ugari jaso zituen. Administrazio ezberdinen arteko desadostasunek proiektua blokeatu zuten. 1983. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, eskualdeko garraioa aztertu zuen, eta urte amaieran txosten bat plazaratu zuen.
Metroa nola eraiki pentsatu beharra zegoen, eta ingeniari eta adituek hainbat proposamen jarri zituzten mahai gainean. Batetik, gaur egun ezagutzen den bi lineako Y egitasmoa. Bi linea horiek tarte bat bera zuten San Ignazio eta Basauri bitartean, eta ondoren Bilboko itsasadarreko bi aldeetara banatzen dira. Beste proposamen baten arabera, lineetako bat Leioan amaitzen zen, eta itsasadarreko ezkerraldeko linearen Portugaleteko geltokitik hasita Getxo eta eskuinaldeko herrietara luzatuko zen linea bat eraikiko litzateke.
1985. urtean, Hasierako Eraikuntza Plana aldatu eta dokumentu berri bat idatzi zen. 1987an, Eusko Jaurlaritzak metroa eraiki eta finantziatzeko plana onartu zuen. Eta aipaturiko lehen proposamena aukeratu zen.
Obrak
Obrak ofizialki 1988. urtean hasi ziren, Erandioko trenbidearen lurperatze lanekin batera. Horrekin batera, Metroaren diseinu arkitektonikorako lehiaketa internazional bat antolatu zen. Lehiaketa Norman Foster arkitekto britainiarrak irabazi zuen. Urte bat geroago, Bilboko zabalguneko Metroaren tartearen obrak hasi ziren. Hiriaren erdigunean Moyua plaza erabat hankaz gora egon zen lanak iraun bitartean. Deustu eta San Ignazio auzoetan, Lehendakari Agirre etorbideko eta Iruña kaleko zulaketei hasiera eman zitzaien. Azken auzo honetan obrek arrakala eta kalte txikiak eragin zituzten inguruko etxeetan.
Metroak San Ignazio eta Plentzia arteko ibilbidea EuskoTrenek eginiko berbera izanik, ez zegoen Bilbo erdigunean bezain beste lanik egiteko beharrik. Erandio, Areeta eta Algortan trenbidea lurperatu egin zen. Hasierako plangintzak BarakaldokoGurutzeta auzotik Barakaldo erdigunera geltokirik egongo ez zela aurreikusi bazuen ere, Bilbao Exhibition Centre azpiegituraren eraikitzeak, ondoan geltoki bat eraikitzeko beharra sortu zuen, Ansioko geltokia alegia.
2020koekainaren 15ean1. linean Ibarbengoako geltokia inauguratu zen, bi helburu nagusi dituelarik, alde batetik Getxoko Andra Mariko auzoan eraikiko den 8.000 etxebizitzetako bizilagun berrien garraio beharra asetzea, eta bestetik disuasio-aparkalekudun geltokia izatea, autoa hobaridun tarifarekin aparkatu eta bezeroak garraio publikoko sarera pasarazteko. [6]
Etorkizunari begira
Euskal Trenbide Sareak aurkeztutako informazio-azterlanen arabera, 4. lineakMatiko eta Errekaldeko geltokiak lotuko ditu, Bilbo udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatuta eta tartean bost geltoki gehiago izanik: Deustuko Unibertsitatea, Parkea, Moyua, Zabalburu eta Irala. Bestalde, 5. linea ere eraikiko da, Galdakaoko udalerrian metroaren ibilbidea amaituz. Onartutako informazio-azterlanaren arabera, Etxebarriko geltokitikGaldakaorainoko tartea hasiko da, eta guztira bost geltoki berri izango dira, Basauriko Sarratu auzoan, eta Galdakaoko udalerrian Aperribai, Bengoetxe, Zentroa eta Ospitalean. Dena dela, linea berri hauen eraikuntza eta martxan jartze datak ez daude zehaztuta.
(*) Geltoki eta kilometro komunak ez dira birritan kontatzen; San Ignazio eta Etxebarriko geltokien arteko tartea 1. eta 2. lineei dagokie. Tarte horrek 10,5 kilometro eta 12 geltoki ditu. Zazpikaleak/Casco Viejo, Moyua, Etxebarri, Ariz eta Matikoko geltokiak linea ezberdinei dagozkien geltokiak izango dira.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak argitaratutako Kabiezeseko kotxetegien informazio-azterlanaren arabera, 2. linea Uriosteko udalerrira luzatuko da.
Lehen fasean Uriosten eraikiko diren kotxetegien ondoan 84 plazako disuasio-aparkalekudun geraleku bat egingo da, trenbide eta nasa bakarrekoa. Gainera, autobus geltoki bat ere prestatuko da, eta anezka zerbitzu batek geralekua, Urioste eta Ortuella lotuko ditu, bertako biztanleria Metro sarera hurbilduz. Ballontiko ardatza gauzatzen denean A-8 autobidearekin lotura egingo da eta aparkalekua handituko da, 580 plaza lortuko direla. Bigarren fasean 2. linea Ortuellako erdigunera luzatuko da.[14]
Barik txartela martxan hasi aurretik, Metro Bilbaok 3 karnet berezi zituen, pertsonal eta transferiezinak. Dagokion karneta edukitzea nahitaezkoa zen Hileko, Gazte, Gizatrans edota Super 50 abonu-txartelak erabili ahal izateko. Karnetak 2013koabenduaren 31ra arte erabilgarri izan ziren, eta 2014kourtarrilaren 1.tik, ordea, erabiltzaileak dagokion Barik txartela pertsonalizatua eduki behar du.
Barik txartelak 3€ko kostua dauka, eta hiru motatakoa izan daiteke:
barik anonimoa (zuria): Creditrans titulua erabili ahal izateko. Txartel anonimoak pertsonalizatzeko aukera ematen du, hala Barik Kide txartela bihurtzen da.
barik kide edo barik pertsonalizatua (zuria): Creditrans, Hirukotrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70, Gazte Oro edota Urtekoa 26 tituluak erabili ahal izateko.
barik giza (gorria): Gizatrans titulua eta aurreko titulu guztiak erabili ahal izateko.
Metroak ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela balioztatu behar da bai sartzerakoan zein irteterakoan ere.
Hona hemen urtarrilaren 1.an indarrean jarritako txartel eta prezioak 2019. urterako:[18][19]
Bilboko metroan besterik ez erabiltzekoak
Joanaldikoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
Urtekoa26: Pertsonal eta transferiezina. Urte batean nahi beste bidaia egiteko. 26 urte baino gutxiagoko gazteek erabil dezakete. Titulu hau erabiltzeko Barik txartela behar da, nahiz eta titulua Barik euskarrian kargatzen ez den. Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko bulegoetan eta Metro geltokietan eskura daiteke.
Mallonako igogailua: Transferigarria. Zazpikaleetako geltokiko Mallonako igogailuan bidaia bakarra egiteko.
Mallonako igogailua 10 bidaia: Transferigarria. Zazpikaleetako geltokiko Mallonako igogailuan 10 bidaia egiteko.
Kukullagako igogailua: Transferigarria. Kukullaga-Etxebarri geltokiko Kukullagako igogailuan bidaia bakarra egiteko.
Kukullagako igogailua 10 bidaia: Transferigarria. Kukullaga-Etxebarri geltokiko Kukullagako igogailuan 10 bidaia egiteko.
Taldeentzakoa: Egun jakin batean bidaia bakarra edo joan-etorria egiteko. 20 edo pertsona gehiagoko taldetan bidaiatzeko. Txartela telefonoz eskura daiteke.
