Aznar eraikina Bilbon dagoen eraikin bat da.
Kokalekua
Venezuela plazaren 2. zenbakian dago, Abando auzoan, Abiazio eta merkataritza eraikina, Ibaizabal eta Udaletxeko zubiaren alboan, eta ibaiaren bestaldean Bilboko udaletxea aurrez-aurre duela.
Historia
1948an eraikin hau egin zuten Aznar ontzigile familiak beren enpresaren negozioen egoitza izan zedin. Manuel Ignacio Galindez arkitektoak diseinatu eta proiektua gauzatzeaz arduratu zen[1].
Eraikina
Itsasontzi itxura du, baina batzuek “Bilboko xafla” esaten diote, New York hirian ezizen bera duen Flatiron eraikinari erreferentzia eginez.
Gaur egun, bertan udal egoitzak daude.
Ikus gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak