Vista Alegre zezen plazaBilboko aretoa da, zezenketez gain, musika kontzertuak eta bestelako ekitaldiak jasotzeko diseinaturik dago. Lehenengo mailako zezen plaza da.
Sabino Goikoetxea arkitektoak diseinatu eta 1882an ireki zuten. Lehenengo zezenketan Manuel Fuentes “Bocanegra”, José Lara “Chicorro” eta Fernando Gómez “Gallito Chico” aritu ziren, Concha y Sierraren zezenak izanik. 1961ean sute batek hondaturik, Luis de Gana y Hoyos arkitektoaren zuzendaritzapean 1962an berreraiki zuten eta egun 14.781 lagunetzako tokia du.