gune 1
2 gune
3 gune
Joanaldikoa
Arrunta
1,60€
1,80€
1,90€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
1,30€
1,45€
1,50€
F50 (Familia Ugari Berezia)
0,80€
0,90€
0,95€
Urtekoa26
231,00€
267,50€
308,50€
Mallonako igogailua
0,45€
-
Mallonako igogailua 10 bidaia
3,50€
-
Kukullagako igogailua
0,45€
-
Kukullagako igogailua 10 bidaia
3,50€
-
Taldeentzakoa
Creditrans tituluaren tarifen parekoa, pertsona kopuruaren arabera
Creditrans: Barik txartel batean kargatzen den txanpondegi titulua da, hobaridun prezioekin bidaiatzeko. Barik txartela anonimoa bada, transferigarria da eta bidaia berean behin baino gehiagotan erabiltzekoa da. Barik txartela pertsonalizatua bada, pertsonal eta transferiezina da. Metroan BAT txartela erabil daiteke, eta txartel hori erabiltzekotan Creditrans tituluaren tarifak ezarriko dira.
Bidai 50 (Bilboko metroko Super 50 eta Euskotrenen Hileko txartelak ordezkatzen ditu): Barik txartel pertsonalizatu batean kargatzen den hileko titulu multimodala da, 30 egunetan 50 bidaia egiteko. Pertsonal eta transferiezina. Metroan ez ezik Euskotrenen (Larreinetako funikularra barne) eta Bilboko tranbian ere erabil daiteke.
gune 1
2 gune
3 gune
4 gune
5 gune
Bidai 50
Arrunta
32,00€
37,80€
43,00€
57,00€
79,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
25,60€
30,25€
34,40€
45,60€
63,20€
F50 (Familia Ugari Berezia)
16,00€
18,90€
21,50€
28,50€
39,50€
Bidai 70 (Bilboko metroko Hilekoa eta Euskotrenen Hilekoa ordezkatzen ditu): Barik txartel pertsonalizatu batean kargatzen den hileko titulu multimodala da, 30 egunetan 70 bidaia egiteko. Pertsonal eta transferiezina. Metroan ez ezik Euskotrenen (Larreinetako funikularra barne) eta Bilboko tranbian ere erabil daiteke.
gune 1
2 gune
3 gune
4 gune
5 gune
Bidai 70
Arrunta
38,00€
44,00€
50,00€
63,00€
85,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
30,40€
35,20€
40,00€
50,40€
68,00€
F50 (Familia Ugari Berezia)
19,00€
22,00€
25,00€
31,50€
42,50€
Bidai Oro (Bilboko metroko Hileko titulua eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): Barik txartel pertsonalizatu batean kargatzen den hileko titulu multimodala da, 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Pertsonal eta transferiezina. Metroan ez ezik Euskotrenen (Larreinetako funikularra barne) eta Bilboko tranbian ere erabil daiteke.
gune 1
2 gune
3 gune
4 gune
5 gune
Bidai Oro
Arrunta
46,00€
51,00€
56,00€
71,00€
93,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
36,80€
40,80€
44,80€
56,80€
74,40€
F50 (Familia Ugari Berezia)
23,00€
25,50€
28,00€
35,50€
46,50€
Gazte 70 (Bilboko metroko Gazte Metro titulua eta Euskotrenen Gazte 30D txartela ordezkatzen ditu): Barik txartel pertsonalizatu batean kargatzen den hileko titulu multimodala da, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutakoa eta 30 egunetan 70 bidaia egiteko balio du. Pertsonal eta transferiezina. Metroan ez ezik Euskotrenen (Larreinetako funikularra barne), Bilboko tranbian eta Bizkaibusen ere erabil daiteke.
gune 1
2 gune
3 gune
4 gune
5 gune
Gazte 70
Arrunta
32,00€
37,00€
42,70€
52,00€
60,00€
F20 (Familia Ugari Orokorra)
25,60€
29,60€
34,15€
41,60€
48,00€
F50 (Familia Ugari Berezia)
16,00€
18,50€
21,35€
26,00€
30,00€
Gazte Oro (Bilboko metroko Gazte Metro titulua, Euskotrenen Gazte 30D txartela, eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): Barik txartel pertsonalizatu batean kargatzen den hileko titulu multimodala da, Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutakoa eta 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Pertsonal eta transferiezina. Metroan ez ezik Euskotrenen (Larreinetako funikularra barne), Bilboko tranbian eta Bizkaibusen ere erabil daiteke.
Aparkalekuek hobaridun tarifak eskaitzen dituzte bezeroei, hurrengo baldintzapenak direla: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa metro zerbitzua eskaintzen den ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon. BAT txartela erabiltzekotan ez da hobaridun tarifa aplikatuko.[20]
2,00€ lehenengo ordua, 1,40€ hurrengo orduak, gehienez 15€/egun
Ordutegia
Trenak goizeko 6etatik gaueko 23ak arte ibiltzen dira igandetik ostegunera. Ostiraletan zerbitzua gauerdiko ordu biak arte luzatzen da, eta larunbat gauetan trenak gau osoan aritzen dira. Gainera, astean zeharreko gauetan, metro zerbitzua bukatu ostean, autobus zerbitzu gehigarria dago. Autobus zerbitzuak 1. linearen ibilbideari jarraitzen dio, Zazpikaleetako geltokia eta Plentziako geltokien arteko geltokietatik pasatuz.
1. gunean, 1. eta 2. lineetan trenak 2,5 eta 5 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira, eguneko ordua eta asteko egunaren arabera. 3. linean, trenak 7,5 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira egun osoan zehar lanegunetan. 2. gunean, 1. eta 2. lineetan, 5 minuturo ibiltzen dira trenak astean zehar, eta 10 minuturo asteburuetan. 3. gunean 20 minuturo ibiltzen dira trenak, bai astegun zein jaiegunetan. Ostiral eta larunbat gaueko trenak 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira 1. gunean, eta 30 minutukoaz 2. eta 3. guneetan.
Bestalde, autobus zerbitzu gehigarriak Bilboko San Nikolas plazatik Plentziaraino abiatzen dira 23:45, 00:30 eta 5:05etan. Areetatik, Bizkaiko Zubiaren paretik Plentziara 4:30etan ere beste autobus bat irteten da. Kontrako norantzan, Plentziako geltokitik Bilbora 23:15 eta 5:05etan irteten dira autobusak, eta Bidezabalgo geltokitik Bilbora 23:00 eta 4:35etan ere abiatzen dira.
Bidaiariak
Bidaiariak
Urtea
Bidaiariak
Aldea
1996
31.660.121
▬ %-,--
1997
41.493.501
▲ %31,06
1998
49.102.360
▲ %18,34
1999
50.866.407
▲ %3,59
2000
54.173.349
▲ %6,50
2001
55.894.768
▲ %3,18
2002
66.705.570
▲ %19,34
2003
72.609.409
▲ %8,85
2004
73.088.978
▲ %0,66
2005
77.801.841
▲ %6,45
2006
79.780.094
▲ %2,54
2007
85.864.456
▲ %7,63
2008
86.333.743
▲ %0,55
2009
87.043.712
▲ %0,88
2010
88.561.281
▲ %1,74
2011
89.616.398
▲ %1,19
2012
87.615.087
▼ %2,23
2013
87.133.034
▼ %0,55
2014
87.397.394
▲ %0,30
2015
87.535.815
▲ %0,16
2016
87.105.288
▼ %0,49
2017
91.474.814
▲ %5,02
2018
94.956.131
▲ %3,81
2019
96.914.547
▲ %2,06
2020
59.623.619
▼ %38,48
2021
71.067.885
▲ %19,39
2022
85.588.018
▲ %20,43
2023
98.886.704
▲ %15,54
1995eko amaieran inauguratu zenetik, eta 2007ra arte, Metro sareak urtero bidaiarien gorakada jasan zuen.
2006an bidaiarien handitzearen arrazoietako bat Basauriko udalak Etxebarriko metro geltokira arte jarritako doako autobus zerbitzua izan zen. Bost minutuko maiztasunarekin anezka batek Basauriko udalerriaren erdigunea Etxebarriko geltokiarekin lotzen zuen.
2007tik aurrera bidaiarien handitzea egonkortuz joan zen, eta 2011n Metroaren historian urtean lortutako bidaiarien errekorra lortu zen, 89 milioi bidaiari baino gehiago zenbatuta, hots, 89.616.398 bidaiari.
2012an Metroaren historian lehen aldiz bidaiarien jeitsiera egon zen, 2013an errepikatu zena.
2014 eta 2015ean garrantzi handirik gabeko igoerak izan ziren, 2016an berriro ere bidaiariak galtzeko. Urte hauetan guztietan sareak 87 milioi bidaiariei eutsi zitzaion. Urte hauetan aipatzekoa da 2014koabenduaren 22an Metroko historian egun bakar batean bidaiari gehien mugitu ziren bigarren eguna izan zela, 386.225 balioztapenekin,[22] eta 2018ra arte ez zela errekor hori hautsi.
2017an Metro sareko bidaiarien zenbaketa gorako joerara bueltatu da, batik bat 3. linea inauguratzeagatik. Hala, urte horretan lehen aldiz 90 milioi bidaiarien muga gainditu zen, eta hurrengo urtean 95 milioi bidaiari lortzeko zorian egon zen.
2018koabenduaren 21ean egun bakarreko bidaien errekor historikoa hautsi zen, 407.639 bidaia zenbatuta. Egun horretan lehenbiziko aldiz egun bakar batean 400.000 bidaiari baino gehiago mugitu ziren Metroa erabilita.[23] Urte berean lehen aldiz geltoki batek 7.000.000 bidaiari baino gehiago zenbatu zituen, Zazpikaleetako geltokia, hain zuzen ere.
Bilboko metroaren bidaiari kopuruaren bilakaera 1996-2023 (milioi bidaiari)
2018an zehar gainontzeko geltoki guztietara zabalduko da Wi-Fi zerbitzua.
Ezaugarri teknikoak
1986an, Eusko Trenbideak sozietateak Bilbo-Plentzia trenbidea ustiatzen zuenean, Metro BilbaokUT-200 serieko trenak eskuratu zituen, etorkizunean Bilboko metroan aritzeko. 1995ean Metroa inauguratu zenerako, tren hauek zaharkiturik zeuden eta tren berriak eskuratzeko enkargua egin zitzaien CAF eta ABB enpresei. Hauek UT-500 eta UT-550 serieak eraiki zituzten, eta UT-200 serieaEuskotreni eman zitzaion, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatan erabili zena. Serie berrien tren bakoitza lau kotxez osatuta dago, nahiz eta 2009an bostgarren kotxe bat gehitzen hasi zitzaion, eta kotxe guztiak dira motore. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, orotara 16 motore batzen direlarik. Horietako bakoitzaren potenzia 180 kW da, beraz, guztira unitate bakoitzean 2.880 kWko potentzia dago.[28]
Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez.
Trenak Sopelako eta Arizko kotxetegietan gordetzen dira, bertan noizean behineko azterketa teknikoak burutzen direlarik.
Lau kotxeko unitateen luzera 72,12 metrokoa da, eta bost kotxedunena 90 mkoa. Kanpo zabalera 2,8 metrokoa da. Edukierari erreparatuz, lau kotxeko trenen kasuan, 570 pertsonakoa da, zeinetatik 458 zutik eta 112 eserita kabitzen direla. Bost kotxedun trenen edukiera, aldiz, 718 lagunentzakoa da,[29] 574 zutik eta 144 eserita joan daitezkelarik, guztira lau pertsona metro koadroko. Eserlekuak binaka eta bata bestearen aurretik (2+2), eta binakakoetan antolatzen dira, eta Metro Bilbao enpresaren kolore korporatiboak daramatzate, gorria eta grisa.
Lehen 16 ibilgailuek UT-501etik UT-516ra bitarteko zenbakiak daramatzate eta 1995eko azaroan eman zizkion CAFekMetro Bilbaori. 1996an tren berri gehiago eskatu ziren, UT-517 eta UT-524 bitartekoak.
Metroaren 2. lineak eskarian eragindako igoerak eraginda, beste 13 tren eskatu zizkion Metro BilbaokCAF eta Adtranzi (ABB izandakoaren izen berria). Tren hauek 2001eko urrian entregatu ziren. Entregatutako azken unitateak UT-550 seriekoak izan dira, 2. linearen ezaugarrietara hobeto egokituta. Aire girotuan hobekuntzak izateaz gain, tuneletako maldak igotzeko potentzia handiagoa dute.
Metroa Santurtzira luzatzearekin batera jasan zuen bidaiari trafikoaren igoera aurreikusita, trenetan 5. bagoiaren gehiketa egiten hasi zen 2009an. Horretarako zenbait geltoki egokitzeko lanak egin ziren 2008ko udan, nasak luzatuz. 5. kotxearekin, trenen edukiera %25ean handitu da. Era berean, UT-600 serie berria eskatu zen, honako hauek 5 kotxez osaturikoak.
1998 urteaz geroztik, metroak ATP (Automatic Train Protection) eta ATO (Automatic Train Operation) sistemak erabiltzen ditu. Azken honek trenaren kontrola Metro gidariaren esku uzten du.
Gaur egun, UT-500 serieko 24 tren, UT-550ko 13, eta UT-600ko 9 trenez osatutako flota dauka Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetarako. Bestalde, Euskotrenek 30 EMU-900 eta 13 EMU-950 trenez osatutako material mugikorra erabiltzen du 3. linean.[30]
Arkitektura eta diseinua
Norman Foster arkitekto ingelesaren estudioak diseinatu zuen metro sarea. Altzairua, beira eta hormigoia erabiliz, diseinu erabilgarri eta zabala lortzeko ideia landu zen. Diseinuaren adierazle nagusi dira metro sarrerak, fosterito ezizenez ezagutzen direnak, arkitektoaren izenari lotuta.
Akaba enpresa irundarrak geltokien altzariak diseinatu zituen. Lan honengatik, Espainiako Zientzia eta Teknologia ministerioak Akaba enpresari eman zion Diseinu Industrialaren Sari Nazionala, 2000. urteko azaroan.[31]
Otl Aicherrek metroaren markaren diseinua egin zuen. Honen baitan, logotipoa, seinaletika eta metro sarreren kokapenerako masta seinaleak diseinatu zituen.[32] Logotipoa zabalera ezberdineko hiru zirkunferentziaz dago osatuta, gurpilen mugimendua edota tunelak sinbolizatzen dituztenak. Seinaletika gorri kolorekoa da, tipografia Rotis SemiSans dela, zuri edo beltz kolorekoa, normalean. Metro Bilbao enpresak ere metro sarearen seinaletika eta tipografia bera erabiltzen du.
Sariak
Zerbitzuan egondako urteetan, Bilboko metroak hainbat sari jaso ditu:
RIECHERS, Daniel: Metros in Europa. Transpress Verlag, Stuttgart, 1996. ISBN 3-344-71049-4 (Kapitel "Madril")
SCHWANDL, Robert: Metros in Spain – The Underground Railways of Madrid, Barcelona, Valencia and Bilbao. Capital Transport, London, 2001. ISBN 1-85414-242-9
Konsili Nikea IIWaktu{{{council_date}}}Diakui oleh Catholic Church Eastern Orthodox Church Anglican Communion Old Catholic Church Some Protestant churches Konsili sebelumnya Konsili Konstantinopel III (Katolik) Konsili Quinisextum (Ortodoks) Konsili berikutnya Konsili Konstantinopel Keempat (Katolik Roma) Konsili Konstantinopel Keempat (Ortodoks Timur) PenyelenggaraKonstantinus VI dan Maharani Irene (sebagai wali)PemimpinPatriark Tarasios dari Konstantinopel, wakil Paus Adrianus IJumlah ...
FanchengduiApresentaçãoTipo sítio arqueológicoEstatuto patrimonial sítio nacional maior (2006)LocalizaçãoLocalização Yichun, Jiangxi ChinaCoordenadas 28° 02′ 14″ N, 115° 19′ 41″ Leditar - editar código-fonte - editar Wikidata Fanchengdui (chinês tradicional: 樊城 堆) é um sítio arqueológico localizado na cidade de Zhangshu, na província de Jiangxi, na China. Ele está localizado a montante no afluente secundário do rio Gan.[1][2] O local de Fanchengdui est
Бутара. Бутара (рос. бутара, англ. sizing trommel, washing drum; нім. Waschbütte f, Waschbottich m, Waschtrommel f) — конічний барабанний грохот, пристрій для промивання гірничої маси (легко- та середньопромивистих руд — пісків розсипних родовищ золота і каситериту тощо) з метою видалення глини та дрі
University located in Winnipeg, Manitoba, Canada University of WinnipegMottoLux et Veritas FloreantMotto in EnglishLet Light and Truth FlourishTypePublicEstablished1938 as United College; 1967 as University of WinnipegEndowment$64.7 million[1]PresidentTodd MondorAcademic staff340[2]Administrative staff489[2]Students10,550[2]Undergraduates10,290[2]Postgraduates260[2]LocationWinnipeg, Manitoba, CanadaCampusUrbanLanguageEnglishAffiliationsAUCC...
Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article ne cite pas suffisamment ses sources (mai 2022). Si vous disposez d'ouvrages ou d'articles de référence ou si vous connaissez des sites web de qualité traitant du thème abordé ici, merci de compléter l'article en donnant les références utiles à sa vérifiabilité et en les liant à la section « Notes et références » En pratique : Quelles sources sont attendues ? Commen...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (يناير 2022) أو مايسمى أيضا بــ العويل (يعرف أيضاً بتأثير لارسن Larsen effect نسبة للعالم الدانماركي Søren Larsen، الذي كان أول من ا
هذه المقالة يتيمة إذ تصل إليها مقالات أخرى قليلة جدًا. فضلًا، ساعد بإضافة وصلة إليها في مقالات متعلقة بها. (نوفمبر 2019) إميليا ر. كوتس معلومات شخصية الميلاد سنة 1872 مينيسوتا تاريخ الوفاة سنة 1949 (76–77 سنة) مواطنة الولايات المتحدة الحياة العملية المهنة مصممة مطبوعا
Ups SalahPresenterWendy Cagur (2009)Vincent Rompies (2009-2016)Negara asalIndonesiaProduksiDurasi30 MenitRilisJaringan asliTrans7Rilis asli2009 –2016 Ups Salah adalah sebuah acara reality show yang ditayangkan Trans7 pada tahun 2009 hingga akhir tayangnya pada tahun 2016. Acara ini berisi kejadian-kejadian selebriti dan target khusus yang mendapat keusilan dari host yang menelpon sambil berpura-pura untuk membuat si target panik dan bereaksi terhadap suatu kabar atau pengaduan, tak jar...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Warrandyte, Victoria – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (January 2012) (Learn how and when to remove this template message) Suburb of Melbourne, Victoria, AustraliaWarrandyteMelbourne, VictoriaThe Yarra River flowing through WarrandyteWarrandyte...
Badminton championships The Para-Badminton World Championships is an individual bi-annual event organized by the BWF. The highest ranked para-badminton players compete in six Sport Classes [1] in five categories. The championships was organized under Para Badminton World Federation (PBWF) before it decided to join with BWF in June 2011.[2] Previous host cities The table below gives an overview of all host cities and countries of the Para-Badminton World Championships. 19982000...
I Ketut Untung Yoga AnnaWakil Inspektur Pengawasan Umum PolriMasa jabatan25 Agustus 2017 – 8 April 2018PendahuluTaufik NurhidayatPenggantiAgung Sabar SantosoWakil Kepala Lembaga Pendidikan dan Pelatihan PolriMasa jabatan3 Februari 2017 – 18 April 2017PenggantiMusyafakKepala Divisi Hubungan Internasional PolriMasa jabatan3 September 2015 – 3 Februari 2017PendahuluSugeng PriyantoPenggantiSaiful Maltha Informasi pribadiLahir21 April 1960 (umur 63)Mengwi, Bad...
Gradient of electrochemical potential, usually for an ion that can move across a membrane Diagram of ion concentrations and charge across a semi-permeable cellular membrane. An electrochemical gradient is a gradient of electrochemical potential, usually for an ion that can move across a membrane. The gradient consists of two parts: The chemical gradient, or difference in solute concentration across a membrane. The electrical gradient, or difference in charge across a membrane. When there are ...
Peta Tiga Arab karya Nicolas Sanson, 1654 Arabia Deserta (dalam bahasa Latin berarti Arabia yang ditinggalkan), juga disebut Arabia Magna (Arabia Raya), adalah istilah yang mengacu kepada wilayah pedalaman yang bergurun di Semenanjung Arab. Pada zaman kuno, wilayah ini dihuni oleh suku-suku nomaden yang sering kali menyerang wilayah yang lebih kaya, seperti Mesopotamia dan Arabia Felix. Arabia Deserta adalah salah satu dari tiga kawasan di Semenanjung Arabia berdasarkan terminologi Romawi; du...
Mountain in Italy You can help expand this article with text translated from the corresponding article in Italian. (May 2010) Click [show] for important translation instructions. View a machine-translated version of the Italian article. Machine translation, like DeepL or Google Translate, is a useful starting point for translations, but translators must revise errors as necessary and confirm that the translation is accurate, rather than simply copy-pasting machine-translated text into th...
Dutch politician and diplomat His ExcellencyHans van den BroekHans van den Broek in 1983European Commissioner [Portfolios]In office6 January 1993 – 16 September 1999President See list Jacques Delors (1993–1995) Jacques Santer (1995–1999) Manuel Marín (1999) Preceded byFrans AndriessenSucceeded byFrits BolkesteinMinister of Foreign AffairsIn office4 November 1982 – 3 January 1993Prime MinisterRuud LubbersPreceded byDries van AgtSucceeded byPieter KooijmansState Secre...
Overview of the use and culture of cannabis in Florida, U.S. Part of a series onCannabis ArtsCulture 420 Books Magu (deity) Names Religion Judaism Latter-day Saints Sikhism Smoke-in Spiritual use Sports Stoner film Stoner rock Terms Chemistry Cannabinoid receptors Cannabinoid receptor type 1 Cannabinoid receptor type 2 Cannabinoids 2-AG 2-AGE, Noladin ether AEA CBC CBL CBD CBDV CBG CBN CBV NADA THC THCV Virodhamine Synthetic cannabinoids AM-2201 CP-55940 Dimethylheptylpyran HU-210 HU-331 JWH-...
1994 MTV Movie AwardsDateSaturday, June 4, 1994LocationSony Pictures Studios,Culver City, California[1]CountryUnited StatesHosted byWill SmithTelevision/radio coverageNetworkMTV ← 1993 · MTV Movie Awards · 1995 → The 1994 MTV Movie Awards was hosted by Will Smith.[2] Performers included Bon Jovi, Nate Dogg & Warren G., Toni Braxton and John Mellencamp with Me'Shell NdegeOcello. In addition, the supergroup Backbeat featuring Mike Mills of R...
Collins English Dictionary Complete and Unabridged 13th edition Collins English Dictionary adalah kamus daring dan cetak berbahasa Inggris terbitan perusahaan HarperCollins di Glasgow, Skotlandia.[1] Referensi ^ History. Glasgow, Skotlandia: HarperCollins. 2015. Diarsipkan dari versi asli tanggal 11 Juni 2019. Diakses tanggal 11 Juni 2019. Parameter |url-status= yang tidak diketahui akan diabaikan (bantuan) Pranala luar Situs web kamus Collins Dictionary
Assault Support Patrol Boat ASPB in South Vietnam c.1968 Class overview NameASPB (Assault Support Patrol Boat) Operators United States Navy Republic of Vietnam Navy Khmer National Navy Completed86 General characteristics TypeRiverine patrol boat Length50 ft (15 m) Propulsion2 × 430hp General Motors 12V71 diesel engines Speed14.8 knots Range130 nautical miles (240 km; 150 mi) Complement5 Armament two Mk 48 turrets with either 20 mm cannon or .50 cal machine guns two ...